Hondarribia Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondarribia Arraun Elkartea
Herria Euskal Herria Hondarribia, Gipuzkoa
Sorrera 1960
Lehendakaria Euskal Herria Jose Miguel Elduayen
Entrenatzaileak Euskal Herria Mikel Orbañanos
Kolorea      berdea
Trainerua      Ama Guadalupekoa
Patroiak Euskal Herria Joseba Amunarriz
Euskal Herria Iker De la Linde
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Euskadiko Txapelketak

11
3
2
4
2016ko liga:
2016ko Kontxa:
2.a (TKE Liga)
2.a
Webgune ofiziala
Hondarribiko trainerua 2007ko Kontxako Banderarako sailkapen estropadan.
Plentzian 2011n.

Hondarribia Arraun Elkartea Hondarribiko (Gipuzkoa) arraun elkartea da, 1960an sortua. Traineru, Batel, Trainerilla eta aulki mugikorrean lehiatzen du.

Uniformea

Taldearen kolorea berdea da eta traineruaren izena 1920ko hamarkadatik aurrera Ama Guadalupekoa da.

Historia

Hondarribia Arraun Elkartea 1960an sortu bazen ere, 1862koa da lehenengo aipamena Hondarribiaren traineru baten parte hartzeaz, Baionan irabazi zuelako estropada bat.

XIX mendea

Estropada ugari jokatu zituen Hondarribiak XIX mendearen bukaeran. Kontxan aritu izan zen eta baita Lapurdiko estropadetan ere. 1881ean irabazi zuen bere lehenengo Kontxako Bandera eta 1887an bigarren egin zuen. 1891ean eta 1892an Donibane Lohitzunen nagusitu zen eta 1893 eta 1895ean Miarritzen.

XX mendearen lehen erdia

20. hamarkadan hasi zen berriz Donostian lehiatzen. 1925, 1928 eta 1933an bigarren gelditu zen. 1934ean Hondarribiko bi traineru eratu ziren, bata Hondarribia-Marina marina auzokoa, eta bestea Hondarribia-Tierra. "Lurrekoak" hobeto aritu baziren ere itsasaldekoen kolore berdea izan zen handik aurrera Hondarribiak erabiliko zuen kolorea.

Gerra ondoren urte onak bizi izan zituen Hondarribiak lau aldiz irabazi baitzuen Kontxako Bandera.

Hondarribia Arraun Elkartea

Hondarribitarren bigarren garai ona 60 hamarkadaren bukaeran iritsi zen berriz ere lau kontxa eta Generalisimoaren bi kopa irabazi zituzten Jose Angel Lujanbio patroi zutela. Ordutik aurrera Hondarribia ohikoa izan da estropada garrantzitsuenetan, baina XX mendean ez du beste titulurik eta kontxako banderarik irabazi.

Azken garai ona XXI mendean iritsi da. Birritan irabazi du Kontxako Bandera, 2005 eta 2013an, kasu bietan ere polemikaz josita, epaileek lehenengo sailkatua kanporatu ondoren. TKE Liga ere irabazi zuen 2006an. Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak eta bandera ugari ere irabazi ditu azken urte hauetan.

2014an denboraldi bikaina osatu zuen. TKE Liga irabazi zuen tartean zazpi bandera eskuratuz eta Kontxako Banderan bigarren postuan gelditu zen. 2015 denboraldia ere bikaina egin zuen estropada gehienak irabaziz eta hirugarren aldiz Liga eskuratuz. Kontxako banderan ordea kale egin zuen eta lau segundu eskasengatik bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 2016an uztaila bikaina egin zuen eta hiru txapelketak irabazi zituen. Abuztuan ordea Urdaibai nagusitu zaio eta Liga eta Kontxan bigarren postuan gelditu da.

Patroiak

Hona hemen Kontxako Bandera irabazi duten patroien zerrenda:

  • Jose Angel Lujanbio (4): 1965, 1966, 1967, 1968.
  • Bernardo Elduaien (2): 1947, 1948.
  • Joseba Amunarriz (2): 2005, 2013.
  • Leon Berrotaran (1): 1881.
  • Roman Agirre (1): 1941.
  • Pedro Gonzalez (1): 1943.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (11): 1881, 1941, 1943, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 2005 eta 2013.
  • Bigarrena (11): 1879, 1883, 1925, 1928, 1933, 1935, 1951, 1964, 2014, 2015 eta 2016.
  • Hirugarrena (12): 1926, 1927, 1932, 1934, 1940, 1942, 1944, 1945, 1953, 1963, 1980 eta 2007.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (2): 2007, 2016.
  • Sailkatua (32): 1973, 1974, 1978, 1979, 1980, 1981, 1983, 1987, 1988, 1990, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016.

TKE Liga

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (2): 2012, 2016.
  • Bigarrena (3): 1945, 1995 eta 2007.

Euskadiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (4): 2004, 2005, 2006 eta 2016.
  • Bigarrena (3): 1980, 2009 eta 2014.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (9): 1967, 2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2015 eta 2016.

Estropada zaharrak

Aro modernoko estropadak

Handiak Nerbioiko Sari Handia (2): 1967 eta 1968.
El Corte Ingles Bandera (3): 2004, 2006 eta 2012.
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1966 eta 1968.
Zarauzko Ikurrina (1): 2015.
Etxekoak Hondarribiko Bandera (5): 1990, 2000, 2006, 2012, 2015.
Hondarribiko Promozio estropada (5): 1995, 1996, 1997, 2013, 2015.
Bidasoako Traineru Jaitsiera (7): 2000, 2001, 2002, 2003, 2006, 2015, 2016.
Gipuzkoan Karmen Eguneko Bandera (1): 1989.
Fortuna Bandera (1): 1992.
Zumaiako Bandera (3): 1993, 1997, 2016.
Irun Hiriko Bandera (1): 1998.
Jostailuren 50 urteurrena: 2000.
Kilometroak Bandera (1): 2000.
Oriako Traineru Jaitsiera (2): 2001, 2012.
Mutrikuko Bandera (6): 2003, 2005, 2006, 2007, 2015, 2016.
Trintxerpeko Bandera (1): 2004.
Orioko Bandera (4): 2006, 2013, 2015, 2016.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (3): 2011, 2015, 2016.
Euskolabel Bandera (3): 2012, 2013, 2016.
San Pedroko Bandera (4): 201, 2014, 2015, 2016.
Hibaikaren Bandera (1): 2013.
Pasaiako Kofradiaren Bandera (San Pedro) (1): 2012.
Pasaiako Bandera (1): 2015.
Oiartzungo Bandera (1): 2015.
Pasaiako Iberdola Bandera (1): 2016.
Bizkaian Portugaleteko Bandera (4): 1988, 2004, 2012, 2015.
Plentziako Bandera (4): 1992, 1997, 2006, 2015.
Mundakako Bandera (3): 2000, 2005, 2006.
Lekeitioko Bandera (1): 2000.
Telefonica Bandera (1): 2000.
Erandioko Bandera (2): 2004, 2013.
Gorlizko Bandera (1): 2007.
Ambilamp Bandera (2): 2011, 2015.
Bermeoko Bandera (3): 2011, 2014, 2015.
Petronor Bandera (1): 2012.
Portugaleteko Bandera (1): 2012.
Isuntzaren Bandera (3): 2014, 2015, 2016.
Getxoko Bandera (3): 2014, 2015, 2016.
Bilboko Bandera (3): 2014, 2015, 2016.
Iberiaren Bandera (1): 2015.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2015.
Bermeoko KAE 2 Bandera (1): 2015
Lapurdin Donibane Lohitzuneko Bandera (3): 1994, 1995, 1997
Kantabrian Marina de Cudeyoko Bandera (4): 1973, 1996, 1997, 2014.
Santoñako Bandera (2): 1973, 1990.
Castro Urdialesko Bandera (2): 1988, 2015.
Santanderko Bandera (4): 1988, 1993, 1996, 1997.
Camargoko Bandera (2): 1997, 2004.
Ría del Asón Bandera (2): 1997, 2015.
Liebana Bandera,Laredo (1): 2005.
Flaviobriga Bandera (1): 2005.
Pedreñako Bandera (1): 2006.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (2): 2013, 2014.
Nojako Bandera (1): 2014
Astilleroko Bandera (1): 2016.
Galizan Outon Fernandez Bandera (2): 2003, 2006.
Rivieira Bandera (1): 2005.
Concello de Boiro Bandera (2): 2005, 2006.
Concello de Vigo (1): 2006.
O pirata.com Bandera (1): 2011.
Concello de Moaña - Fandicosta (TKE) (1): 2014.
Nauta Sanxenxo Bandera (1): 2015
Besterik Euskadi-Basque Country Bandera (2): 2015, 2016.
La Caixa Bandera (3): 2014, 2015, 2016.

Trainerilletan

Azken denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 7.a 5.a
2004 TKE Liga, 3.a 4.a
2005 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2006 TKE Liga, 1.a -
2007 TKE Liga, 3.a 3.a
2008 TKE Liga, 7.a 5.a
2009 TKE Liga, 3.a 5.a
2010 TKE Liga, 9.a 6.a
2011 TKE Liga, 3.a 5.a
2012 TKE Liga, 2.a 4.a
2013 TKE Liga, 4.a Txapelduna
2014 TKE Liga, 1.a 2.a
2015 TKE Liga, 1.a 2.a
2016 TKE Liga, 2.a 2.a

Hondarribia B

Entrenatzailea Euskal Herria Aner Etxart
Kolorea      berdea
Trainerua      Ama Guadalupekoa
Patroia Euskal Herria Joseba Amunarriz (90. hamarkadan)
Euskal Herria Iker De la Linde (orain)
Palmaresa:
Euskal B Liga
KAE Liga
KAE 2 Liga

1
0
0
2016ko liga: 8.a (KAE 2 Liga)

Harrobiko lan ikusgarria egiten duen adierazlea da Hondarribia B trainerua, 1993tik aurrera urtero uretan izan dena. Honek ere urte onak ezagutu ditu. 1995ean berak antolaturiko Hondarribiko Promozio Estropada irabazi zuen, 1996an etxekoaz gain Santanderko Bandera eta 1997an zazpi banderaz jabetu zen. Azkenik 1999an Euskal B Liga irabazi zuen. 2003tik aurrera KAE Ligako lehen mailan aritu da eta 2008an lortu zuen posturik onena, bosgarrena. 2012an maila galdu zuen.

2013an bigarren egin zuen KAE 2. mailan eta lau bandera eskuratu zituen. Play-offa irabazi arren ez zen igotzeko tokirik izan. 2014an ligako laugarrena izan zen. 2015ean KAE 2 Ligako zortzi estropada irabazi zituen eta Ligako txapelduna gelditu zenez KAE 1 mailara igo zen. Hurrengo urtean arazorik gabe lortu du mantentzea.

Palmaresa

Ligak

Banderak

Etxekoa Hondarribiko Promozio Estropada (5): 1995, 1996, 1997, 2013, 2015.
Gipuzkoan Zumaiako Bandera (1): 1997.
Hibaikaren Bandera (1): 2013.
Pasaiako Kofradiaren Bandera (San Pedro) (1): 2013.
Oiartzungo Bandera (1): 2015.
Bizkaian Portugaleteko Bandera (1): 2004.
Erandioko Ikurrina (2): 2004, 2013
Iberiaren Bandera (1): 2015
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2015.
Bermeoko KAE 2 Bandera (1): 2015.
Kantabrian Santanderko Bandera (2): 1996, 1997.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1997.
Plentziako Bandera (2): 1997, 2015.
Camargoko Bandera (2): 1997, 2004.
Ría del Asón Bandera (2): 1997, 2015.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2015.

Denboraldiak

Urtea Liga
2003 Federazio Liga, 11.a
2004 Federazio Liga, 11.a
2005 Federazio Liga, 13.a
2006 KAE 1 Liga, 12.a
2007 KAE 1 Liga, 12.a
2008 KAE 1 Liga, 5.a
2009 KAE 1 Liga, 9.a
2010 KAE 1 Liga, 8.a
2011 KAE 1 Liga, 9.a
2012 KAE 1 Liga, 11.a
2013 KAE 2 Liga, 2.a
2014 KAE 2 Liga, 4.a
2015 KAE 2 Liga, 1.a
2016 KAE 1 Liga, 8.a

Emakumezkoen trainerua

Entrenatzailea Euskal Herria Jose Manuel Arrizabalaga
Koloreak      berdea
Trainerua Ama Guadalupekoa
Patroia Euskal Herria Estibaliz Gezala
Palmaresa:
Kontxako Banderak
Euskotren Ligak
Euskadiko Txapelketak

0
0
1
2016ko Liga:
2015eko Kontxa:
8.a (Gipuzkoako Liga)
ez zuen trainerurik atera.

2005ean Txingudi Bandera antolatu zuen elkarteak, hau izan zen emakumezkoek jokatu zuten lehenengo bandera. Ordutik aurrera Hondarribiko neskak lehian aritu dira eta etxeko bandera bitan irabazi dute, 2007 eta 2008an. 2008an oso urte ona izan zuten Euskadiko txapelketa ere irabazi zuten eta Kontxako finalean egon ziren. 2014 eta 2015 denboraldietan trainerurik ez zuen uretaratu baina 2016an itzuli egin da.

Denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2008 - 4.a
2009 Gipuzkoa, 2.a -
2010 Gipuzkoako Liga, 5.a -
2011 Gipuzkoako Liga, 6.a -
2012 Gipuzkoako Liga, 7.a -
2013 Gipuzkoako Liga, 7.a -
2014 - -
2015 - -
2016 Gipuzkoako Liga, 8.a

Arraunketa Olinpikoa

Azken urteetan Hondarribiak gogor ekin dio arraunketa olinpikoari. Euskal Herriko txapelketa ugari irabazi ditu.

Palmaresa

  • Euskadiko distantzia luzeko txapelketa: lehenengo 2012an (8+ gizonezkoak).
  • Euskadiko distantzia luzeko txapelketa: lehenengo 2013an (8+ gizonezkoak).
  • Espainiako txapelketa: bigarren 2012an (8+ emakumeak).
  • Espainiako txapelketa: bigarren 2011an (8+ emakumeak).
  • Espainiako txapelketa: lehenengo 2011an (2- emakumeak).
  • Orioko Nazioarteko Estropadak (8+): 2005, 2007.

Antolaturiko estropadak

Hondarribiak bi estropada antolatzen ditu urtero, alde batetik Hondarribiko Bandera eta bestetik KAE Ligako Hondarribiko Promozio Estropada. Hauetaz gain Txingudi Bandera izan zen emakumezkoentzako antolaturiko lehenengo estropada.

Azkenik, negu aldean, Bidasoako Traineru Jaitsiera ere antolatzen du urtero.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hondarribia Arraun Elkartea Aldatu lotura Wikidatan