Zaha Hadid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bergisel Eski Jauzia, Innsbruck, Austria
BMW egoitza nagusia, Leipzig, Alemania
Vitra suhiltzaile etxea, Weil am Rhein, Alemania
Maggie's Centre, Kirkcaldy, Erresuma Batua

Zaha Hadid (زها حديد arabieraz; Bagdad, 1950eko urriaren 31aMiami, 2016ko martxoaren 31a) irakiar jatorriko arkitekto britainiar dekonstruktibista izan zen. Ordenagailuek eta informatika programek ematen duten aukera berriez ahalbidetzen da bere arkitektura hein handi batean, azalera eta egitura bihurrituz sortzen diren espazio berriak sortuz.

Euskal Herrian ezaguna egin da Durangoko EuskoTrenen egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa irabazi eta Bilboko Zorrotzaurre auzoaren hirigintza plana egingo duelako.

Biografia laburra

Bagdaden jaioa (Irak), matematika ikasi zuen Beiruteko amerikar unibertsitatean Londresera arkitektura ikastera joan baino lehen. Titulua lortu eta gero, bere irakasle izandako Rem Koolhaas arkitekto holandarraren Office for Metropolitan Architecture (OMA) estudioan lan egin zuen. 1979an Londresen kokatutako bere arkitektura agentzia ireki zuen. 1980 hamarkadan Architectural Association-en irakasle izan zen.

2004 urtean Pritzker saria jaso zuen, emakume bati emandako lehena.

Lan garrantzitsuenak

Hadiden lan asko eta asko kontzeptualak izan dira, baian hauek dira eginadako lan batzuk:

Zaha Hadiden sari asko eraiki gabeko proiektuei izan dira: The Peak Club Hong Kong hirian (1983) eta Cardiff Bay Opera House Galesen (1994).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaha Hadid Aldatu lotura Wikidatan