Larzabale-Arroze-Zibitze
|
Larzabale-Arroze-Zibitze |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Larceveau-Arros-Cibits | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Iholdi |
|
| Alkatea | Jules Larramendi (2008-2014) | |
| Herritarra | larzabaldar-arroztar-zibiztar | |
| Koordenatuak | 43°13′0″N 1°5′41″W / 43.21667°N 1.09472°WKoordenatuak: 43°13′0″N 1°5′41″W / 43.21667°N 1.09472°W | |
| Eremua | 18,08 km2 | |
| Garaiera | 113 – 642 m | |
| Distantzia | 16 km Donibane Garazira | |
| Posta kodea | 64120 |
|
| INSEE kodea | 64314 |
|
| Biztanleria | 395 bizt. (1999) | |
| Dentsitatea | 21,85 bizt./km² | |
| Sorrera | 1842 | |
Larzabale-Arroze-Zibitze Nafarroa Behereko udalerria da, eta Oztibarre eskualdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Biduze ibaia udalerritik igarotzen da, bere ibaiadarra den Artikaiteko erreka. Azken honetara isurtzen diren bi errekek ere udalerria gurutzatzen dute: Arlako erreka eta Handia erreka.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Landibarre ipar-mendebaldean
- Izura-Azme ipar-ekialdean
- Jutsi ekialdean
- Ainhize-Monjolose mendebaldean
- Bunuze hego-ekialdean
- Gamarte hego-mendebaldean
- Ibarrola hegoaldean
Etxeak eta Auzoak [aldatu]
Historia [aldatu]
1790ean Larzabale, Ainhize, Arhantsusi, Arroze, Bunuze, Donaixti-Ibarre, Hozta, Ibarrola, Izura-Azme, Jutsi, Larzabale eta Zibitze herriek osatzen zuten Kantonamendu bateko burua izan zen, Donapaleuko barrutiaren menpekoa zena.[1]
Udalerri-historia [aldatu]
1790 eta 1794 artean (Frantziako Iraultzaren urteak) Utziate udalerria Larzabalerekin batu zen. 1842ko ekainaren 20an Larzabale, Arroze eta Zibitze herriak batu egin ziren gaur egungo udalerria osatzeko.
Ekonomia [aldatu]
Udalerriaren ekonomia laborantzan dago oinarriturik.
Biztanleriaren eboluzioa [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharra: 2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da; fusioa baino lehenagoko datuak, 1836 artekoak, Larzabaleri baino ez dagozkio.
Kultura [aldatu]
Udalerria, Donejakue Bidearen zati den Via Podiensisean dago kokaturik. Bide hau, Lo Puèi de Velai (Auvernia, Okzitania) hiritik abiatu eta Orreagara doan bidea da.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Gaur egun baserria den Zaldua etxe gotortua XIII. mendekoa da
- Dona Maria etxea XIV. mendekoa da
- Jauregia etxea 1591. urtekoa da
- Zarzabalea etxea XVIII. mendearen bukaerakoa da
- Zibitzeko Ander deunaren eliza XIX. mendekoa da
- San Laurendi eliza 1854. urtekoa da
Larzabaldar-arroztar-zibiztar ospetsuak [aldatu]
- Manex Fuchs aktorea.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque