Mungialdea
Wikipedia(e)tik
|
Mungialdea |
|
|---|---|
| Azalera | 158.23 km² |
| Biztanleria | 21117 (2001) |
| Dentsitatea | 133.45 bizt / km² |
| Udalerriak | Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia) |
| Herririk handiena | Mungia (13.807 biztanle) |
Mungialdea Bizkaiko erdialdean dagoen barrualdeko eskualdea da. Uribe ohiko eskualde handiagoaren zatia da. 9 herrik osatzen dute eta 160 km² inguruko azalera dauka. Gaur egun 20.000 pertsona baino zerbait gehiago bertan bizi dira.
Mungia da herri nagusia eta zonaldeari izena ematen diona.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Txorierria, ekialdean Busturialdea eta mendebaldean Uribe Kosta mugakide ditu.
Udalerriak [aldatu]
| Herria | Biztanleria (*) | Lurraldea km² | |
|---|---|---|---|
| Arrieta | 521 | 14.5 | |
| Bakio | 1.727 | 16.78 | |
| Fruiz | 347 | 5.73 | |
| Gamiz-Fika | 1.227 | 15.5 | |
| Gatika | 1.295 | 17 | |
| Laukiz | 995 | 8.1 | |
| Maruri-Jatabe | 683 | 15.8 | |
| Meñaka | 515 | 12.7 | |
| Mungia | 13.807 | 52.12 |
(*) 2001
Inguru naturala [aldatu]
Butroe ibaiak Mungialdea zeharkatzen du Plentzian itsasoratu baino lehen. Bestela, Jata (599 m) eskualdeko mendirik altuena da.
Ekonomia [aldatu]
Eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Estepan Urkiaga "Lauaxeta" (1905-1937), poeta laukiztarra.
- Telmo Zarraonaindia "Zarra" (1921-2006), futbolari mungiarra.
- Miguel Anjel Lotina (1957-), entrenatzaile meñakarra.
- Ikerne Goikoetxea (1967-), aktore mungiarra.
- Unai Ziarreta- (1970-), Eusko Alkartasunako presidente mungiarra.
- Rafa Rueda- (1972-), abeslari eta gitarra-jole mungiarra.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||