Burgue-Erreiti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Burgue-Erreiti

 Nafarroa Beherea

Burgue-Erreitiko armarria

Izen ofiziala Bergouey-Viellenave
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Bidaxune
Auzapeza Jean-Pascal Larrodé (2008-2014)
Herritarra burguetar-erreitiar
Koordenatuak 43°25′26″N 1°3′19″W / 43.42389°N 1.05528°W / 43.42389; -1.05528Koordenatuak: 43°25′26″N 1°3′19″W / 43.42389°N 1.05528°W / 43.42389; -1.05528

Burgue-erreiti kokapena.png

Eremua 11,37 km2
Garaiera 14 – 166 m
Distantzia - km Donibane Garazira
Posta kodea 64270
INSEE kodea 64113
Biztanleria 112 bizt.
Dentsitatea 9,85 bizt./km²
Sorrera 1973

Burgue-Erreiti Nafarroa Behereko udalerria da. 1999an, 112 biztanle zituen eta Agaramont eskualdean dago kokaturik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biduze ibaiak udalerria gurutzatzen du.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bearnorekin ere mugakidea da ekialdean.

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko urtarrilaren 1ean, Burgue, Erango eta Erreiti herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. 1977ko azaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela, Burgue eta Erreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
339 348 373 403 418 449 460 444 383
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
363 369 365 340 362 338 324 308 274
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
354 335 280 224 191 180 184 173 149
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 - -
122 100 261 146 120 112 117 - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1968 arteko datuak Burgueri dagozkio, 1975ekoa Burgue-Erango-Erreitiri eta soilik hortik aurrerakoak dira egungo Burgue-Erreiti udalerrikoak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza eta abeltzaintza dira.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak abuztuaren 15ean. Jai patronalak uztailaren amaieran.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agramondarrek XII. mendean eraikitako gaztelu baten aztarnak daude
  • Etxe zahar batzuk badaude (Sallahart 1585, Apathe 1673, Barnetche)
  • Zubi erromatarra Ipar Euskal Herriko beste zubi askoren moduan (Baigorrikoa kasu), nahiz eta izenean erromatarra dela izan, askoz berandukoagoa da. Lehen aipamenak XII. mendekoak dira eta aztarnarik zaharrenak XVII. mendekoak. Lau arkuz osaturikoa da eta Biduze gurutzatzen du.
  • Erreitiko zubi gaineko errota, XII. mendekoa hau ere, nahiz eta XVII. mendean berreraikia izan.
  • Garbitokiak
  • Donejakue eliza, XIII. mendekoa eta XIX. mendean berriztatua izan zen. Donejakue Bidearen ondoan dago kokaturik (bideetariko bat udalerritik pasatzen da) eta monumentu historiko dago izendatua, portiko erromanikoa dela eta. XV. mendeko sakristia, bi beirate (bakoitzean Donejakue eta Jeanne d'Arc daude irudikaturik).
  • Asuntzioaren eliza XIX. mendekoa da. Bertan hiru beirate, konfesategi bat, Via Crucis bat eta bost estatua daude zenbaturik Frantziako Kultura ministeriotik.
  • Hilerrian, hainbat hilarri diskoidal ikus daitezke.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burgue-Erreiti Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa