Glasnost

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Glasnost (errusieraz гласность) Perestroikarekin batera, 1985tik 1991ra bitartean, Mikhail Gorbatxevek SESBn mantendutako politika bat izan zen. Irekitzea esanahiarekin, Gorbatxevek eztabaida eta parte-hartzearen bidez ireki nahi zuen sistema politikoa, hein ezberdinetan bazen ere, sobietarrek aldaketa ekonomikoa babes zezaten.

Herrialdearen gobernua gardena bihurtu nahian, adierazpen-askatasuna estutzen zuen zentsura laxatu zen. Komunikabideek zein herritarrek gobernuaren kontra kritikatzeari ekin zioten, baita leninismoaren beraren aurka ere. adierazpen-askatasuna Gorbatxevek espero baino haratago eraman zuen glasnostek.