Edukira joan

Xake

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Xake jokoa, irudiak bere hasierako kokalekuan.
Sofonisba Anguissola (c. 1532-1625): Xake partida (1555)

Xakea bi jokalarirentzako mahai-jokoa edo kirola da[1]. Jokoaren helburua da jokalari bakoitzak, zuriak eta beltzak deitzen zaiena, bere koloreko xake-piezen armada kontrolatuz, aurkariaren erregea hiltzea, xake mate deitzen dena. Batzuetan, nazioarteko xakea edo mendebaldeko xakea esaten zaio, lotutako beste joko batzuetatik bereizteko, hala nola xiangqitik (txinatar xakea) eta shogitik (japoniar xakea). Xakearen historia dokumentatua VII. mendean hasten da, gutxienez, Indian chaturanga izeneko jokoa agertu zenean. Xakearen arauak, gaur egun ezagutzen den bezala, XV. mendearen amaieran sortu ziren Europan, eta XIX. mendearen amaieran estandarizatu eta onartu ziren unibertsalki. Gaur egun, xakea munduko joko ezagunenetako bat da, milioika pertsonak mundu osoan egiten dutena.

Xakea estrategia abstraktuko jokoa da, eta ez dago ezkutuko informaziorik, ez zorizko elementurik. 64 laukiko taula batean jokatzen da, 8 x 8ko lauki-sare batean. Hasieran, jokalari bakoitzak hamasei pieza kontrolatzen ditu: errege bat, dama bat, bi dorre, bi alfil, bi zaldun eta zortzi peoi. Zuriak mugitzen dira lehenik, eta ondoren beltzak. Partida irabazteko, aurkariaren erregeari xake matea egin behar da, hau da, ezinbestean harrapatuta geratu behar da. Partida berdinketan amaitzeko hainbat modu ere badaude.

Xake antolatua XIX. mendean sortu zen. Gaur egun, xake-txapelketak FIDEk (Nazioarteko Xake Federazioa) arautzen ditu nazioartean. Mundu osoan ezaguna den xakeko munduko lehen txapelduna, Wilhelm Steinitz, txapeldun izan zen 1886an; Ding Liren da gaur egungo munduko txapelduna. Xakearen hasieratik corpus teoriko izugarria garatu da. Xakeak, era berean, eragina izan du mendebaldeko kulturan eta artean, eta loturak ditu beste arlo batzuekin, hala nola matematikarekin, informatikarekin eta psikologiarekin.

Lehen informatikarien helburuetako bat xakean jokatuko zuen makina bat sortzea zen. 1997an, Garry Kasparov garaitu zuenean, Deep Blue partida batean munduko txapelduna irabazi zuen lehen ordenagailua bihurtu zen. Gaur egungo xake-motorrak giza jokalari onenak baino askoz indartsuagoak dira, eta eragin handia izan dute xakearen teoriaren garapenean; hala ere, xakea ez da ebatzitako jokoa.

Piezak eta mugimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Xake pieza zuriak. Ezkerretik eskuinera: peoia, dorrea, zalduna, alfila, dama zuria eta errege zuria

Euskal Herriko xakelariek bi izendapen erabiltzen dituzte xake-piezak izendatzeko:

  • Erregea, dama, gaztelua, alfila, zalduna eta peoia edo oinezkoa.
  • Erregea, anderea, dorrea, gudaria, zalduna eta peoia edo oinezkoa.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dago piezen izenik: horregatik, ez dago ofizialki onartutako izendapenik, izan ere Euskal Xake Federakuntzak berak ere ez baitu halakorik xedatu.

Hala ere, 1985ean Jon Esturo eta Maximo Aierbek argitaratutako Xake euskaraz idatzitako xakeari buruzko lehenengo liburuan lehenengo izendapena erabiltzen da. Geroago, ChessBase enpresa alemaniarraren Xake zakurtzarrari bideo-jokoa euskaratu zenean ere, FIDEk onartzen duen notazio aljebraikoa itzultzeko garaian lehenengo izendapen hori erabili zen.

Nolanahi ere, bigarren izendapena darabilten jokalariak aurkitzea oso arrunta da.

Xake piezak

Erregea

Dama

Gaztelua

Alfila

Zalduna

Peoia
Sakontzeko, irakurri: «Errege (xakea)»

Erregea piezarik garrantzitsuena da, jokoa berau defendatzean datzalako. Nahi duen lekurantz mugi daiteke (ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean), beti ere mugimendu bakoitzean lauki bat eginez. Gazteluarekin batera endroke izeneko mugimendua egin dezake: hor, erregea dorrearen beste aldean babesten den mugimendu bakar baten (endroke luzea eta endroke laburra daude, erregearen aldean edo damaren aldean egiten diren endrokeak bereizteko). Gazteluarekin batera egiten den jokaldia den arren, arauz erregearen jokalditzat jotzen da endrokea.

Sakontzeko, irakurri: «Dama (xakea)»

Dama edo Anderea da erregearen ostean piezarik garrantzitsuena, eta balio gehien daukana. Jokalari batzuek Xake damari ere erabiltzen dute berau jateko arriskuan dagoenean.

Edozein mugimendu egin dezake ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean nahi dituen koadro guztiak mugituz jokaldi bakoitzean.

Gaztelua edo dorrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Dorre (xakea)»

Gazteluak ezker-eskuin eta aurrera-atzera bakarrik mugi daitezke (ez-diagonalean) eta nahi haina lauki har ditzakete.

Alfila edo gudaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Alfil (xakea)»

Alfilek gazteluek egin ezin dezaketena egin dezakete, hau da, diagonalean mugitu. Horren truke ezin dira ezker-eskuin ez aurrera-atzera mugitu. Egoera honek alfil bat beti lauki zurietan egotea eta beste bat beti beltzetan egotea dakar.

Zalduna edo zaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zaldun (xakea)»

Zaldunaren mugimenduaren definizioa hauxe da: hurbilen daukan laukira mugi daiteke, baldin eta lauki hori ez badago zaldunaren diagonal, errenkada edo zutabe berean. Hala ere, errazago ulertzen da L forma duen mugimendua egiten duela esaten bada. Hau da, bi lauki alde batera eta bat horrekiko elkarzut. Edozein norabidetan egin dezakete mugimendu hori eta beste piezekin konparatuta alde bat du: pieza baten gainetik salto egin dezake.

Peoia edo oinezkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Peoi (xakea)»

Peoiak banan-banan mugitzen dira (lehenengo mugimenduan ezik, kasu honetan bi lauki egin dezakete aurrera, beti ere biak libre badaude). Euren zutabea uzteko modu bakarra beste pieza bat harrapatzea da, diagonalean aurrerantz lauki bat mugituz egiten baitute. Zortzigarren lerroraino iritsiz gero dama bihurtzen dira.

Xake jokoan erabiltzeko erloju bat.

Jokalariek txandaka mugitu behar dute eta txapelketetan denbora mugak jartzen dira. Jokalari bakoitzak erabiltzen duen denbora neurtzeko erloju bereziak erabiltzen dira.

Jokoaren helburua xake mate egitea da. Xake mate egitean aurkariaren erregea ihes egin ezin duen egoeran jartzen da eta behin egoera horretara iritsiz gero, jokoa amaitu egiten da. Ezagutzen den xake materik laburrena honako hau da (Zoroaren matea):

Ezagutzen den xake-materik laburrena

Jokoaren faseak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xakean hiru fase berezitu ohi dira:

  1. Irekiera: lehen jokaldiak hartzen ditu barne; piezak hasierako laukietatik irteten dira.
  2. Joko ertaina: erdialdeko borroka bizia hartzen du barne; aurkariek peoi eta pieza asko dituzte oraindik.
  3. Amaiera: azken gudua hartzen du barne; peoi eta pieza gutxi gelditzen zaizkie aurkariei.

Fase bakoitzak estrategia eta trebetasun bereziak eskatzen dizkio jokalariari. Hori dela eta, gerta daiteke jokalari bat ondo moldatzea hasieran eta amaieran baina ez izatea oso iaioa joko ertainean. Hiru faseren arteko mugak ez dira zehatz-zehatzak.

Xake txapeldunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Munduan hainbat lehiaketa jokatzen dira xake txapelduna nor den erabakitzeko. Lehiaketa ofizialaz aurretik, egondako txapeldun ezberdinak zerrendatzen dira. 1993tik hona bi modalitate daude. Lehenengoa lehiaketa klasikoaren parekoa da. Bigarrena, FIDE lehiaketa, azkarragoa da eta horregatik, hainbat jokalariren ustez, ez da kalitate maila berekoa.

2006ko irailaren 21etik urriaren 13ra jokatu zen Errusiako Elista hirian, Munduko Txapelketen bateratze txapelketa deitu zena. Veselin Topalov eta Vladimir Kramnik jokalarien arteko arazo eta salaketen ostean, Vladimir Kramnik errusiarra izan zen garaile azken desberdinketa partidan.

2007an Mexikon jokatuko da berriz ere Munduko Txapelketa, aurrerako Argentinako San Luis hirian jokatu zen sistema bera erabilita. Aurretik, eta berriz ere Elistan, Txapelketa horretara sailkatzeko hautagaien txapelketak deritzonak jokatuko dira. Bertako 4 garaileek, aurretik sailkatuta dauden beste 4en aurka jokatuko dute Mexikon.


Hau da Munduko Txapelketetako txapeldunen zerrenda:

Izena Urtea Herrialdea Adina gutxi gorabehera
Francí de Castellví
Narcís Vinyoles
Bernat Fenollar
eta Francesc Vicent
~1475 Aragoiko Koroa

~37
25
Luis Ramirez de Lucena ~1490 Gaztelako Koroa ~25
Pedro Damiano ~1520 Portugal ~40
Ruy López de Segura 1559–1575 Gaztelako Koroa 19–35
El Morro ~1560–1575 Portugal
Leonardo da Cutri 1575 Napoliko Erresuma 33
Paolo Boi 1575 Siziliako Erresuma 47
Giulio Polerio ~1580 Napoliko Erresuma ~32
Alessandro Salvio ~1600 Napoliko Erresuma ~30
Gioachino Greco ~1620–1634 Napoliko Erresuma ~20–34
Pietro Carrera ~1640 Siziliako Erresuma ~67
Alexander Cunningham of Block ~1700 Eskozia Eskoziako Erresuma ~45
Legall de Kermeur ~1730–1745 Frantziako Erresuma ~28–43
François-André Danican Philidor 1745–1795 Frantziako Erresuma 19–69
Johann Baptist Allgaier ~1795–~1815 Austriar Inperioa ~32–~52
Verdoni ~1795–~1804  Italia  Frantzia
Jacob Henry Sarrat ~1805–~1815  Erresuma Batua ~33–~43
Alexandre Deschapelles 1815–1821  Frantzia 35–41
Louis-Charles Mahé de La Bourdonnais 1821–1840  Frantzia 26–45
Alexander McDonnell 1834 Irlanda 36
Pierre Charles Fournier de Saint-Amant 1840–1843  Frantzia 40–43
Howard Staunton 1843–1851  Erresuma Batua 33–41
Adolf Anderssen 1851–1858 Prusiako Erresuma 33–40
Paul Morphy 1858–1862 Ameriketako Estatu Batuak 21–25
Adolf Anderssen 1862–1866 Prusiako Erresuma 44–48
Wilhelm Steinitz 1866–1878 Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia 30–42
Johannes Zukertort 1878–1886  Polonia Alemaniar Inperioa 36–44

Munduko xake jokalari onenak 1886–1993 artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gari Kasparov munduko txapelduna (1985–1993). Sistema informatiko baten --Deep Blue-- kontra xakean galdu egin zuen (1997ko maiatzean) lehen munduko txapelduna.
# Izena Urtea Herrialdea Adina
1 Wilhelm Steinitz 1886–1894 Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia
Ameriketako Estatu Batuak
50–58
2 Emanuel Lasker 1894–1921 Alemaniar Inperioa 26–52
3 José Raúl Capablanca 1921–1927  Kuba 33–39
4 Alexander Alekhine 1927–1935
1937–1946
 Frantzia
 Errusia
35–43
45–54
5 Max Euwe 1935–1937  Herbehereak 34–36
6 Mikhail Botvinnik 1948–1957
1958–1960
1961–1963
Sobietar Batasuna (Errusia) 37–46
47–49
50–52
7 Vasili Smyslov 1957–1958 Sobietar Batasuna (Errusia) 36
8 Mikhail Tal 1960–1961 Sobietar Batasuna (Letonia) 24
9 Tigran Petrosian 1963–1969 Sobietar Batasuna (Armenia) 34–40
10 Boris Spaski 1969–1972 Sobietar Batasuna (Errusia) 32–35
11 Bobby Fischer 1972–1975 Ameriketako Estatu Batuak 29–32
12 Anatoli Karpov 1975–1985 Sobietar Batasuna (Errusia) 24–34
13 Gari Kasparov 1985–1993 Sobietar Batasuna (Errusia) 22–30

FIDEko munduko txapeldunak 1993–2006 artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# Izena Urtea Herrialdea Adina
13 Anatoli Karpov 1993–1999  Errusia 42–48
14 Aleksandr Khalifman 1999–2000  Errusia 33
15 Viswanathan Anand 2000–2002  India 31–33
16 Ruslan Ponomariov 2002–2004  Ukraina 19–21
17 Rustam Kasimdzhanov 2004–2005  Uzbekistan 25
18 Veselin Topalov 2005–2006  Bulgaria 30

Munduko txapeldun klasikoak 1993–2006 artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# Izena Urtea Herrialdea Adina
13 Gari Kasparov 1993–2000  Errusia 30–37
14 Vladimir Kramnik 2000–2006  Errusia 25–31

Eztabaidatuak ez dauden munduko txapeldunak 2006-gaur egun artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# Izena Urtea Herrialdea Adina
14 Vladimir Kramnik 2006–2007  Errusia 31
15 Viswanathan Anand 2007–2013  India 38
16 Magnus Carlsen 2013–Egun  Norvegia 22

Euskal xakeak ez du oso ibilbide oparoa egin oraindaino eta, gainera, ez du hedapen maila handiegirik lortu, beste zenbait jarduerekin alderatuz (kirolak, musika...) edo xakeak berak beste zenbait herrialdetan (Errusia...) izan duen garapenarekin parekatuz gero. Hala ere, azkenaldian hainbat xake-talde ari da jardunean Euskal Herri osoan. Maila ezberdineko txapelketa ofizialak eta bestelako lehiaketak antolatzen dira eta jokalari bikainik ere badugu, nola helduen hala gazteen artean ere.[2]

Euskadiko bakarkako txapelketa (1986-2002)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986-1987: Felix Izeta NM; 1987-1988: Mario Gómez NM; 1988-1989: Francisco Gallego NM; 1989-1990: Mario Gómez NM; 1990-1991: Felix Izeta NM; 1991-1992: Rafael Alvarez NM; 1992-1993: J.M. Iruzubieta1993-1994: Rafael Alvarez NM; 1994-1995: J.M. Iruzubieta; 1995-1996: J.M. Iruzubieta; 1996-1997: Mario Gómez NM; 1997-1998: Mario Gómez NM; 1998-1999: Unai Garbisu NM; 1999-2000: Rafael Alvarez NM: 2000-2001: Mario Gómez NM; 2001-2002: Felix Izeta MH

Euskadiko taldekako txapelketa (1986-2002)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986-1987: Marlaxka (Hondarribia); 1987-1988: Marlaxka (Hondarribia); 1988-1989: Fomento Cultural (Orereta); 1989-1990: Marlaxka (Hondarribia); 1990-1991: Marlaxka (Hondarribia); 1991-1992: La Salle (Irun); 1992-1993: Peña Rey Ardid (Bilbo); 1993-1994: Marlaxka (Hondarribia); 1994-1995: Marlaxka (Hondarribia); 1995-1996: Peña Rey Ardid (Bilbo); 1996-1997: Fomento Cultural (Orereta); 1997-1998: La Salle (Irun); 1998-1999: Zuri-Baltza (Santutxu-Bilbo); 1999-2000: Peña Rey Ardid (Bilbo); 2000-2001: Gros (Donostia); 2001-2002: Gros (Donostia)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Espainiako Xake Federazioa, esaterako, Espainiako Kirol Federazioen artean dago ofizialki
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]