Maruri-Jatabe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maruri-Jatabe

 Bizkaia
Maruri-Jataberen ikuspegia.
Maruri-Jataberen ikuspegia.
Maruri-Jatabeko bandera

Maruri-Jatabeko armarria

Izen ofiziala Maruri-Jatabe
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Mungialdea
Alkatea Joseba Koldo Alzaga Muruaga (EAJ)
Herritarra jatabetarra
Koordenatuak 43°23′N 2°51′W / 43.383°N 2.850°W / 43.383; -2.850Koordenatuak: 43°23′N 2°51′W / 43.383°N 2.850°W / 43.383; -2.850

Bizkaia municipalities Maruri.PNG

Eremua 15,8 km2
Garaiera 43 m
Distantzia 18 km Bilbora
Posta kodea 48112
Biztanleria 958 bizt. (2013)
Dentsitatea 60,63 bizt./km²
www.maruri-jatabe.net http://www.maruri-jatabe.net/Eus/Indice_e.htm www.maruri-jatabe.net

Maruri-Jatabe [1] Bizkaiko iparraldean dagoen barrualdeko udalerria da, Mungialdeako eskualdean kokatutakoa. 15,8 kilometro koadro ditu eta 961 biztanle zituen 2012an.

Herriaren izena konposatuta dago 1997tik, ordurarte Maruri izendapen historikoa izanda. Toponimo honek, Koldo Mitxelenaren arabera, "Mairu uri" esan nahiko zuen, eta Jatabek bestela "Jata mendiaren azpian" esangura.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Lemoiz du mugakide, ipar-ekialdean Bakio, hego-ekialdean Mungia eta hego-mendebaldean Gatika.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko auzoak 12 hauek dira, alfabetikoki ordenaturik:

  • Billelabaso: Ipar-mendebaldean kokatuta dago, Lemoizko mugan. Goikomendi, Obarre, Billelabaso, Karabieta, Bitxilarreneta eta Ortuazpi izeneko inguruneak eta Amezti eta Txarola mendiak barne hartzen ditu. Ur-biltegia ere badauka eta hainbat errekak gurutzatzen dute. Auzoko erdigunea Etxebarrigoiko, Goikoetxea, Hurrengoetxea, Sustatxaena, Bekoetxea, Asolo eta Heredad de Maitegi izeneko etxe edo baserriek osatzen dute.
  • Elortegi: Ekialdeko erdialdean kokatuta dago. Santakurtze mendia eta Eldroka eta Elortegi inguruneak barne hartzen ditu.
  • Erdigune: Hegoaldean kokatuta dago, Mungiako mugan. Udaletxea, eliza, kanposantua, gizarte-etxea, pilotalekua, igerilekua, parkea eta bi jatetxe biltzen ditu.
  • Erribera: Hego-mendebaldean kokatuta dago. Gorostola, Iretzagorri, Ixerdi, Urretxua, Lexarzarreta, Basozarra eta Sagubaso inguruneak eta Garbi-mendi eta Iruarteta mendiak barne hartzen ditu.
  • Ianduri: Hego-ekialdeko bazterrean dagoen auzo txikia da.
  • Ibarra: Hegoaldean kokaturik dago, Gatika eta Mungiako mugetan. Probalekua, errementari etxea, hiru bus geltoki eta bi jatetxe biltzen ditu.
  • Jule: Erdialdean dagoen auzo txikia da.
  • Kurtzegana: Erdialdean dagoen auzoa da. Izen bereko mendia eta Urgozo, Alegriburu inguruneak barne hartzen ditu, Garaizarreko landetxea eta ur-errota, ur-biltegi eta iturri banarekin batera.
  • Larreta: Hegoaldean dagoen auzo txikia da, Mungiako mugan.
  • Goieta: Iparraldean dagoen auzo zabala da, Lemoizko mugan kokatua. Txorietxe, Lamitzeta, Askabe, Zaldizuri, Goieta eta Amezola inguruneak, Artebakarra eta Irutxurre mendiak, adinekoen egoitza eta jatetxe bat barne hartzen ditu
  • Saburdi: Udalerriko ekialde osoa hartzen du, Bakio eta Mungiako mugetan. Markinaresti, Arrizurieta eta Saburdi inguruneak, Jata mendia eta ur-biltegi bat barne hartzen ditu.
  • Sakalde: Erdialdean dagoen auzoa da. Artezarra, Iturralde eta Sakalde inguruneak eta iturri eta jatetxe bana barne hartzen ditu.

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jata mendia (599 m) herriko ipar-ekialdean kokatuta dago, Bakio eta Mungiako mugetan. Bestela, Artebakarra, Irutxurre, Kurtzegana, Garbi-mendi, Iruarteta, Santakurtze, Amezti eta Txarola mendiak ere udalerri honetan daude.

Halaber, Butroi errekak hegoaldean banatzen du Gatikako udalerritik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendeko hastapenetan Marurik oinaztarren alde egin zuen, Gaztelaren alde alegia. Filipe IV.a Espainiakoak 1637an soldaduak eskatu zizkion Bizkaiko jaurerriari Frantziaren aurka borrokatzeko eta herriak 6 gizon bidali zuen tropa hori osatzeko. Tartean, Konbentzio Gerran parte hartu zuten.

1704an bestela herriak 54 "sutzar" zituen eta 1798an 55, 61 etxe, 350 pertsona ("de comunión"), Añakako burdinola, taberna bat, 6 errota eta Santa Kurtzeko baseliza, Juan Ramón Iturriza historialariak erregistratu zuen moduan. [2]

Historia garaikideari dagokionez, herritar gehien-gehienak euskal abertzaleak izan arren, 1972tik 2008ra Jaime Larrinagak [3] abade lanak egin izan zituen herrian, politikoki espainiar nazionalismoaren alde lerratutakoa. Honek herriko bazterrak nahastu zituen, batez ere kanpotik etorritako interesek hauspotuta. "Foro El Salvador" izeneko taldean ibili zen eta ETAren mehatxuak salatu zituen.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea

San Lorentzo Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maruri-Jatabeko San Lorentzo eliza aurretik zegoen tenplu baten berreraikuntza da. Espainiako Gerra Zibilean aurretik zegoen eliza guztiz suntsituta geratu zen eta orubea baino ez zen geratzen. Eliza berria antzinakoa zegoen lekuan eraiki zen, baina metro batzuk aldatuta. Estiloa erromaniko berrikoa da eta arkitektoa Luis Maria de Gana izan zen, Bizkaiko Regiones Devastadaseko arkitektoa. Elizaren iparraldean lehengo ara dago eta bertan inskripzio zahar bat irakur daiteke. Mahaiaren ondoan antzinako Santa Kruz baselizaren (Jata mendiaren magaletan zegoen baseliza) balizko zutabe bat dago, XII. mendekoa.

Garaizar Errota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-errota guztiz berritua da eta irekita dago nahi duenak bisita dezan, Kurtzegana auzoan eta Garaizarreko landetxearen ondoan kokatuta dagoena.

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maruri-Jatabeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
636 699 728 793 766 751 707 621 507 504 529 683 843

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak abuztuaren 10ean dira, Laurentzi Deunaren egunean. Herriko Ibarra auzoan probaleku bat dago, udaletxe eta bus geltokiaren ondoan, idi-probak egiteko.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren [4]: 756 biztanleko erroldatik 576 hautesle (%76,19) eta abstenitutako 180 pertsona (%23,81) zenbatu zituzten. EAJk 321 boto (%58,68) eta 4 eserleku eskuratu zituen, eta Bilduk, aldiz, 198 boto (%36,20) eta 3 zinegotzi. PPk 14 boto (%2,56) eta PSEk beste 14 (%2,50) batu zituzten. Baliogabeko botoak 15 (%2,60) eta zuriak 14.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maruri-Jatabe Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa