G8

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
G-8 taldea osatzen duten herriadeak

Zortziko taldea (G8) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Kanada.

1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitz egiten da "era lasai batean".

Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionariak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.

2009ko urtarrilaren 20an, G8ko buruak hauek ziren:

G8aren kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

G5: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia G6: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia G7: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Kanada G8: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada eta Errusia

2008ko Hokkaidoko Gailurrean Frantziako estatuburu den Sarkozyk G8aren irekiera proposatu zuen, G13a eskatuz. G13an India, Txina edota Brasil bezalako estatu garatu berriak bezalakoak parte hartuko lukete. Estatu Batuek eta Japoniak proposamen horren kontra egin dute, Txina bezalako herrialde batek eurentzako suposatzen duen mehatxua dela eta.

G8aren aurkako mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

G8aren aurka antiglobalizazio mugimendua edo altermundialismoa (beste motako globalizazioa bilatzen dutenak, hau da, globalizazio justuago bat) garatu da. Bertan, antikapitalistak (anarkistak, trotskystak, maoistak...), ekologistak, antimilitaristak, eta abar luze batek bat egiten dute helburu berarekin: beste mundu hobe baten aldeko eta neoliberalismoren aurkako borroka.

G8aren aurkako mugimenduak badu bere presentzia Euskal Herrian. 2006. urte ingurutik gizarte mugimendu ezberdinak (internazionalistak, ekologistak, antimilitaristak, Gazte Asanbladak, Sare Antifaxista...) mobilizazioak edota hitzaldiak burutu izan dituzte G8ak Euskal Herrian duen eragina salatuz. Webgune bat dute, g8akatu.org non garaiko Gailurraren informazioa eskaintzeaz gain, globalizazioaren aurkako mugimenduaren informazioa errazten den.

Bilkuraren Egoitzak urtez urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egoitza Estatua
1975 Rambouillet FrantziaFrantzia
1976 San Juan, Puerto Rico Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1977 Londres  Erresuma Batua
1978 Bonn AlemaniaAlemania
1979 Tokio JaponiaJaponia
1980 Venezia ItaliaItalia
1981 Ottawa KanadaKanada
1982 Versailles FrantziaFrantzia
1983 Williamsburg, Virginia Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1984 Londres  Erresuma Batua
1985 Bonn AlemaniaAlemania
1986 Tokio JaponiaJaponia
1987 Venezia ItaliaItalia
1988 Toronto KanadaKanada
1989 Paris FrantziaFrantzia
1990 Houston, Texas Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1991 Londres  Erresuma Batua
1992 Munich AlemaniaAlemania
1993 Tokio JaponiaJaponia
1994 Napoli ItaliaItalia
1995 Halifax KanadaKanada
19961 Mosku1 ErrusiaErrusia1
1996 Lyon FrantziaFrantzia
1997 Denver, Kolorado Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1998 Birmingham  Erresuma Batua
1999 Kolonia AlemaniaAlemania
2000 Nago JaponiaJaponia
2001 Genova ItaliaItalia
2002 Kananaskis KanadaKanada
2003 Évian-les-Bains FrantziaFrantzia
2004 Sea Island, Georgia Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
2005 Geneagles  Erresuma Batua
2006 San Petersburgo ErrusiaErrusia
2007 Heiligendamm AlemaniaAlemania
2008 Toyako JaponiaJaponia
2009 L'Aquila ItaliaItalia
2010 Huntsville, Ontario KanadaKanada
1Segurtasun nuklearrari buruzko bilkura berezia.

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: G8 Aldatu lotura Wikidatan