Arratia-Nerbioi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizkaiko zazpi eskualdeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren estatistiken arabera. Arratia-Nerbioi, hegoaldean, morez.

Arratia-Nerbioi Bizkaiko hego-mendebaldeko eskualdea da, Arabarekin muga egiten duena. Eskualdearen izena Arratia eta Nerbioi ibaietatik dator. Mendi nagusiak Gorbeia eta Itxina dira. Hamasei udalerrik osatzen dute eskualdea, Arratia haranekoak barne:

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratia ibaia, Areatza zeharkatzerakoan.

Eskualde honek 400 km2ko azalera du 1998ko datuen arabera (Bizkaiaren % 18), eta 21.083 biztanle zituen guztira 1997an (Bizkaiaren % 1,85).

Ugao-Miraballes da eskualdeko udalerririk jendetsuena (4.014 biztanle 2008an), baina azalera handiena Orozkok du, alde handiz gainera. Arakaldo, Ubide eta Arantzazu bezalako udalerri txikiak kenduta, nahiko orekatuta dago biztanleria gainerakoen artean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alor ekonomikoan, 1996an 2.590.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). EAEko indize bateratzeailea 100 eta Bizkaikoa 93 izanik, 113an zegoen Arrati Nerbioi, nahiz eta alde nabarmenak egon udalerrien artean.

Industriak osatzen zuen eskualdeko balio erantsiaren zatirik handiena: 1996ko datuen arabera, sektore horrek ekartzen zuen aberastasunaren % 52, Bizkaiko batez bestekoaren gainetik ia 20 puntuz. Kopuru hori % 65etik igotzen zen, esaterako, Arakaldon, Arantzazun edo Igorren (azken honetan % 75).

Zerbitzuek eman zuten urte horretan eskualdean sortu zen balio erantsiaren % 36,9, Bizkaiko batez bestekoaren azpitik, nahiz eta horren gainekoa izan eskualdeko udalerri gehienetan.

Lehen sektoreak egitura ekonomikoan duen presentzia ere Bizkaiko batez bestekoaren gainekoa da askogatik, eta herri batzuetan, Diman, esaterako, balio erantsiaren % 21 hortik zetorren.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzari dagokionez, euskara da nabarmen nagusi Arrati Nerbioi eskualdean. 1996ko datuen arabera, 11.738 euskaldun, 2.918 ia euskaldun eta 6.134 erdaldun bizi ziren bertan. Erdaldunen kopurua argitzeko, esan beharra dago udalerri gehienetan euskaldunak gehiago direla erdaldunak baino, baina bi herri nahiko jendetsutan, Urduñan eta Ugao-Miraballesen, erdaldunek dute gehiengoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arratia-Nerbioi