Jutsi
Wikipedia(e)tik
|
Jutsi |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Juxue |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Iholdi |
| Alkatea | Jean-Michel Irume (2008-2014) |
| Herritarra | Jutsiar |
| Koordenatuak | 43°14′13″N 1°2′42″W / 43.23694°N 1.045°WKoordenatuak: 43°14′13″N 1°2′42″W / 43.23694°N 1.045°W |
| Eremua | 15,17 km2 |
| Garaiera | 91 – 657 m |
| Distantzia | 21 km Donibane Garazira |
| Posta kodea | 64120 |
| INSEE kodea | 64285 |
| Biztanleria | 192 bizt |
| Dentsitatea | 12,66 bizt/km² |
Jutsi Nafarroa Behereko udalerria da eta Oztibarre eskualdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Biduze ibaia udalerritik igarotzen da, bere ibaiadarra den Babatzeko errekarekin batera. Azken honen adarrak diren beste bi erreka ere igarotzen dira Jutsitik: Negeluako erreka eta Etxebarneko erreka.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Arhantsusi eta Izura-Azme iparraldean
- Pagola ekialdean
- Larzabale-Arroze-Zibitze mendebaldean
- Donaixti-Ibarre hegoaldean
[aldatu] Etxeak eta Auzoak
- Hirigain
- Landaoihan
- Mehalzu
- Jutsi-Erbina
[aldatu] Ekonomia
Laborantza eta basogintza dira udalerriko ekonomiaren oinarriak.
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
[aldatu] Kultura
- Lehen Hezkuntzako eskola bat ere badago herrian.
- Ezker paret motako frontoi bat inauguratu zen 2010eko apirilean, erabilera anitzeko gela batekin batera[1]. Oztibartarrak pilota elkarteak erabiltzen du.
[aldatu] Elkarteak
- Jutsin egoitza duen Euskal Argentina elkarteak, Argentinako euskal diasporarentzat egiten du lan[2].
- "Jutsi elgarrekin" herri-kirol taldea[3].
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak, ekainak 29aren (San Petri eguna) hurrengo igandean ospatzen dira.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Aztarnategi protohistoriko bat dago udalerrian, Gazteluzarre; 361 mko muino batean dago,Arhantsusirekiko mugan[4].
- Donaazia eta Larramendia etxe fortifikatuak XIV. mendekoak dira[5] [6].
- Herriko San Petri eliza Erdi Aroko amaierakoa da[7].
- XVIII eta XIX. mendeetako udalerriko etxe guztiak Frantziako Kultura Ministerioak ditu inbentariaturik [8].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Urtebete eta erdi lehenago amaituta zegoen. Iturria: La Semaine du Pays Basque, 867. alea.
- ↑ Elkartea EKEren webgunean.
- ↑ Taldearen webgunea.
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Aztarnategi protohistorikoari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Donaazia etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Larramendia etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - San Petri elizari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - XVIII eta XIX mendeetako etxeei buruzko oharra
| Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |