Buztintze-Hiriberri
|
Buztintze-Hiriberri |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Bustince-Iriberry |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donibane Garazi |
| Alkatea | Henry Intxauspe (2008-2014) |
| Herritarra | buztintzear, hiribertar[1] |
| Koordenatuak | 43°11′21″N 1°10′43″W / 43.18917°N 1.17861°WKoordenatuak: 43°11′21″N 1°10′43″W / 43.18917°N 1.17861°W |
| Eremua | 5,67 km2 |
| Garaiera | 192 – 383 m |
| Distantzia | 10 km Donibane Garazira |
| Posta kodea | 64220 |
| INSEE kodea | 64155 |
| Biztanleria | 94 bizt. |
| Dentsitatea | 16,58 bizt./km² |
Buztintze-Hiriberri Nafarroa Behereko udalerria da. 1999an, 94 biztanle zituen eta Garazi eskualdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Udalerria, D933 errepideak gurutzatzen du, zeinak Pirinio Atlantikoak departamendua iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duen. Bi herriak, auzo-errepide batez daude loturik. Herriko etxeak hurrengo partikulartasuna erakusten du: bi herriak lotzen dituen errepide horretan kokaturik izanda, bi herrietatik distantzia berdinera dago.
Bide hori Donejakue Bidearen Via Podiensis bidearen zatia da.
Hidrografia [aldatu]
Udalerritik Arzubi ibaia pasatzen da, geroago, Donazaharren, Lauribar errekara isurtzen dena.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Ainhize-Monjolose iparraldean
- Jatsu ipar-ekialdean
- Lakarra ekialdean
- Duzunaritze-Sarasketa hego-ekialdean
- Donazaharre hego-mendebaldean
Etxeak eta Auzoak [aldatu]
- Buztintz
- Iriberri
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||

Historia [aldatu]
Udalerria Frantziar Iraultzan sortu zen, Buztintze eta Hiriberri parrokiak batzean.
Ekonomia [aldatu]
Udalerriaren ekonomia, inguruko herri askoren moduan, laborantzan dago oinarriturik. Irulegiko ardoa egiteko mahastiak aurki daitezke bertan. Hala ere, udalerriaren iparraldean bada harrobi bat.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Bi herrietako hilerrietan dauden hilarri diskoidalak:
- Buztintze
- Hiriberri
Buztintzear-hiriberritar ospetsuak [aldatu]
- Mañex Etxamendi Ofizialdegi (1934 - 1971) bertsolaria, Buztintzen jaioa.