Edukira joan

Ipar Renania-Westfalia

Koordenatuak: 51°28′N 7°33′E / 51.47°N 7.55°E / 51.47; 7.55
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aosbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:00, 26 azaroa 2019
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ipar Renania-Westfalia
Nordrhein-Westfalen
Ipar Renania-Westfaliako bandera
Bandera
Ipar Renania-Westfaliako armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaDüsseldorf
Land buruaHannelore Kraft (SPD)
ISO kodeaDE-NW
Bozak Bundesraten6 (69tik)
Geografia
Koordenatuak51°28′N 7°33′E / 51.47°N 7.55°E / 51.47; 7.55
Azalera34.084 km²
Demografia
Biztanleria17.932.651 biztanle
Dentsitatea0.53 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.land.nrw/

Ipar Renania-Westfalia[1] (alemanez: Nordrhein-Westfalen) Alemaniako mendebaldeko land edo estatu federatu bat da, 1946an eratua. Düsseldorf du hiriburua, baina hiri nagusia Kolonia da. Halaber, Dortmund eta Essenek sortzen dute elkarrekin Europar Batasunako hirugarren metropoli-gunerik handiena, Paris eta London ondoren.

Muga hauek ditu: iparraldean, Saxonia Beherea (Niedersachsen); ekialdean, Hessen; hegoaldean, Renania-Palatinatua, eta mendebalean, Herbehereak eta Belgika. Alemaniako biztanle gehieneko landa da.

Orografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhin ibaia estatuaren mendebaletik igarotzen da eta eskuinaldean uzten du estatuko alde handiena. Hegoaldean, Eife-go goi-ordokiak daude mendebalean eta Sauerlandeko mendi apalak ekialdean. Hauen iparraldean daude Weserko mendiak. Iparraldean eta mendebalean nagusi dira Westfaliako ordokiak. Rhin ibaiak haran sakonak eratzen ditu eta Lippe eta Ruhr ibaiak hartzen ditu eskuinaldetik. Ems ibaia sortzen da iparraldean eta Weser ibaiak eratzen du ipar-ekialdeko muga.

Ipar itsasoak eragin zuzena du kliman, hotz eta heze samarra baita: 1-15°, batez beste urtarrilean eta uztailean, eta 750-1400 mm euri urtean batez beste, ordokietan eta mendialdeetan.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako 80 hiri handienen artean Ipar Renania-Westfaliako 30 hiri daude. 2010ko biztanleriaren datuen arabera, hauek dira hiri handienak:

  1. Kolonia (1.007.119 biztanle)
  2. Düsseldorf (588.735)
  3. Dortmund (580.444)
  4. Essen (574.635)
  5. Duisburg (489.599)
  6. Bochum (374.737)
  7. Wuppertal (349.721)
  8. Bonn (324.899)
  9. Bielefeld (323.270)
  10. Münster (279.803)
  11. Akisgran (258.664)
  12. Mönchengladbach (257.993)
  13. Gelsenkirchen (257.981)
  14. Krefeld (235.076)
  15. Oberhausen (212.945)

Biztanleak eta hizkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

520 biztanle bizi dira km2-ko batez beste Renania-Westfalian. Westfaliako iparraldeko biztanleak saxoiak dira jatorriz, eta hegoaldekoak, aldiz, frankoak dira. Berezitasun horiek ere badituzte mintzo diren alemaniar dialektoetan. Azken mendean lurralde horrek etorkin asko hartu ditu. Katolikoen eta protestanteen artean banatu ziren Erreforma garaian lurralde horietako printzerriak eta banaketa horrek bizirik dirau egun ere. Gehixeago dira, hala ere, katolikoak.

Renania-Westfalia Alemaniako nekazaritza lurralde aberatsenetakoa da. Westfalian eta Weser-ko mendialdean erremolatxa, laboreak eta patata egiten dira. Soest aldean garia egiten da, batez ere, eta Rhin eta Rhur ibai bazterretako hiri handien inguruko lurretan fruituak eta barazkiak. Behi eta zerri aziendak garrantzi handia du Münster aldean, ipar-mendebalean. Nolanahi ere, industria da jarduera nagusia, Alemaniako industrialde nagusia den Ruhr ibaiaren arroan bereziki. Ikatzarriari (5 milioi tona urtean Aachen aldean; 100 milioi tona urtean Rhur aldean) eta lignitoari (100 milioi tona urtean Kolonia aldean) esker, industria guztiz indartsua garatu zen lurralde hartan XIX. mendetik aurrera. Altzairugintza ere oso garrantzitsua izan da Ruhr aldean (Mendebal Alemaniako ekoizpenaren % 60), eta mekanika industria garrantzitsua izan da Ruhr, Kolonia eta Aachen aldeetan. Ehungintzako gune nagusiak Krefeld, Mönchengladbach eta Münster-en daude, eta kimika industria garrantzitsua dago Wuppertal eta Leverkusen-en. Rhin aldea Europako merkatari bide nagusietako bat izan da historian zehar eta komunikabide sare sendoa eratu da lurralde hartan. Europako ibai-portu handiena dago Duisburg-en, Rhin ibaiaren ertzean. Ubideek elkartzen dituzte Rhin eta Herne eta Ems ibaiak. Munduko oparoenetakoak dira burdinbide eta errepide sareak (Düsseldorf, Kolonia eta Ruhr-eko hiriak abiapuntu eta helmuga).

Hannelore Kraft gobernu burua

2012ko maiatzaren 13an izan ziren Ipar Renania-Westfaliako parlamenturako azken hauteskundeak. 2010eko bozketan CDU eta SPD parekaturik egon baziren ere orain sozialdemokratak nabarmen nagusitu dira. Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 3.050.160 % 39'1 99
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 2.050.633 % 26'3 67
90 Aliantza/Berdeak 884.136 % 11'3 29
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 669.971 % 8'6 22
Alemaniako Alderdi Pirata 608.957 % 7'8 20
Ezkerra (Die Linke) 194.239 % 2'5 0

Herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]