Alfontso XIII.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
Alfontso XIII.a» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alfontso XIII.a Espainiakoa (Madril, 1886eko maiatzaren 17a - Erroma (Italia) 1941eko otsailaren 28a), Alfontso XII.aren eta Maria Kristinaren seme, Espainiako errege izan zen jaio zenetik 1931 arte. Hamasei urte zituela eskuratu zuen boterea, 1902ko maiatzaren 17an.

Adin hori bete zuen arte, Alfontsoren ama Maria Kristina Borboikoa izan zen erreginorde.

1923ko irailaren 13an, Alfontso XIII.aren onespenarekin —eta patronaleko zati handi baten, Eliza Katolikoaren, Armadaren eta kontserbadore gehienen laguntzarekin—, Miguel Primo de Riverak Estatu kolpea jo eta diktadura ezarri zuen.

1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta erregek ihes egin zuen Espainiatik. Azaroaren 26an, lege baten bidez, Parlamentuak goi saldukeriaren errudun jo zuen errege, eta erregetzako eskubideak kendu zizkien hari eta haren ondorengo guztiei:

« A todos los que la presente vieren y entendieren, sabed: Que las Cortes Constituyentes, en funciones de Soberanía Nacional, han aprobado el acta acusatoria contra don Alfonso de Borbón y Habsburgo-Lorena, dictando lo siguiente:
«Las Cortes Constituyentes declaran culpable de alta traición, como fórmula jurídica que resume todos los delitos del acta acusatoria, al que fue rey de España, quien, ejercitando los poderes de su magistratura contra la Constitución del Estado, ha cometido la más criminal violación del orden jurídico del país, y, en su consecuencia, el Tribunal soberano de la nación declara solemnemente fuera de la ley a don Alfonso de Borbón y Habsburgo-Lorena. Privado de la paz jurídica, cualquier ciudadano español podrá aprehender su persona si penetrase en territorio nacional.
Don Alfonso de Borbón será degradado de todas sus dignidades, derechos y títulos, que no podrá ostentar ni dentro ni fuera de España, de los cuales el pueblo español, por boca de sus representantes elegidos para votar las nuevas normas del Estado español, le declara decaído, sin que se pueda reivindicarlos jamás ni para él ni para sus sucesores.
De todos los bienes, derechos y acciones de su propiedad que se encuentren en territorio nacional se incautará, en su beneficio, el Estado, que dispondrá del uso conveniente que deba darles.
Esta sentencia, que aprueban las Cortes soberanas Constituyentes, después de publicada por el Gobierno de la República, será impresa y fijada en todos los ayuntamientos de España, y comunicada a los representantes diplomáticos de todos los países, así como a la Sociedad de Naciones».
En ejecución de esta sentencia, el Gobierno dictará las órdenes conducentes a su más exacto cumplimiento, al que coadyuvarán todos los ciudadanos, tribunales y autoridades.
 »
1931ko azaroaren 26ko Legea[1]

Lege hura, ordea, Francisco Franco generalisimoak indargabetu zuen, 1938ko abenduaren 15ean onartutako legearen bitartez. Hala ere, ez zion erregetza eman Alfontso XIII.ari, nahiz eta hark altxamenduaren hasieratik lagundu zion: «lehen orduko falangista» zela zioen Alfontso XIII.ak,[2] eta milioi bat pezeta eman zituen 1937an frankisten alde.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Shlomo Ben-Ami (1984): La Dictadura de Primo de Rivera. 1923-1930. Editorial Planeta. ISBN 84-320-4328-1.
  • Morgan C. Hall (2005): Alfonso XIII y el ocaso de la monarquía liberal, 1902–1923. Madril, Alianza Editorial. ISBN 84-206-4790-X.
  • Javier Moreno Luzón (editorea) (2003): Alfonso XIII, un político en el trono. Madril, Marcial Pons. ISBN 84-95379-59-7.
  • Ramón Tamames eta Xavier Casals (2004): Miguel Primo de Rivera. Bartzelona, Ediciones B.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Condena al rey Alfonso XIII y a sus descendientes.
  2. José María Zavala: «Entregados a Franco. Los Borbones ante la Guerra Civil», La Aventura de la Historia, 97. zenbakia (2006ko azaroa), 48-53. orrialdeak. ISSN: 1579-427X.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso XIII.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan