Zerrenda:Lapurdiko herrietako ezizenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lapurdiko herrietako ezizenak» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Lapurdiko herrietako ezizenak herrialde honetako herri bakoitzeko biztanleak izendatzeko jarri ohi diren ezizenak dira. Batzuetan deskriptiboak edo herri honetako nortasun ikur bati erreferentzia egiten diotenak dira; gehienetan ironikoak edo peioratiboak, sarritan auzo-herrietakoek jarriak eta zenbaitetan norberak bere buruari harrotasunez eskainiak; batzuk oso zabalduak, beste batzuk gutxik erabilitakoak. Kasu guztietan herri-kulturaren adierazlea dira, Euskal Herrian eta munduko leku guztietan.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapurdiren kasuan zerrenda osoa egin zuen Koldo Ameztoik Dena dela...Lapurdiko bere liburuan[1], iturri desberdinak erabiliz; ipuin bana ere egin zuen[2]. Zerrenda horretan agertzen direnekin hasten dira taulako erreferentziak. Arruetarrak Lapurdiko herri guztietako euskarazko ezizenak biltzea lortu zuen, salbuespen ulergarri batekin: Bokale. Herri hau historikoki garai batzuetan herrialdetik kanpo egon da eta linguistikoki mendeetan gaskoiaren -okzitanieraren- eremuan egon da. Herriez gain udalerria izan gabe nortasun handiko auzo edo entitate batzuetakoak (Akotze, Arruntza, Elizaberri, Gerezieta, Olheta, Pausua, Urkodoi, Zokoa...) ere biltzen ditu; ezizen bakoitzaren ondoan herriarena eta -ko agertzen dira, adibidez Sator biltzaile Ahetzeko, goitizenak esateko euskaraz (Ipar Euskal Herrian, Nafarroa Garaian...) egiteko dagoen ohiturari jarraituz.

Ameztoik erabili zituen iturri zaharragoen artean Julien Vinson hizkuntzalariaren Le Folk-lore du Pays Basque[3] liburuan bildutakoak daude. Vinsonek ere herriaren izena-ko gehituz jaso zituen.

Okzitanierazkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz bildu direnen aberastasunaz gain, herrialde honetako zenbait lekutan gaskoia edo okzitanieraren presentziak ere bere eragina utzi du, batez ere oraindik bizirik dagoen lekuetan edo auzo-herrietan. Hizkuntza honetan chafre[4] deitzen direnak ere sarritan erabiltzen dira herrietako ezaugarriak azalerazteko. Herri hauetako okzitanierazko ezizenak bildu dira: Ahurti, Angelu (bi, herriko eremuaren arabera), Baiona, Bardoze, Biarritz (auzo batekoa), Bokale eta Gixune.

Iturriei dagokienez, tokiko monografia batzuekin batera Andreu de Horcada (fr. André Hourcade) ikertzailearen Bearnoko esamoldeei buruzko lanean[5] Ahurtikoa (481.or.), Bardoze (417.or.) eta Gixunekoa (436.or.) jasotzen dira. Chafres gascons lanean Gaskoiniako asko bilduta daude; Lapurdiri dagozkion batzuk Pirinio Atlantikoetako goitizenen zerrendan daude[6].

Ezizenen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Ezizena Azalpenak
Ahetze Sator biltzaile[1]
Ahurti Beti gose[1]
Los mosquits[5][6]

Okzitanieraz "eltxoak".
Ainhoa Saltsa jale[1][3]
Angelu Galtza xuri (handi)[1], galtza xuri[3]
Pantalon handi[3]
Los graolhèrs[7][6][8][9][10]
Los malhons[11][10][7]



Okzitanieraz graolhèr = "igel"

Malhon = "antxeta, kaio"[12]. Herriko elkarte baten izena da[13].
Arbona Nor gara gu[1]
Arrangoitze Baxera egile[1][3]
Dena makila[3]
Azkaine Zoko moko[1][3][14]
Zozo-moko[15]
Baiona Gormant guz(t)iak[1][3]
Atanturra handi[3]
Judu eta kaskoin[16]
Los carrècs[6]
Okzitanierazko gormant (fr. gourmand) = jale handia.
Atanturra = literalki zintzilikario; "jende" esanahia du[17].
Juduak eta gaskoiak garrantzi handiko komunitateak dira Baionan.
Okzitanieraz carrèc = "kargu (politiko)". Hiriburukoak kargudunak direla adierazten du.
Bardoze Xarnegu arraza[1]

Los sents[5]
Xarnegu: gaskoi eta euskaldunen eraginen arteko nahasketa duen pertsona edo herria. Bardozen urtero "Xarnegu Eguna" izeneko jaialdia antolatzen da[18].
Gaskoiz sent (okzitaniera estandarrean sant) = "santu".
Basusarri Dena barta[1] Barta[19] urak estal dezakeen ibai baten ertzeko lautada da.
Beskoitze Itzain astidunak[1]
Biarritz Oro sorgin[1][3]
Sorginkeria[3]

Los ahumats: Saint-Charles auzoa[20][21].



Gaskoiniako okzitanieraz hum (okzitaniera arautuan fum) = "ke". Los Sablacats (sable = "hondar") izeneko gunean 1764an ez zegoen etxerik; beranduago lantegi bat ezarri zelako "Gasaren auzoa" izena eman zitzaion eta bere tximinia altutik ateratzen zen keagatik auzokideek ahumats ("keztatuak") ezizena irabazi zuten. Desagertu zen lantegia egun Saint-Charles auzoa denaren barruan zegoen.
Bidarte Arrain saltzaile[22][1][3]
Mot(t)o zuri[3]
Dena dantzari
Idi adar haundi
Moko guri
Orain ez bezala, XVII. mendean 500 arrantzale biltzen zituen portua izan zuen.
Moto = "buruko zapi"; Bidarteko andrazkoek zapi zuria janzten zuten.



Biriatu Okots handi[1]
Ardi zahar jale[1][3]
Arrano jale[14]
Bokale Los haurs[23] Gaskoiniako okzitanieraz haur, haure = "arotz, errementari"[24]; frantsesez ere (forgeron) erabilia, batez ere errugbi taldearekin[25]. Forges de l'Adour lantegiak herri honetako eta auzo-herria den Tarnoseko historia markatu du; bien artean Ciutat de las Hargas ("Aroztegiaren Hiria", fr. Cité des Forges) delako auzoa dago eta Tarnosen Place Dous Haous (okzitaniera arautuan Plaça deus Haurs) izenekoa dago[26].
Donibane Lohizune Xokolat edale[1][3]
Idia adar makur[1], idi adar[3]: Akotze

Ikus Bidarten idi adar haundi; Akotze Bidarteren ondoan dagoen auzoa da.
Ezpeleta Haxoa prestatzaile[1]
Sisti-sasta[3]
Sistakeria[3]
Axoa, alegia.
Zartakoka dabiltzanak

Getaria Dena sorgin[1][3]
Moto zuri[3]

Moto = "buruko zapi"
Gixune Miseria kantatzale[1]
Los lolòis[5][6], los tolòis[5]

Okzitanieraz lolòi = "gaixo"; -òi atzizkia gehienetan peioratiboa da[27].
Haltsu Bele jale[1][3]
Esne saltzaile[3]
Hazparne Tripa handi[1]
Kopeta gora[1]: Urkodoi
Hendaia Itsas lapur[1]
Itsas ohoinak[1]
Mantxeta handi[3]


Mantxeta = "mauka mutur"
Hiriburu Arin eta airos[1]
Itsasu Pinpi panpa[1][3]
Gerezi saltzaile ainitz[3]
Azhor-kakor[3]
Makilakada dabiltzanak
Egun ere Itsasu gereziaren herria da[28].
Azhor-kakor= haserreak eta kolpeak.
Jatsu Sorgin beldur[1]
Sorgin beldur ainitz[3]
Kanbo Gormant handi[1][3]
Arno edale[1][3]
Larresoro Saski e(g)ile[1][3]
Xipa xorro, xipa zorro[3]

Xipa = "ezkailu"; arrain hori jaten dutenak.
Lehuntze Baratxuri jale[1]
Lekorne Fatxada eder[1]
Barne mendekios[1]: Gerezieta
Lekuine Jende arina[1]
Luhuso Hiritar uste[1]
Makea Burua xut[1]
Milafranga Kafe edale handi[1][3]
Moda berri[1]
Mugerre Asto ainitz[1][3]
Sara Gizon ederra[1][3]
Mintza(tza)ile eder[3]
Ikatz-egile[14]
Senpere Belaun buru handi[1][3]
Nehor ez ageri: Apalaga[29]

Uztaritzeko oihanaren erdian dagoen Apalagan ia inoiz ez duzu lagunik topatuko.
Urketa Ahi jale[1]
Urruña Ohore handi[1]
Ohore nahi[3]
Oro(k) ezkondu nahi[1][3]: Olheta
Langile barea[1]: Pausua
Itsas ondarkin biltzale[1]: Zokoa
Uztaritze Auzilari jende[1][3]
Arno edale[3]
Oihu handi[1]: Arruntza
Arraxina saltzaile[3]: Arruntza
Dantzari handi[3]: Arruntza
Nehor ez ageri: Apalaga


Arraxina = "erretxinazko kandela"


Apalaga: ikus Senpere.
Ziburu Kaxkarotak nausi[1]
Moto zikin[3]
Ausart aire[30]
Oro ohoin[1][3]: Bordagain
Itsas ondarkin biltzale[1]: Zokoa
Ziburu kaskaroten herria da.
Moto = "buruko zapi"

Denak lapur, alegia.



Zuraide Tipula jale[1][3]
Tipula saltsa jale[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb Koldo Ameztoi: Ikas pedagogia zerbitzuaren webgunean zerrenda kontsultagai. Liburuaren erreferentzia: Dena dela...Lapurdiko, Maiatz, Baiona, 1988.
  2. Josu Landaren kritika Argian.
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at Julien Vinson: Le Folk-lore du Pays Basque, Maisonneuve, 1883. Iturrien artean Ainhoako J.B. (1869ko martxoaren 3an) eta 1869ko apirilaren 22an Uztaritzeko oihanean bildutakoak aipatzen ditu.
  4. Maison de la Cultura Occitana deras Hautas-Pireneas.
  5. a b c d e Andreu Horcada: La philosophie du béarnais à travers les proverbes. Lo bearnés a travèrs los arreporèrs, Los Caminaires elkartea. Autoedizioa.
  6. a b c d e Maison de la Cultura Occitana deras Hautas-Pireneas: Pirinio Atlantikoetako ezizenen zerrenda.
  7. a b Herriari buruzko bi monografiak (Ací Gasconharen Racines: Anglet par ses rues, Abacus édition, 2000 eta M. Duffetelen Anglet. La Ville aux six clochers.) Angelurako bi ezizen jasotzen dituzte, eremuaren arabera eta beren forma frantximantean. Ez dira erabat ados jartzen bakoitzaren definizioan baina lehenak (114.or.) ematen duena da logikoena: mailhouns itsaso aldean bizi direnak eta grabouillés-graulhés beheko aldekoak (Aturri ertzekoak...) direla dio; bigarrenak (28.or.) maillouns lurra lantzen dutenak eta graouillès itsasgizonak direla.
  8. Etimologikoki Kataluniako Granollersen parekoa da.
  9. Okzitaniako herri batzuetako biztanleek ere graolhèrs edo graulhèrs ezizena daramate, adibidez Noilhan edo Baretoseko Aramitze.
  10. a b Ondreseko Herriko Etxearen webgunea.
  11. Kostaldean dauden Lo Bocau Vielh, Cap Berton eta Mamisan herri landestarretako biztanleen ezizena ere bada; ikus Landetako ezizenen zerrenda.
  12. Ikus Gasconha.com.
  13. Mailhouns forma fonetiko frantsestuan; ikus elkartearen webgunea.
  14. a b c .Jean Elizalde "Zerbitzari": Azkaine gure sorterria, Elkar, Donostia, 1985; 98.or..
  15. Miren Azkarate Jose Migel Barandiaranen lanez; ikus 1135.or.
  16. Xamar: Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Pamiela, Iruñea, 2006; ikus 76.or.
  17. Henri Gaillot, Paul Sébillot: Blason populaire de la France, Vinsonen ezizenen esanahia frantsesera azaltzen.
  18. Xarnegu Eguna ospatuko dute apirilak 17an Bardozen, Kazeta.info.
  19. Ikus frantsesezko wikipedian; hitza batez ere Gaskoinian eta ondoko Euskal Herriko auzo-eskualdeetan (Aturriko ibarrak bereziki) erabiltzen da, kasu honetan Errobirako.
  20. Biarritz par ses rues, Ací Gasconha, Abacus editorial, 2000; ikus 132.or.
  21. Okzitaniako zenbait herritako ezizena ere dena, kasurako Borça, Castanhèda, Pontac eta Pontiac herri biarnesak.
  22. Bidarteko ezizen guztiak Bidart Bidarte (Ekaina argitaletxea, Karrikaz Herriak bildumako 17. alea) monografian daude; ikus 232.or.; aipatzen diren bi iturri Bertsularien Lagunak elkarteak argitaratutako Zahar hitz, zuhur hitz eta Pierre Bidarten Récits et contes du Pays Basque (Paris, 1972) dira.
  23. Jean-Pierre Cazaux: Mémoire en Images; Boucau et Tarnos, Alan Sutton argitaletxea, Joué-lès-Tours (Indre-et-Loire), 2001.
  24. Miscel·lània Joan Veny, Volumen 2.
  25. Boucau Stade historikoko eta 1989tik Boucau Tarnos Stade izena daraman taldeko jokalarien ezizena "arotz beltzak" da; bere garairik onenean estatuko errugbi ligako Lehen Mailan egon zen eta herriaren ikur nagusia da, Forges de l'Adour lantegiarekin batera.
  26. Visites des quartiers Tarnoseko Herriko Etxearen webgunean.
  27. Arriba Eskerra webgunea.
  28. Itsasuko gereziak blog honetan
  29. Apalaga Uztaritzeko oihanean dagoen lekua da. Apalagako erreka Uhabiak goialdean daukan izena da, Uztaritze eta Senpereren arteko muga markatzen duena.
  30. Xamar: Orhipean: Gure herria ezagutzen, Pamiela, Iruñea, 1992; ikus 36.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]