Txetxenia
Txetxeniako Errepublika[1][2] (errusieraz: Чече́нская Респу́блика, translit.: Txetxenskaia Respublika; txetxeneraz: Нохчийн Республика, Noxçiyn Respublika), eskuarki Txetxenia (errusieraz: Чечня, translit.: Txetxnia) izendatua, Errusiako Federazioko errepublika bat da. Hiriburua Grozny da. 1.268.989 biztanle zituen 2010ean[3].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-mendebaldean Stavropol kraiarekin muga egiten du, ekialde eta ipar-ekialdean Dagestango errepublikarekin, hegoaldean Georgiarekin, eta mendebaldean Inguxetia eta Alaniako (Ipar Osetia) errepublikekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barruko eskualde autonomoa izendatu zuten Txetxenia eta 1936an, Inguxiarekin batera, Txetxenia-Inguxiako Errepublika Autonomoa bihurtu zen. 1944an, Stalinek Kazakhstan eta Kirgizistan aldera deportatu zituen txetxenak eta inguxak. 1957an, Nikita Khrustxevek itzultzeko baimena eman zienean, errepublika autonomoa eratu zen ostera.
1990. urtearen bukaeran, Txetxeniako Kongresu Nazionalak Txetxenia-Inguxiako Errepublikaren burujabetasuna adierazi zuen. 1991ko azaroan deitu ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, eta Dzhojar Dudaiev hautatu zuten lehendakari. Honek, bere aldetik, Ixkeriako Txetxeniar Errepublika Sobietar Batasunetik eta Errusiako Federaziotik independente deklaratu zuen. Errusiak txetxenen aurkako gerra hasi zuen lurraldearen kontrola berreskuratzeko. Hiru hilabeteko borroken ondoren beretu zuen hiriburua, Grozny, erabat suntsitua. 1995ean, errusiarrek eta txetxeniarrek su-etena izenpetu zuten lehenengo aldiz, baina borrokak ez ziren eten, eta 1996ko abuztuan txetxeniarrek hiriburua berreskuratzea lortu zuten, Dudaiev gabe, errusiarren misil batek hil baitzuen. Hilabete horretan bertan, Errusiako Federazioak eta Txetxeniako Errepublikak lehenengo itunak izenpetu zituzten. 1997ko urtarrilean, Aslan Maskhadov hautatu zuten errepublika berriko lehendakari.
2014ko abenduaren 4an, gerrillarien eta Poliziaren arteko borroketan 19 lagunek bizia galdu zuten[4].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ Euskaltzaindia. Munduko leku-izen nagusiak euskaraz eta Euskal Herriaren inguruko exonimia. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ «Txetxeniako gerrillarien eta Poliziaren arteko borroketan 19 lagun hil dira», Berria, 2014-12-05
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]