Zerrenda:Dena da ETAren bitxikeriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakontzeko, irakurri: «Dena da ETA»

Dena da ETAren bitxikeriak gai honen inguruko bitxikeriak aipatzen ditu.

Ángel Acebesek Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentalaren aurkako hitz gogorrak esan zituen nahiz eta pelikula ez zuela ikusi aitortu. Sasoi hartan PPko buruzagi nabarmena eta Espainiako Barne Ministroa zen.
  • Nazio Batuen Erakundearentzat, Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak, ETAk egin zituen. Espainiako Gobernuaren presioaren ondorioz, egun horretan bertan ETAri egotzi zioten atentatuak eta akta bat sinatu zuen ETAren aurka. NBEko "The Security Council" edo euskaraz, Babeserako Kontseiluak, ezin du akta bat aldatu behin sinatu eta gero, beraz horrela geratu da eta horrela dago bere internetekon orrietan.[3]
  • 2004ko apirila. Xabier Zumalde Artean egindako museo txiki baten ondorioz Espainiako nazionalistak sutan ipini zituen besteak beste "zulo" bat egoteagatik[4][5]. 2020an Espainiako Gobernuak sustatutako "ETAren museoan" "zulo" bat egoteak ez zien inolako ardura eman.
  • 2004ko ekaina. Lapur batek bi goardia zibil hil zituen Castejónen. Hasiera batean, ETAk egindako atentua uste zutenez, Nafarroako gobernuak bi goardia zibil hauei hil osteko domina bana emango zien. Hilketaren arduradunen zalantzak azaleratu eta gero zera esan zuen Miguel Sanzek, orduko Nafarroako lehendakariakː «itxaron behar da, ez baita berdina atentatu terrorista edo delitugile arrunta baten erailketa». Bere iritzian, hilketen ardura norena zen guztiz aldatzen du egoera izan ere «trataera ez da berdina ez giza ikuspuntu batetatik ezta instituzional batetatik ere».[6]
  • 2007ko azaroan Alfredo Pérez Rubalcabaren iritziz, kale borrokan parte hartzen duten %30a ETAn amaitzen zuten. Era kontraesankorrean, 2000. urtetik aurrera, Espainiako zigor legeetarako, kale borrokarekin harremana zuten pertsonak, ETAkideak ziren eta ETAren aurkako neurri berberak esartzen zizkieten. [7]
  • 2009ko irailean Dignidad y Justiciak eskatuta, Baltasar Garzonek 'Arraldeko presoen ekitaldia' zelatatzera bihaldu zuen polizia espainiarra. Dignidad y Justiciakoak ez zekitena zera zenː Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ziria sartu zietela eta bere web orrian (www.askatu.org) agertzen ziren omen ziren "presoak" ETBko hiru aktore zirela eta Arralde Goenkaleko herri asmatua zela[8].
  • 2009ko urrian Espainiako lehendakariordea zen Alfredo Pérez Rubalcabak zera esan zuenː "Bi bide besterik ez daude, edo ETAk armak uzten ditu edo Batasunak ETA uzten du"[9]. Era kontraesankorrean, Espainiako epaileentzat jadanik (baina baita Europar Batasunako legediarentzat) Batasuna ETAren zati bat zen[10].
  • 2010ko martxoan Frantziako eta Espainiako poliziek bost (ustezko) Etakideen bideoa bat zabaldu zuten bai komunikabideetan baita sarean ere. Izatez, ez ziren Etakideak Frantzian oporretan zeuden suhiltzaile katalan batzuk baizik, Kataluniako Generalitateak jakinarazi zuenez[11]. Frantziak akatza aitortu eta gero askatu zituzten. Suhiltzaileek Kataluniako Generalitateari eskerrak eman zioten, beragatik ez balitz, Frantziako Gobernuak kartzelan mantenduko zituztela baieztatu eta gero[12].

2011ko urriaː ETAk indarkeria behin betiko utzi zuela adierazi zuen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011tik, ETAk bere ekintza armatuak bertan behera utzi zituenetik, 3000 bizkarzain baino gehiago geratu dira langabezian. Askok 6000 euro baino gehiago kobratzen zuten hilero. ETAren kontura, diru pilo bat xahutu dela baieztatzen du SUPek, poliziako sindikatuak. [13]
  • 2015ean Mario Fernandez, Kutxabankeko lehendakari ohia, Mikel Cabiecesi lansaria ematea aitortu zuen. Antonio Basagoiti, Iñaki Anasagastiren arabera— 2012ko hasieran egindako dei batek eragin zuen Kutxabankek Cabiecesi «lan irteera bat» ematea. Cabieces aferan, Mario Fernandez bere burua zuritu zuen «idatzi gabeko lege» bat zegoela esanda eta ETAren biktimen aldeko trataera hau, gobernu eta alderdi guztiekin funtzionatu duela azken 30 urteotan. [14]
Sabin Aranaren "ideologiaren ondorioz jaio zen ETA" Euskadiko Alderdi Popularraren iritzian.
  • ETAren aurkako borrokan, Estatuak diru gehien gastatu omen dena indemnizazioetan da. Kasu batzuetan berebilezko istripuak kenduta, indemnizazioak ez dira lortzen erruduna dirurik ez badu eta horrela gertatzen da %90 kasutan.[15] Terrorismoaren arloko kasuetan aldiz, Estatuak ordaintzen du errudunak dirurik ez badu.
  • Hamas erakunde palestinarra 2014ko abendutik jadanik ez da terroristatzat hartzen Europar Batasunean. Izan ere epaileentzat, 2003an Europar Batasuneko buruzagiek Hamas terroristen taldean sartu zuten soilik interneten eta komunikabideetan agertzen diren berriengatik. Urte horren urrian Tigre Tamilekin antzeko erabakia hartu zuen Europako Auzitegi Gorenak. [16]
  • 2015ean Iñaki de Juana Chaos ETAko kideak epaitegietan “ebatzi gabeko auziak” dituela azaldu zuen Iñigo Urkulluk. Lehendakariaren ahotan, Justizia Ministerioak auzia “aztertu” eta “beharrezkoa baldin bada, estradizioa eskatu beharko du”.[17] Izatez Iñaki de Juana Chaosen akusazioa hauxe da: Iñaki egon ez zen eta bere omenez Donostiako Alde Zaharrean eginiko ekitaldian irakurritako gutun batean agertzen ziren gauza batzuk. Espainiako Audientzia Nazionalean ekitaldi horretan irakurri zen gutun horren inguruan deklaratzera deitu zuten ETAren aldeko esaldiak zirela eta berak idatzi zituela esanez. Iñakik, Belfasten zegoela, berak idatzitako gutuna zela ukatu zuen.
  • XXI. mendean, ETAkideak izan direnak, nahiz eta gartzelatik atera eta libre egon kargurik gabe, ETAkide izaten jarraitzen dute komunikabide askorentzat. Ondorioz, ETAkidetzat salatuta, era publikoan bere iritzia ematea galarazten saiatzen dira Mikel Zubimendiri ETBrekin gertatu zitzaion moduan.[19][20].
  • Goikoarekin harreman zuzenean, ETAren inguruko atxiloketak daudenean, izen-abizenak agertzen dira eta baita bere argazkiak ere. XXI. mendetik aurrera ez dira "ustezko ETAkideak" baizik eta zuzenean ETAkideak. Nahiz eta gartzelatik atera eta epaituak ez izan ere, ETAkide izaten jarraitzen dute Espainiako komunikabide gehienetan. [21]
  • 2015ean Interneten eta euskaraz bakarrik ia 62.000 sarrera daude "ETAko buruzagiak" googlelen sakatu eskero. Izan ere, Espainiako indar armatuentzat, gobernuentzat edo eta epaileentzat, ehundaka (agian milaka) ETAkide ETAko buruzagiak izan omen dira.[22]. Googelen gaztelaniaz "Jefes de ETA" sakatuta, 382.000 sarrera daude.
  • 2016ko hasieran, ETAk armak bertan bera utzi lau urte pasa zirenetik eta PPk lau urte boterean egon eta gero, ETAren aldeko gorazarraren epaiketak bozkoiztu ziren.[23]
  • 2016ko martxoa. Zartako-K "La lista Negra"ko abestia izugarrizko ospea izan zuen uda hartan Altsasuko gazteen afera izan eta gero.
  • 2016ko azaroa. ETAran aurkako azker 109 bizkartzainak langabezian geratzen dira ETA desagertu eta bost urte pasatu eta gero.[24]
  • 2016ko azaroaren 18ean Donostia 2016k euskal ETAko presoen artelanak zentsuratu zituen "terrorismoaren biktimak mindu ditzakete"lako Pablo Berastegi D2016ko zuzendari nagusiak esan zuenaren arabera eta eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuaren laguntasunarekin. Beste presoen artelanak ez ziren kendu. Komisarioak haserre agertu ziren erabakiarekin.[25]
Maite Pagazaurtunduak Athletic futbol taldeari egotzi zion ETAk hainbat urteetan iraun izatea. Sasoi hartan UPyDko buruzagi nabarmena eta Europar Batasuneko europarlamentarioa zen.
  • 2016ko azaroaren 30ean «ETA ez» zioen kartela kendu zuen Gasteizko Udalak.[26]
  • 2017ko urtarrilean Podemos alderdia "ETAko presoen alde antolatzen da" El Mundo egunkariaren lehen orrialdean agertzen den titulua da. Izatez, Ahal dugu alderdiko kide zehatz batzuk eta era pertsonalean ETA edo ETAkidetzat hartu diren presoen eskubideen aldeko urtarrileko Sarek antolatutako manifestaziora joan ziren besterik gabe.[27]
  • 2017ko urtarrila. Bilbolko Alderdi Popularraren iritziz, ETAren jaiotza Sabino Aranaren ideologiaren ondorioa da. Hau da, Sabino Aranaren ideologia berdin ETA .[28]

2017ko apirilaː ETAk kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utzi zituen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017ko ekainean, Imanol Ariasek ETAk ematen zion beldurraren ondorioz, bere diruaren zati bat "Panamako paperetan", paraiso fiskalean zituela esan zuen.[29]
  • 2017an Espainiar Estatuko poliziek diru gehigarri bat jasotzen zuten "arriskuan" omen zeudelako. Gehigarri hori 2012an baino handiagoa zen[30]. 2012 eta 2015 urteen artean Espainiako gobernuak 246 milioi euroko soldata gehigarria ordaindu zien EAEn lanean zeuden Espainiako Guardia Zibil eta Polizia Nazionalari polizia hauek Euskadin zuten "arriskuagatik".[31]
2017. urtean Euskadi Ta Askatasunaren eskuetan zegoen Nafarroako Gobernuaren zati bat Mayor Orejaren arabera
  • 2018ko martxoan Euskadiko Alderdi Popularrarentzat eta Amaya Fernandezen ahotan Euskadin torturak (ia-ia) ez zirela existitu baieztatu zuen. Honen harira, egin ziren azkenengo ikerketa independienteak (5000 torturatu inguruko emaitzekin) gezurra eta lotsagarriak ("ignominia" hitza erabili zuen) zirela esan zuen[34].
  • 2018ko martxoan, Interviú aldizkariak hiru urteko neska bat terrorismoa aldeko mezuak egin zituela idatzi zuen eta bata ere horregatik akusatuta zegoelaren berri eman zuen[35]. Era satirikoan eta egia ez zen "informazio" honek argi adierazi zuen orduko giroa ETAren inguruko arloan, nahiz eta jadanik urteak izan ETA ez zela de facto existitzen.
2019. urtean Euskadi Ta Askatasuna oraindik existitzen da Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaile batzuen arabera

2018ko maiatzaː ETA auto-desegin zen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018ko maiatzaren 9an, jadanik ETA desagertuta zegoela, Euskadiko Alderdi Popularrak, Borja Semperren ahotik EAJri deitoratu zitzaion ETAren ibilbide orriari jarraitzen ziola Autogobernu Lantaldean atarirako aurkeztu zuen proposamenarekin. Borja Sémperrek "Kanboko Estatutuaz" hitz egin zuen[36][37].
  • 2018ko maiatza. Nahiz eta ETA jadanik desagertua egon, Gibraltarko eskualdea, "ETA lurralde berri bat" dela esan zuen[38].
  • 2018ko maiatza. Nahiz eta ETA jadanik desagertua egon, Rafael Hernandok, Alderdi Popularreko bozeramaileak, zera leporatu zion Pedro Sancheziː "Bilduren botoekin zatoz hona. ETAren lagun zaharrekin"[39].
2019an Pedro Sanchez eta Kataluniako arteko harremana ETAren "agenda"n zeudela ziurtatu zuen Pablo Casadok. Sasoi hartan Alderdi Popularreko eta opozizioko talde nagusiaren buruzagia zen.
  • 2018ko ekaina. UPyD alderdikidearen Maite Pagazaurtunduaren arabera, Athletic futbol taldea ETAk egindako hilketen aurka jarri izango bazen, ETA aspaldi (orain dela hamarkada asko) desagertuta egongo zen[40].
  • 2019ko urtarrila. ETA desagertu eta 8 hilabete beranduago, Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaile batzuek ETA oraindik existitzen dela ziurtatzen zuten. Besteak beste Ángel Hurtado epaileak preso bati erantzuna emateko zera idatzi zuenː «Ezin ETA disolbatu den alegazioa onartu, izan ere gehienez arlo teorikoan onartzen dugu desagerpena baina ez arlo materialean». Concepción Espejel eta Nicolás Poveda zera ziurtatu zutenː «presoa ETAren barruan dago oraindik, gaur egun indarrean dagoen eta desagertu ez den erakunde terrorista»[42].
  • 2019ko otsaila. "Katalunian gertatzen ari dena (Pedro Sanchez eta Kataluniako alderdien arteko elkarrizketak) ETAren ibilbide orria da" esan zuen Pablo Casadok. Garai hartako egoera politikoa azaltzeko eta beraien harteko hartu-emanak deskribatezeko esan zuen. Sasoi hartan ETA ez zen existitzen[43].
Ugao herria Etakideen herria zen, Albert Riveraren iritzian. Sasoi hartan Herritarrak - Herritarron Alderdiaren buruzagia zen eta Ugaon EAJ alderdiak zuen alkatetza gehiengo absolutuarekin.
  • 2019ko martxoa. Ciudadanos alderdiko Inés Arrimadasen iritzian, urte horretako Espainiako hauteskundeetan UPNrekin bat egin zuten "Bildu eta ETAren lagunei aurre egiteko" ("Bildu y los filoetarras" hitzak erabili zituen)[46].
  • 2019ko apirila. "Bilduk Bilboko (udalerako hauteskundeetarako) bigarren posturako ETArekin kolaboratzeagatik epaitutako eta absolbitutako bat fitxatzen du" El Correoko berrietan, argazki eta guzti agertu zen Asier González Soreasu, EH Bilduko hautagaia. Hainbesteko kasu bezela nahiz eta absolbitua izan eta nahiz eta ETA jadanik desagertua egon, ETAkide moduan aurkezten jarraitzen zituzten atxilotutako pertsonak 2019an.[49]
  • 2019ko apirila. 11/13 makro-sumarioan epaitutakoak kartzela sahiestu zuten prokuradorearekin egindako akordioari esker. Prokuradoreak erakunde terroristako buru izatea egotzi zien Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei, hurrenez hurren, hiru urte eta erdi eta bi urte eta zazpi hilabeteko zigor eskaria eginez. Gainerateko 45 auzipetuei aktiboki parte hartzea egotzi zien, urte eta erdi eta bi urtera arteko zigorra galdeginez. Ondorioz, akordioaren arabera, Zuluetak eta Enparantzak bost hilabete egin behar izan zituzten presondegian eta gainerakoek saihestu ahal izan zuten. Hala eta guztiz, Espainiako Estatuak euskal presoei ezartzen dien urrunketa jaso zuten bi preso hauek[50][51]
  • 2019ko maiatza. Guardia Zibilak Nafarroan hiru lagun atxilotu zituen 21. Korrikan euskal presoen argazkiak erakusteagatik. "Terrorismoa" goratzea leporatzen zieten[52].
  • 2019ko maiatza. Ciudadanos alderdiko buruzagia zen Albert Riverak zera esan zuenː "Ez dut onartzen Etakideen herrietara ezin joan izatea". Herria izatez Ugao zen Josu Urrutikoetxearen jaioterria. Sasoi hartan ETA desagertua zegoen jadanik eta Ugaon alkatetza EAJ alderdiak zuen[53].
Espainiako Polizia Nazionalak ETAren ondorioz jasotzen hasi ziren "arriskuagatiko gehigarria" jasotzen zuten oraindik 2020an nahiz eta ETA desagertuta egon.
  • 2019ko maiatza. Ciudadanos alderdiko Albert Riverak, ENAMeko presoen (bere hitzetan "terroristen" aldeko "homenaldiak" ilegalizatzea eskatu eta proposatu zuen.[54]
  • 2019ko uztaila. Eibar futbol taldeak Takashi Inui futbolari berriaren fitxaketaren berri eman zuen Doraemonen "Gora eta gora beti" txioarekin. Hortik gutxira ehundaka espainiarrek zalaparta handia sortu zuten twitterren bidez "Gora ETA" esaten zutelakoan eta salaketa jarri zuten Espainiako Polizia Nazionalean[55].
  • 2019ko iraila. Polizia Nazional batek, Alfredo Perdiguerok, eskubaloi partidu baten atsedenaldian "Gora Anaita"ren ordez "Gora ETA" entzun zuelakoan, Twitteren honen aurka idatzi zuen. Nahiz eta (bideoan grabatuta dagoen moduan) kirol talde honek "Gora Anaita" goiburu ezaguna esan zutela ziurtatu, espainiar asko Anaitasuna taldearen aurka hamaika txio idatzi zituzten.[56]
PPko Cayetana Álvarez de Toledorentzat Pablo Iglesias, 2020an ETAren enbaxadorea zen nahiz eta ETA ez existitu.
  • 2019ko iraila. Espainiako Fiskaliak ETA desagertutzat eman zuen[57]. "Bere mehatsua pintada eta sabotaiak" izan ahal direla esan zuen. Hala eta guztiz, Coviterentzat ETA oraindik indarrean zegoen.
  • 2019ko urria. Hego Euskal Herrian zeuden 1.900 polizia nazional y 3.607 guardia zibilek "arriskuagatiko gehigarria" kobratzen jarraitu zuten (678,61 poliziek eta 681 goardia zibilek). Espainiako Barne Ministerioren arabera 44.948.712 euroko gastu gehigarri hau mugarik gabe jasoko zuten polizia espainiarrek nahiz eta ETA jadanik ez existitu.[58]
  • 2020ko urtarrila. "ETAk bere helburua lortu du" esan PPko Ana Beltránek EH Bilduk Pedro Sánchez lehendakaria izan edo ez izatearen inbestiduran abstenitu zenean[59].
  • 2020ko otsaila. Altsasu auziko guardia zibil baten amak ETA indarrean zegoela eta desegin ez zela ziurtatu zuen[60].
  • 2020ko otsaila. Justin Bieber ETAren aldekoa dela pentsatu zuten I love E.T.A. gai berria atera zuenean[61] nahiz eta izatez ETArekin harremana ez izan abesti horrek.
  • 2020ko ekaina. Burlatako 65 urteko gizon bat atzilotua izan zen terrorismoaren aldeko gorazarreko delituagatik, interneteko bere kontuan bietan jarrairen ikurra izateagatik eta erderaz "Zuek denak hil zaitzatela madero (hau da, polizia) torturatzaileak" “Que os maten a todos maderos torturadores”[63]. Egun berean eskuin-muturreko ideologia zuen gizon aurpegia erakutsita bideo bat igo zuen Espainiako Gobernuko kide batzuen ejekuzioa similatuz bere argazkiei tiro bat emanez eta ez zuten atxilotu. Antzekoa gertatu zen Alderdi Popularreko Eloy Valerorekin. Pablo Iglesias jipoitzearen alde eta "begetal" moduan ipintzearen alde jarri zen, "bi tiro ematea azkarregia delako". Eloyri ere ez zioten zigorrik ezarri[64].
  • 2020ko azaroa. Bilduk Espainiako aurrekontuen alde bozkatu zuela azaleratu eta gero VOX, PP eta Ciudadanos alderditik ETAren ideia behin eta berriro azaleratu zen. Jaime Mayor Orejak zera esan zuen: "Azkenengo urte hauetan ETAk boterea handitu baino ez du egin. (...) ETAk irabazi duela esan genezake. Falta zaien bakarra Ëuskadin boterea lortzea da[66][67].

Aurrekontuen harira, Federico Jiménez Losantosek PSOE eta Podemos alderdiak gogoan zituela zera esan zuen: ETAk (Espainiako) aurrekontuak egitearen alde daudenak ETA boterean egotearen alde daude[68].

  • 2021ko otsaila. Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri zien Aitor Zelaiari eta Galder Barbadori, lehergailuak egiteko materiala edukitzea leporatuta. Fiskalak zortzi urteko espetxe zigorra eskatua zuen haien aurka, «helburu terroristarekin» lehergailuak eduki eta erabiltzea egotzita. Angela Murillok, Teresa Palaciosek eta Carmen-Paloma Gonzalezek izenpeturiko sententziak launa urteko espetxe zigorra ezarri zien bi gazteei: «helburu terroristarekin» aritu izana baztertu zuten, baina lehergaiak egiteko materiala eduki eta erabiltzeagatik zigortu zituzten.

2018an Ertzaintzak Duranako (Araba) industrialde batean aurkituriko bidoi bat dago zigorraren oinarrian, eta, Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako sententzian, frogatutzat eman zuten bi gazteek «esku hartu» zutela 2014an bidoi hori «ezkutatzen». Bidoiaren barnean «lehergailuak egiteko hainbat objektu» zeuden, sententziaren arabera, eta «bide publikoan» ezartzea zen «helburua», leherketarekin «herritarrei beldurra» sortzeko.

Epaileen hitzetan, 2014an eta 2015ean «kale borrokako ekintzak» egiteko materiala gordetzeko «zulo» gisa erabili zuten bi gazteek leku hori. Akusatuen lau hatz marka eta «aztarna biologiko bat» aurkitu izanen lituzkete leku horretan, sententziak dioenez. Bi gazteen etxeak miatzean atzemandako materiala ere aipatu dute ebazpenean: tartean, euskal presoen aldeko pegatinak eta zenbait jantzi.

Sententziaren arabera, akusatuek epaiketan azaldu zuten ezker abertzalean kokatzen dutela euren burua, eta bat egiten dutela ETAk armak uzteko hartutako erabakiarekin. Epaileen hitzetan, ordea, «zulo» horretan aurkituriko materiala ez dator bat bi gazteek adierazitako horrekin, Euskal Herrian «kaleko bortizkerian erabili ohi izan diren lehergaiak egiteko elementuak» atzeman baitzituzten «haiek jarritako» bidoi horretan. Material horren erabilerak «gizartearen lasaitasuna aztora» dezake, sententziaren arabera, «ondasunei eta pertsonei eraso» eginda, «ETAren jarduerak zuen helburu berarekin, bake publikoa aztoratu eta jendea beldurtuta, nahiz eta intentsitate apaleko terrorismo gisa hartu».

Kartzelaz zigorraz gain, hamar urteko inhabilitazio absolutua ezarri zien bi gazteei Espainiako Auzitegi Nazionalak[69].

  • 2021ko otsaila. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, Bozhidora Alejandra Matamoros, Pablo Hasélen abokatuaren aurkako salaketa jarri zuen ETAren aldeko terrorismoaren gorazarrea egin omen zuelako. Madrileko Mugimendu antierrepresiboaren lehenengo urteurrenean (2019ko maiatzean) Alejandrak, Estatuko segurtasun indarrek eragindako «zapalkuntza» egoera aipatu zuen eta momentu batean, zera baieztatu zuen: «Euskal Herriaren kasuan, kideek zituzten eta utzi zizkieten bitarteko bakarrekin egin behar izan zuten borroka, armekin alegia; armekin borrokatu ziren autodeterminazio eskubidearen alde»[70][71]

AVT Elkartearen iritziz, hitzaldi horien testuingurua «aprobetxatu» zuen abokatuak «ETAren terrorismoa justifikatzeko». Matamorosek «kide» hitza erabili izana ere azpimarratu zuen erakundeak, «laguntasun gisa baino» uler ez daitekeen hitza.[72]

2021ean El Correo egunkarian Herri Batasunaren aurkako atentatuak ETAren aurka zirela idatzi zen.
  • 2021ko iraila. Ok diarioren arabera Euskadin dauden 1000 MENA nerabeen (Adin txikiko atzerritar ez-lagunduak) zati bat, gehienbat marokiarrak ETAren aldeko manifestazioetara joateko zorian daude[78].
Gazte Koordinadora Sozialistako kide gazteak "Etakumeak" El Mundo egunkariaren arabera.
  • 2021ko urria.Jose Perals, 13/13 auziko fiskalaren arabera: «ETA ez da desagertu». Joseren iritzian: «ETA ez da desagertu; ETAk krimenak egiteari utzi dio, baina erakunde kriminala eta bere kideak oraindik hor daude, eta egitate horiek eztabaidaezinak dira».[84]
  • 2021ko otsaila. Pablo Casado, Alderdi Popularreko buruzagia zena, Grande-Marlaskaren dimisioa eskatu zuen ETArekin "paktuak egiten dituelako", "ETAko presoentzat abantailak lortzeko helburu dutela, Etako buruzagiekin harremanak dituelako "[85].
  • 2022ko uztaila. Zaballa eta Basauriko kartzeletan lan egiten zuten funtzionarioek "ezohiko" baldintza hobeagoak zituzten ETAren garaian hartutako erabakien ondorioz[86].
  • 2023ko maiatza. 2023ko udal eta foru hauteskundeen arira, ABC egunkariak "gutxienez 13 Etakide bat odolezko delituekin aukeratuak izango dira" ipintzen du bere lehenengo orrialdean[87]. Gutxiengo etikoari buruz hitz egin zuen zenbait egunkari eskumazale nazionalista espainiarretan eta besteak beste Dena da ETAko guztiak Etakide moduan agertu ziren berriro eta PSOEren aurka jo zuten[88][89][90][91]. ABCː "Bilduk Etakide moduan kondenatutako 44 lagun zerrendetan ditu."[92] Aldi berean Bilduren aurkako oso hitz gogorrak esan eta gero, PPk Gueñeseko Bilduko kontzejala izandako José Manuel Gómez Ruiz "Fitxatu zuen" Alderdi Polularreko zerrendetan hirugarren postuan ipiniz[93].
Euskal Herria Bildu alderdia ETA zen orduko Madrileko erkidegoko lehendakaria zen Isabel Díaz Ayusoren arabera.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. Nazio Batuen Erakundea.
  4. https://www.clarin.com/ediciones-anteriores/inauguran-museo-eta-gobierno-vasco-exige-cierre_0_ryYFE6JRKe.html
  5. https://www.abc.es/espana/abci-estupor-vizcaya-exposicion-dirigente-etarra-sobre-banda-200404210300-9621077239340_noticia.html
  6. https://www.rebelion.org/hemeroteca/spain/040610alb.htm
  7. =http://www.diarioinformacion.com/portada-alicante/2221/rubalcaba-advierte-30-ciento-violencia-callejera-acaba-eta/689419.html
  8. https://www.berria.eus/albisteak/36252/Goenkale_ere_debekatuta.htm
  9. https://elpais.com/elpais/2010/10/28/actualidad/1288253818_850215.html
  10. https://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=CELEX:32003E0482:ES:HTML
  11. https://sustatu.eus/1269068956
  12. https://www.abc.es/espana/abci-bomberos-confundidos-etarras-aseguran-si-no-fuera-gobierno-catalan-no-estariamos-aqui-201003200300-114312386364_noticia.html?ref=https:%2F%2Fwww.google.com%2F
  13. {{erreferentzia|url=https://www.google.es/search?q=dirua+xahutu&ie=utf-8&oe=utf-8&gws_rd=cr&ei=345UVbOJDsXasATS5oBo
  14. .
  15. Diario Sur.
  16. {{erreferentzia|url=http://internacional.elpais.com/internacional/2014/12/17/actualidad/1418809308_848116.html
  17. EITB.
  18. Noticias de Navarra.
  19. .
  20. .
  21. {{erreferentzia|url=http://www.diariojaen.es/jaen/item/65759-dos-etarras-salen-de-la-carcel
  22. (Gaztelaniaz) El Mundo.
  23. http://www.publico.es/politica/audiencia-multiplica-cinco-numero-sentencias.html
  24. http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2016/11/27/los_ultimos_109_escoltas_navarra_pais_vasco_despedidos_noviembre_501627_300.html
  25. http://www.berria.eus/albisteak/128793/preso_politikoek_egindako_lanak_zentsuratu_ditu_donostia_2016k.htm
  26. http://www.berria.eus/paperekoa/5002220/007/005/2016-11-30/eta_ez_zioen_kartela_kendu_du_gasteizko_udalak.htm
  27. http://www.elmundo.es/pais-vasco/2017/01/11/58764612468aeb10528b4580.html
  28. http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20170111/el-pp-retira-la-mocion-para-quitar-a-sabino-arana-la-pasionaria-y-zumalakarregi-del-callejero-de-bilbo
  29. http://www.xlsemanal.com/personajes/20170609/imanol-arias-habla-problemas-fiscales-xlsemanal.html
  30. http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2017-05-02/hemeroteca_articles/policias-y-guardias-civiles-cobran-mas-plus-que-cuando-eta-atentaba
  31. http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2017-09-20/hemeroteca_articles/246-millones-por-peligrosidad-para-las-fse-en-cuatro-anos-sin-eta
  32. https://www.berria.eus/albisteak/136835/mayor-oreja-nafarroan-gobernuaren-zati-bat-etarena-da.htm
  33. http://www.argia.eus/blogak/begizta/?p=1952
  34. http://www.expansion.com/agencia/europa_press/2018/03/20/20180320100953.html
  35. https://www.eljueves.es/news/nina-tres-anos-acusada-enaltecimiento-terrorismo-por-decir-me-guta-eta_2271
  36. http://www.deia.eus/2018/05/11/politica/euskadi/ortuzar-a-semper-que-digo-a-sus-jefes-que-soy-el-de-kanbo
  37. https://bizkai.eus/blog-berriak/ortuzar-zentzugabekeria-galanta-eajk-etaren_47295.html
  38. http://www.diariocordoba.com/noticias/sociedad/campo-gibraltar-es-nuevo-territorio-eta-denuncia-jueza_1226641.html
  39. https://www.berria.eus/albisteak/152776/kongresuak_espainiako_presidentetzatik_bota_du_rajoy_zentsura_mozio_batekin.htm
  40. https://twitter.com/maitepagaza/status/1005874101360185344
  41. https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2018/09/23/entrevista-jaime-ignacio-del-burgo-pnv-beneficiado-actividad-eta-612147-300.html
  42. https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2019-01-07/hemeroteca_articles/ocho-meses-despues-de-kanbo-la-an-aun-debate-si-eta-existe-o-no
  43. https://www.lavanguardia.com/politica/20190207/46278771062/pablo-casado-agenda-catalunya-eta-corrupcion-pp.html
  44. https://www.elmundo.es/cataluna/2019/04/08/5cab3430fdddff5c6b8b4611.html
  45. https://www.lasexta.com/noticias/nacional/pablo-casado-acusa-a-pedro-sanchez-por-apoyarse-en-proetarras-prefiere-manos-manchadas-de-sangre-a-manos-pintadas-de-blanco-video_201904085cab959a0cf2378f6d422497.html
  46. https://navarra.elespanol.com/articulo/politica/afirman-acuerdo-electoral-ciudadanos-upn-es-hacer-frente-bildu-filoetarras/20190311114349251236.html
  47. https://www.europapress.es/nacional/noticia-casado-llama-acabar-homenajes-presos-eta-ahora-saldran-condenados-anos-plomo-20190322160055.html
  48. https://www.argia.eus/albistea/terrorismoa-goratzeagatik-deklaratzea-deitu-du-ahotsainfo-ko-kide-bat-espainiako-auzitegi-nazionalak
  49. https://www.elcorreo.com/bizkaia/bildu-ficha-numero-20190401133023-nt.html
  50. https://www.kazeta.eus/es/info_kz/20190916/11-13-makro-sumarioa-akordioa-gauzatu-da-madrilen-1
  51. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6772825/estremerako-espetxera-urrundu-dute-jon-enparantza-abokatua-2019-urria/
  52. https://www.berria.eus/albisteak/166285/guardia-zibilak-hiru-lagun-atxilotu-ditu-nafarroan-korrikan-presoen-argazkiak-eramateagatik.htm
  53. https://www.eldiario.es/politica/Albert-Rivera-pueda-pueblos-etarras_0_901859969.htm
  54. https://madridpress.com/art/255548/rivera-quiere-ilegalizar-los-homenajes-a-terroristas
  55. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20190726/el-eibar-anuncia-a-inui-con-el-gora-eta-gora-beti-de-doraemon-y-los-tuiteros-lo-denuncian-por-enaltecimiento
  56. https://www.publico.es/tremending/2019/09/14/un-policia-confunde-un-gora-anaita-con-un-gora-eta-en-un-partido-de-balonmano-y-twitter-explota/
  57. https://www.elcorreo.com/politica/fiscalia-desaparecida-reduce-20190910002828-nt.html
  58. https://www.publico.es/politica/final-eta-interior-mantiene-pluses-conflictividad-euskadi-navarra-suponen-45-millones-euros-ano.html
  59. https://elpais.com/politica/2020/01/05/actualidad/1578231572_894916.html
  60. https://okdiario.com/espana/madre-uno-guardias-civiles-alsasua-eta-sigue-ensenando-cazar-sus-cachorros-5140999
  61. https://www.europafm.com/noticias/famosos/mensajes-love-eta-fans-justin-bieber-que-han-revolucionado-twitter_202002225e5112880cf2a8ef1788361d.html
  62. https://www.20minutos.es/noticia/4272033/0/embajador-eta-burro-troya-ataques-alvarez-de-toledo-iglesias-bronca-congreso/
  63. https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2020/06/18/detenido-burlada-por-enaltecimiento-del-terrorismo-delito-odio-693407-300.html
  64. https://www.elespanol.com/espana/politica/20200618/tiro-blanco-sanchez-iglesias-montero-indigna-gobierno/498700758_0.html
  65. https://www.cope.es/actualidad/espana/noticias/casado-barones-nadie-moderacion-20200715_816704
  66. https://www.elplural.com/politica/espana/oreja-apoyo-bildu-presupuestos-acuerdo-eta-zapatero-2004-explica-sucede_253095102
  67. https://www.elnacional.cat/es/politica/oreja-eta-ganado_556608_102.html
  68. https://www.elmatinal.com/espana-ultima-hora/losantos-ve-necesario-ilegalizar-a-podemos-tras-el-apoyo-de-eh-bildu-a-los-presupuestos-son-como-la-eta/
  69. https://www.berria.eus/albisteak/193082/lau-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diete-aitor-zelaiari-eta-galder-barbadori.htm
  70. https://www.publico.es/sociedad/denuncia-avt-asociacion-victimas-terrorismo-denuncia-abogada-hasel-enaltecimiento-eta.html
  71. https://www.20minutos.es/noticia/4603083/0/asociacion-victimas-terrorismo-denuncia-abogada-pablo-hasel-enaltecimiento-eta/
  72. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210228/avtk-haselen-abokatua-salatu-du-terrorismoa-goresteagatik
  73. https://www.elcorreo.com/politica/interior-reactiva-acercamiento-20210901210703-nt.html
  74. https://www.publico.es/politica/interior-traslada-siete-presos-eta.html
  75. https://www.elmundo.es/espana/2021/08/31/612e309021efa0456a8b45bc.html?intcmp=MNOT23801&s_kw=1
  76. https://www.deia.eus/actualidad/politica/2021/08/31/ministerio-interior-reactiva-acercamientos-siete/1147316.html
  77. https://www.europapress.es/nacional/noticia-interior-reactiva-acercamientos-siete-presos-eta-seis-ellos-directos-carceles-pais-vasco-20210831151858.html
  78. https://okdiario.com/investigacion/nueva-cantera-izquierda-proetarra-millar-menas-repartidos-todo-pais-vasco-7817180
  79. https://www.elcorreo.com/politica/exministro-interior-antoni-20211005094904-nt.html
  80. khttps://www.abc.es/espana/abci-asuncion-desvelo-envio-cartas-bomba-etapa-corcuera-202110042115_noticia.html
  81. https://diario16.com/escandalo-en-la-portada-del-abc-los-aparatos-del-estado-senalados-de-enviar-cartas-bomba-contra-hb-en-1989/
  82. https://www.elmundo.es/cronica/2021/10/19/616b0d4a21efa0d8458b45f3.html
  83. https://www.canarias7.es/opinion/firmas/antiperiodismo-20211019200904-nt.html
  84. https://www.berria.eus/albisteak/205203/jose-perals-1313-auziko-fiskala-eta-ez-da-desagertu.htm
  85. https://www.elplural.com/politica/casado-se-agarra-carta-eta-cuatro-dias-elecciones-en-castilla-leon_283866102
  86. https://www.europapress.es/nacional/noticia-gobierno-vasco-rechaza-traslado-cinco-presos-eta-euskadi-porque-no-cumplian-requisito-arraigo-20220908130255.html
  87. https://www.abc.es/espana/terroristas-delito-sangre-saldran-elegidos-20230511022208-nt.html
  88. https://www.vozpopuli.com/espana/politica/elecciones-municipales/sanchez-etarras-bildu-listas.html
  89. https://www.ondacero.es/elecciones/municipales/gobierno-psoe-guardan-silencio-decision-bildu-incluir-etarras-sus-listas_20230511645ca05e6cbd6300019bad4e.html
  90. https://www.elespanol.com/espana/politica/20230511/psoe-impotente-presencia-asesinos-eta-bildu-mejor/762674175_0.html
  91. https://cadenaser.com/euskadi/2023/05/10/eh-bildu-incluye-en-sus-listas-electorales-a-44-condenados-por-pertenencia-y-colaboracion-con-eta-radio-bilbao/
  92. https://www.abc.es/espana/pais-vasco/bildu-lleva-condenados-eta-listas-siete-asesinato-20230509152847-nt.html
  93. https://cadenaser.com/euskadi/2023/05/11/el-pp-incluye-en-su-candidatura-de-guenes-bizkaia-a-un-ex-portavoz-de-eh-bildu-radio-bilbao/
  94. https://www.elcorreo.com/sociedad/sucesos/ayuso-afirma-viva-poder-vive-dinero-20230518084504-vi.html