Manuel de la Sota
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Manuel de la Sota Aburto | |
| Ezizena | Txanka | |
| Jaio | 1897ko uztailaren 27a | |
(Euskal Herria) |
||
| Hil | 1979ko abenduaren 29a | |
Manuel de la Sota Aburto, ezizenez Txanka (1897ko uztailaren 27a, Areeta, Getxo, Bizkaia - 1979ko abenduaren 29a, Bilbo, Bizkaia) euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzale bat izan zen.
Eli Gallastegi edota Andres Espinosaren lagunmina izan zen.
Eduki-taula |
Bizitza[aldatu]
Zuzenbide ikasketak egin zituen Salamancan eta Cambridgen. Idazlan gehientsuenak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, euskarara itzularazi eta argitaratu zituen. Pyrenaica, Euzkadi eta Euzkerea aldizkarietan argitaratu zituen lan gehienak. Gerra aurrean, antzerkiaren bultzatzaile handia izan zen. Gerra garaian Miarritza joan zen bizitzera. Sotarenak dira: La vieja que pasó llorando (1932), Negarrez igaro zen atsoa, Lauaxetak euskaratua, Iru gudari (1933), Libe (1934, Sabino Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerkilana), Los caudillos (Patrick Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua), Gosemin eta azken ordua (1934), Urretxindorra (1935), Itxaro-Itxarra (1930), Oztin (1932). Bestalde, Diccionario de Retana de Autoridades de la Lengua Vasca delakoan ere lan handia egin zuen. Euskaltzain urgazle urgazle izan zen, eta Bilboko Athletic futbol taldeko lehendakari.
Idazlanak[aldatu]
- Itxaro-Itxarra (1930)
- Oztin (1932)
- Negarrez igaro zan atsua. Udabarriko aselia W.B. Yeats olerkari erindarraren "Kathleen-Ni-Howliharro" tzaskua. Altuna (1933, Verdes Atxirika)
- Iru gudari (1933)
- Libe (1934, Sabin Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerki-lana)
- Los caudillos (P. Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua),
- Gosemin eta azken ordua (1934)
- Urretxindorra. Gastetxubentzako antzeztija, atal bakarduna - Iturralde eta Suit (1934, Verdes Atxirika)
- Buruzagyak. Atal bateko antzerkya (1935, Verdes Atxirika)
Kanpo loturak[aldatu]
- Manuel de la Sotaren biografia. Auñamendi Entziklopedia. (Gaztelaniaz)
- Manuel de la Sotari buruzko artikulua. Euskomedia. (Euskaraz)
- (Euskaraz) Manuel Sota literaturaren zubitegian
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.