KAE Ligako 2018ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2018ko KAE Liga
Lekittarra
Denboraldian 2. postua lortu eta lau bandera irabazi ondoren, Lekittarra TKE Ligara igo zen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 26 talde (12+14)
Estropadak 30 estropada (15+15)
Hasiera 2018ko ekainaren 16a
Amaiera 2018ko abuztuaren 25a
Palmaresa
Txapelduna Astillero (157 p.)
Txapeldunordea Lekittarra (148 p.)
Ohorezko tx. Deustu-Bilbo (133 p.)
Getaria (128 p.)
Jaitsiera San Juan B (57 p.)
Portugalete (16 p.)
2017
2019

KAE Ligako 2018ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamahirugarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 16an hasi zen Portugaleteko uretan eta abuztuaren 19an bukatu zen Bilbon; bigarren mailako denboraldiari, aldiz, egun bat beranduago ekin zitzaion, ekainaren 17an, eta Colindresko itsasoan amaitu zen abuztuaren 25ean.

Aurreko urtean TKE Ligatik jaitsi zen Astillero elkartea txapeldun izan zen eta lehen mailara bueltatzeko txartela lortu zuen igoera play-offean Lekittarrarekin batera. Lehen mailako ohorezko txanda bi bandera eskuratu zituen Deustu Arraun Taldeak eta Getariak osatu zuten. Bestetik, aipatzekoa da 2018koa Ipar Euskal Herriko elkarte batek lehen mailan parte hartuko zuen lehen denboraldia izan zela; hain zuzen, aurreko denboraldian bigarren mailatik igo zen Lapurdiko Arraun Taldeak 68 puntu eta 7. portua lortu zituen. Sailkapenaren beheko aldean, aldiz, 12 estropadetan azkena izan ondoren, Portugaletek maila galdu zuen eta hurrengo denboraldian 2. mailan jokatuko du. Berarekin batera arituko da San Juanen bigarren ontzia ere; nahiz eta lehenengo mailan zuen estreinako denboraldia nahiko txukuna izan, jaitsiera play-offean azken postuan gelditu zen. Azkenik, sailkapenean azken-aurreko izan zen Hibaikak play-offean hirugarren postua eskuratu zuen, eta, Lekittarra eta Astilleroren igoerei esker, hurrengo denboraldian ere lehen mailan jarraituko du[1].

Bigarren mailari dagokionez, Donostiarraren bigarren ontzia irabazle izan zen eta hurrengo denboraldian aurreneko mailan arituko da Santoñarekin eta Camargorekin batera.

Lehenengo maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea 2017
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra Euskal Herria Aitor Gil Cruz Plentzia Bizkaia 9.a
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV Venezuela Miguel Ángel Ruiz Camus El Astillero Kantabria 12.a (TKE)
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera Euskal Herria Jon Elortegi Lekanda Deustu, Bilbo Bizkaia 6.a
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza Euskal Herria Gorka Etxeberria Oliden Getaria Gipuzkoa 5.a
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen Euskal Herria Alexander Orena Diaz Errenteria Gipuzkoa 3.a (KAE2)
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Xubero Euskal Herria Guillermo Somoano De Lucas D. Lohizune/Angelu Lapurdi 1.a (KAE2)
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra Euskal Herria Osertz Alday Eizagirre Lekeitio Bizkaia 3.a
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Pedreñera Espainia Ángel Gómez Bedia Pedreña, Marina de Cudeyo Kantabria 8.a
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera Euskal Herria Juan Antonio Espinazo Barragán Portugalete Bizkaia 11.a
San Juan B Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Josema Azkue Elizetxea Donibane, Pasaia Gipuzkoa 2.a (KAE2)
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata Euskal Herria Garikoitz Uranga Iturralde Zarautz Gipuzkoa 7.a
Zumaia Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea Telmo Deun Euskal Herria Xabier Zulaika Beitia Zumaia Gipuzkoa 4.a

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. XXXVII Bandera Noble Villa de Portugalete2 Portugalete, Bizkaia 2018ko ekainaren 16a
Deustu-Bilbo1
2. 2018ko ekainaren 17a
Astillero
3. Donibane Ziburuko 26. Estropada Donibane Lohizune-Ziburu, Lapurdi 2018ko ekainaren 23a
Deustu-Bilbo
4. IX. Getariako Estropada Getaria, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 1a
Astillero
5. XXXIII. Zumaiako Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 7a
Lekittarra
6. XIII Bandera Marina de Cudeyo - GP Dynasol Pedreña, Marina de Cudeyo, Kantabria 2018ko uztailaren 14a
Astillero
7. Errenteriako Hiria VI. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 22a
Lekittarra
8. XXXIII. El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusia3 Lekeitio, Bizkaia 2018ko uztailaren 28a
Lekittarra
9. 2018ko uztailaren 29a
Deustu-Bilbo
10. Pasaiako XXXIV. Ikurrina4 Pasaia, Gipuzkoa 2018ko abuztuaren 4a
Lekittarra
11. 2018ko abuztuaren 5a
Astillero
12. XVI Bandera Real Astillero de Guarnizo - XLI GP Ayto. de Astillero El Astillero, Kantabria 2018ko abuztuaren 11
Astillero
13. XXX. Regatas de Traineras de Plentzia Plentzia, Bizkaia 2018ko abuztuaren 15a
Astillero
14. IX. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2018ko abuztuaren 18a
Astillero
15. XLI Villa de Bilbao Bilbo, Bizkaia 2018ko abuztuaren 19a
Deustu-Bilbo

1 Lehenengo jardunaldiko estropada ez zen puntuagarria izan[2].
2 Noble Villa de Portugaleteko XXXVII. Bandera Astillerok eraman zuen etxera, bi jardunaldietako denborak batuta traineru azkarrena izan baitzen[3].
3 Lekittarrak El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusiaren XXXIII. Bandera irabazi zuen, bi jardunaldietako denborak batuta traineru bizkorrena izan baitzen[4].
4 Bi egunetako denborak kontuan izanda, Lekittarra izan zen traineru azkarrena Pasaiako uretan eta, beraz, XXXIV. Ikurrina bereganatu zuena[5].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 11,2 22 3 4 5 6 7 83 93 104 114 12 13 14 15 Banderak Lorpena
1. Astillero 157 - 12 9 12 11 12 11 11 11 9 12 12 12 12 11 62,4 Igoera play-offa
2. Lekittarra 148 - 11 10 9 12 9 12 12 9 12 11 11 9 11 10 43,4
3. Deustu-Bilbo 133 - 8 12 10 10 10 10 8 12 11 8 9 7 6 12 22,3 Ohorezko txanda
4. Getaria 128 - 10 11 11 9 11 8 9 2 10 10 8 10 10 9 -
5. Zarautz 112 - 7 8 8 7 7 9 10 4 8 7 10 11 9 7 -
6. Pedreña 105 - 9 6 7 8 8 6 7 8 7 9 7 8 7 8 -
7. Lapurdi 68 - 6 4 4 2 6 7 5 10 6 4 6 2 2 4 -
8. Arkote 66 - 5 5 2 6 5 5 6 3 4 6 4 4 5 6 -
9. Zumaia 66 - 3 7 5 5 3 4 4 7 3 3 3 6 8 5 -
10. San Juan B 57 - 4 3 6 4 4 3 2 6 5 5 5 5 3 2 - Jaitsiera play-offa
11. Hibaika 36 - 2 1 3 3 2 2 3 5 2 1 2 3 4 3 -
12. Portugalete 16 - 1 2 1 1 1 1 1 1 1 2 1 1 1 1 - 2019ko KAE-2 Liga

1 Lehenengo jardunaldiko estropada ez zen puntuagarria izan[2].
2 Noble Villa de Portugaleteko XXXVII. Bandera Astillerok eraman zuen etxera, lehenengo bi jardunaldietako denborak batuta traineru azkarrena izan baitzen[3].
3 Lekittarrak El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusiaren XXXIII. Bandera irabazi zuen, 8. eta 9. jardunaldietako denborak batuta traineru bizkorrena izan baitzen[4].
4 Bi egunetako denborak kontuan izanda (10. eta 11. jardunaldiak), Lekittarra izan zen traineru azkarrena Pasaiako uretan eta, beraz, XXXIV. Ikurrina bereganatu zuena[5].

Jaitsiera/Igoera play-offa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea Emaitza
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen Espainia Manuel Gutiérrez Bengoechea Camargo Kantabria 2.a (KAE2)
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen Euskal Herria Alexander Orena Diaz Errenteria Gipuzkoa 11.a (KAE1)
San Juan B Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Josema Azkue Elizetxea Donibane, Pasaia Gipuzkoa 10.a (KAE1)
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto Espainia Pedro Antonio Gabantxo Diaz Santoña Kantabria 3.a (KAE2)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1 Santoña 8 4 4 2019ko KAE1 Liga
2 Camargo 5 2 3
3 Hibaika 5 3 2
4 San Juan B 2 1 1 2019ko KAE2 Liga

Bigarren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea 2017
Bermeo Bermeoko Arraun Elkartea Mundakarra Euskal Herria Aitor Alzibar Diez Mundaka Bizkaia 8.a1
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen Espainia Manuel Gutiérrez Bengoechea Camargo Kantabria 5.a
Castreña Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera Espainia Enrique Vitoria Aguinaga Castro Urdiales Kantabria 16.a
Colindres Club de Remo Colindres Villa de Colindres Espainia Luis Andrés Rioz Pacheco Colindres Kantabria 18.a
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II Euskal Herria Rufo Urtizberea Aranberria Donostia Gipuzkoa 4.a
Elantxobe Elantxobe Arraun Elkartea Artarri Euskal Herria Asier Arego Bengoa Elantxobe Bizkaia 7.a
Getxo Getxo Arraun Elkartea Goizeko izarra Euskal Herria Eneko Van Horenbeke Getxo Bizkaia 9.a
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Asier Puertas Orbañanos Hondarribia Gipuzkoa 12.a (KAE1)
Laredo Laredo Remo Club La Pejinuca Espainia Cristóbal Alonso Carriedo Laredo Kantabria 15.a
Lutxana Lutxana Arraun Elkartea Ederra Euskal Herria Javier Escobar Urra Erandio Bizkaia 11.a
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku Euskal Herria Xabier Urreisti Arrizabalaga Mutriku Gipuzkoa 10.a
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas Euskal Herria Ángel María Larrañaga Artola Orio Gipuzkoa 10.a (KAE1)
San Pedro B Kalparra Arraun Elkartea Libia Euskal Herria Ramon Erostarbe Lobelos San Pedro, Pasaia Gipuzkoa 12.a
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto Espainia Pedro Antonio Gabantxo Diaz Santoña Kantabria 6.a

1 2017ko denboraldian Mundakako Arraun Taldearekin batera osatu zuen trainerua[6].

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. V. Bandera Bermeoko Arraun Elkartea Bermeo, Bizkaia 2018ko ekainaren 17a
Getxo
2. XXXI. Elantxobeko Estropada Elantxobe, Bizkaia 2018ko ekainaren 24a
Getxo
3. IV Bandera Iberia - Sestao1 Sestao, Bizkaia 2018ko uztailaren 1a (bertan behera)
4. II. Mutrikuko Estropada - Yurrita Group Bandera Mutriku, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 7a
Camargo
5. IX Bandera Kaiarriba - Amenabar Donostia, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 8a
Camargo
6. XXVI Bandera de Traineras Ayuntamiento de Camargo Camargo, Kantabria 2018ko uztailaren 15a
Donostiarra B
7. XI. Bixigu Eguna Ikurrina Orio, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 21a
Camargo
8. XV. Algortako Portuzaharra Ikurrina Algorta, Getxo, Bizkaia 2018ko uztailaren 28a
Camargo
9. XXXI. Bandera de Erandio Erandio, Bizkaia 2018ko abuztuaren 5a
Orio B
10. XII. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera - XIII. Regata Promoción Hondarribia, Gipuzkoa 2018ko abuztuaren 11
Donostiarra B
11. XXI. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2018ko abuztuaren 12a
Donostiarra B
12. XLVI. Bandera Ciudad de Castro Urdiales - XII. Memorial Avelino Ibañez Castro Urdiales, Kantabria 2018ko abuztuaren 15a
Donostiarra B
13. II Bandera Excmo. Ayuntamiento de Laredo Laredo, Kantabria 2018ko abuztuaren 18a
Donostiarra B
14. XLVIII. Bandera de Santoña - Memorial Fernando Palacio Santoña, Kantabria 2018ko abuztuaren 19a
Orio B
15. XXV. Bandera del Asón2 Colindres, Kantabria 2018ko abuztuaren 25a
Santoña

1 Estropada bertan behera gelditu zen beharrezko baimenak ez lortzeagatik[7][8].
2 Asóngo banderako estropada ez zen puntuagarria izan.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 31 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 153 Banderak Lorpena
1. Donostiarra B 162 13 10 - 10 13 14 10 13 13 14 14 14 14 10 - 5 2019ko KAE Liga
2. Camargo 161 11 13 - 14 14 12 14 14 12 9 11 12 12 13 - 4 Igoera play-offa
3. Santoña 152 10 12 - 12 12 13 13 12 11 13 12 11 13 8 - 13
4. Orio B 145 12 11 - 13 11 11 11 9 14 11 13 5 10 14 - 2 Ohorezko txanda
5. Getxo 141 14 14 - 11 10 10 12 10 122 8 8 9 11 12 - 2
6. Hondarribia B 116 8 9 - 6 9 9 9 11 5 10 7 13 9 11 - -
7. San Pedro B 102 7 7 - 8 8 6 8 8 8 12 10 8 7 5 - -
8. Mutriku 97 6 8 - 9 6 8 6 7 10 5 9 10 6 7 - -
9. Bermeo 91 9 6 - 7 7 7 7 6 9 7 6 6 8 6 - -
10. Elantxobe 72 5 5 - 4 5 5 5 5 7 6 4 7 5 9 - -
11. Lutxana 44 4 3 - 5 4 3 3 2 6 3 2 3 3 3 - -
12. Castreña 43 3 2 - 2 2 4 4 4 3 4 3 4 4 4 - -
13. Laredo 36 2 4 - 3 3 2 2 3 4 2 5 2 2 2 - -
14. Colindres 14 1 1 - 1 1 1 1 1 2 1 1 1 1 1 - -

1 Estropada bertan behera gelditu zen beharrezko baimenak ez lortzeagatik[7][8].
2 Getxo kanporatua izan zen elkartearen ontzia ibilbidearen erdian matxuratuta gelditu zelako. Dena den puntuak berrezarri zizkioten aurkeztutako apelazioa onartu ostean[9][10].
3 Santoña elkarteak irabazi zuen Asóngo XXV. Bandera, dena dela, estropada ez zen puntuagarria izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2018ko denboraldia KAE Liga. 2018.06.16
  2. a b Dossier de la regata-XXXVII Bandera Noble Villa de Portugalete Asociación de Remo del Cantábrico. 2018.06.16
  3. a b Estropada-XXXVII Bandera Noble Villa de Portugalete Asociación de Remo del Cantábrico. 2018.06.17
  4. a b “Lekittarra gana en casa” El Desmarque. 2018.08.01
  5. a b Igartza Bandera. KAE Liga. 2018.08.05
  6. 2017ko denboraldiko arraun elkarteak Asociación de Remo del Cantábrico. 2018.06.17
  7. a b Estropada-Iberia (bertan behera). Asociación de Remo del Cantábrico. 2018.07.02
  8. a b "La regata del domingo en Sestao se suspende al no disponer de todos los permisos". El Diario Vasco (gaztelaniaz). 2018.07.02
  9. Ortiz de Guinea, Oskar. "Orio B firma su primera victoria al batir a Donostiarra en la crono de la Bandera de Erandio". El Diario Vasco. 2018.08.09
  10. Ortiz de Guinea, Oskar. "La ARC desestima el recurso de Zumaia, donde se sienten «muy perjudicados»" - "Getxo recupera 12 puntos". El Diario Vasco. 2018.08.09

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]