Zinegoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zinegoak
Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia
ZINEGOAK logoa (2011)
Sorrera 2004
Lekua  Bilbo (Bizkaia)
 Euskal Herria
Sortzailea Hegoak elkartea
Kategoria Lehiaketa espezializatua
Egoitzak Arriaga antzokia
Bilborock
Golem Alhondiga
FNAC-Bilbao
http://www.zinegoak.com

Zinegoak nazioarteko zinemaldi LGBTa da. Urtero antolatzen da Euskal Herriko Bilbo hirian, urtarrilaren amaieran edota otsailaren hasieran. Astebeteko iraupena izan ohi du. 2017.eko edizioan, berriz, bi asteko formatua hartu du. Lehen ekitaldia 2004ko urtarrilaren 22an izan zen. Euskal Herrian egiten diren zinemaldi LGBTetatik garrantzitsuena da, bakarra bere kategorian; eta Europako hegoaldeko garrantzitsuenetakoa.

Ez dauka egoitza nagusirik, baina hasieratik erabili da Bilborock aretoa; Arriaga Antzokia ere baliatu izan da 2005etik aurrera inaugurazio-ekitaldia egiteko. Capitol zinemak ere erabili ziren itxi zituzten arte. 2011tik aurrera Alondegiko Golem zinemetan proiektatzen dira hainbat film. Bestelako areto batzuetan ere baditu edo izan ditu emanaldiak: (Fnac, FAS zinekluba, BBK Aretoa, La Fundición Aretoa, Guggenheim Bilbao museoa...). Bilbotik kanpora ere eramaten dira hainbat emanaldi. Esaterako, 2019.ean honako hiri eta herriotan egin dira Zinegoakeko proiekzioak: Artziniega eta Laudio Araban; Larrabetzu Abadiño, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berriz, Bermeo, Derio, Galdakao, Getxo, Igorre, Leioa, Larrabetzu, Markina, Mungia, Portugalete, Sestao, Sopela, Ugao, Urduña eta Zamudio Bizkaian; Anoeta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Urnieta, Zarautz, Zizurkil eta Zumaia Gipuzkoan; Antsoain, Elizondo, Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tutera Nafarroan.

Hasieran zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Bilbaoko gay/lesbo/trans nazioarteko zinemaldia izan zen (gaztelaniaz Festival internacional de cine gay/lesbo/trans de Bilbao). 2010etik aurrera ingelesez ere jarri zitzaion izena: Bilbao International GLT Film Festival. Eta 2011tik aurrera Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia du izen ofiziala.

Hegoak elkarteak sortu eta kudeatu du Zinegoak zinemaldia. Euren esanetan, edozein hiritako ikuskizunen sailari begiratuz gero, begien bistakoa zen gay, lesbiana eta transexualen gaiei buruzko zinema jaialdi baten beharra. Film-industriak sarri alboratu ohi ditu harremanak izateko bestelako moduak. LGBT filmak ez dira banatzen errazak eta ez dira merkatura iristen, egon badauden arren. Gabezia hori asetzeko sortu zuten Zinegoak, urtean zenbait egunez, bederen, bestelako produktuak kontsumitzeko aukera emateko. 2017. urtetik aurrera, berriz, Zinegoak Elkartea sortu da jaialdiaren kudeatzaile izateko aurrerantzean.

Sarituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Die Ritterinnen (Gallant girls), Barbara Teufel - Film luzea
  • Sentenciados sin juicio, Eliseu Blay - Dokumentala
  • Clay pride, David Kalsberg eta Jonathan Watts - Film laburra

2005[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Che de los gays, Arturo Álvarez Roa - Dokumentala

2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le clan, Gaël Morel - Film luzea
  • We are Dad, Michel Horvat - Dokumentala
  • Getting to know you, Liz Lachman - Film laburra
  • Beautiful women, Sathyan Ramesh - Lesbianismoa eta Generoa saria

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Unveiled, Angelina Maccarone - Film luzea
  • Rape for who I am, Lovinsa Kavuma - Dokumentala
  • Pasos, Carliños y una super-8, Eva Mateos eta Estibaliz Valiño - Film laburra
  • Electroshock, Juan Carlos Claver - Lesbianismoa eta Generoa saria

2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Comme des voleurs, Lionel Baier - Film luzea
  • Freeheld, Cynthia Wade - Dokumentala
  • ¡¡¡Todas!!!, José Martret - Film laburra
  • Itty Bitty Titty Committee, Jamie Babbit - Lesbianismoa eta Generoa saria

2009[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The amazing truth about Queen Raquela, Olaf de Fleur Johannesson - Fikziozko film luzea
  • Improvvisamente, l'inverno scorso, Gustav Hofer eta Luca Ragazzi - Fikziozko dokumental luzea
  • La espinita, Tania Arriaga - Film laburra
  • Piao Lang Ping Txun (Drifting flowers), Zero Chou - Lesbianismoa eta Generoa saria

2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jay, Francis Xabier Pasion - Film luzea
  • Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo, Yulene Olaizola - Dokumentala
  • Mama Veit Havo Hun Syngur, Bardi Gudmundsson - Film laburra
  • Mein Freund aus Faro, Nana Neul - Lesbianismoa eta Generoa saria

2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sasa, Dennis Todorovic - Film luzea
  • I shot my love, Tomer Haymann - Dokumentala
  • Elige siempre cara,Alfonso Cortés eta Juanjo López - Film laburra -
  • Difficult love, Peter Goldsmid & Zanele Muholi - Lesbianismoa eta Generoa saria
  • Einayim Petukhoth, Haim Tabakman -Aipamen berezia

2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mi último round, Julio Jorquera - Film luzea
  • Mi sexualidad es una creación artística- Lucía Egaña Rojas - Dokumentala
  • Tsuyako, Mitsuyo Miyazaki - Film laburra
  • Circumstance, Maryam Keshavarz - Lesbianismoa eta Generoa saria

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laurence anyways, Xavier Dolan - Fikziozko film luzea
  • Call me Kuchu, Malika Zouhali-Warral eta Katherine Fairfax - Film luze dokumentala
  • London, London, Alejandro Negueruela - Fikziozko film laburra
  • Anak-Anak Srikandi, The Children of Srikandi Collective Productor - Lesbianismoa eta Generoa saria (ex Equo)
  • Cloudburst, Thom Fitzgerald - Lesbianismoa eta Generoa saria (ex Equo)
  • Call me Kuchu, Malika Zouhali-Warral eta Katherine Fairfax - Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matterhorn, Diederick Ebbinger - Fikziozko film luzea
  • E agora? Lembra-me, Joaquim Pinto - Film luze dokumentala
  • El Pastel, Estela Osorio - Fikziozko film laburra
  • Who's Afraid of Vagina Wolf?, Margarita Albelo - Lesbianismoa eta Generoa saria
  • Bambi, Sébastien Lifshitz - Lesbianismoa eta Generoa saria (Ex Equo)
  • Valentine Road, Martha Cunningham - Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria
  • Wildblood, Jonesy - Film Esperimentalik Onena saria
  • Born This Way, Shaun Kadlec eta Deb Tullman - Aipamen berezia

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nåntig måste gå sönder (Something must break), Ester Martin Bergsmark- Fikziozko film luzea
  • África 815, Pilar Monsell - Film luze dokumentala
  • Die Schwulenheiler (Gay Healers), Christian Deker eta Oda Lambrecht - Fikziozko film laburra
  • Il segreto del serpente, Mathieu Volpe - Film labur dokumentala
  • Ang Huling Cha-Cha Ni Anita (Anita's last Cha Cha), Sigrid Andrea Bernardo - Lesbianismoa eta Generoa saria
  • DETI 404 (Children 404), Pavel Loparev eta Askold Kurov - Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria
  • One Deep Breath, Antony Hickling - Film Esperimentalik Onena saria
  • Pepper, Mark Cleary eta Craig Robert - Hegoak saria
Aipamen bereziak
  • DETI 404 (Children 404), Pavel Loparev eta Askold Kurov - Film dokumental luzea
  • Metube: August sings Carmen Habanera, Daniel Moshel - Film laburra
  • Kuhani, Ntare Mbaho Mwine - Film laburra
  • Fuoristada, Elisa Amorouso - Lesbianismoa eta Generoa

2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fikziozko film luzerik onena: Te prometo anarquía - Julio Hernandez Cordon
  • Film dokumental luzerik onena: Irrawady Mon Amour - Nicola Grignani, Valeria Testagrossa
  • Gidoirik onena: Vergina Giurata - Laura Bispuri eta Francesca Maniera
  • Zuzendaritzarik onena: Te prometo anarquía - Julio Hernandez Cordon
  • Fikziozko Film Labur Onena publikoaren saria: Vainilla - Juan Beiro
  • Film Esperimentalik Onena saria (luzea): Je suis Anne Marie Schwarzenbach - Véronique Aubouy
  • Film Esperimentalik Onena saria (laburra): Ama - Émelie Almaida, Liang Huang, Mansoureh Kamari, Juliette Peuportier, Tony Unser
  • Lesbianismoa eta Generoa saria: Sangailés Vasara - Alenté Kaväité
  • Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria: Club Amazonas - Roberto Fiesco / Aipamen berezia: Pink Boy - Eric Rockey

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fikziozko film luzerik onena: (M)uchenik (The student) - Kirill Serebrennikov
  • Film dokumental luzerik onena: Mów mi Marianna (Call me Marianna) - Karolina Bielawska
  • Fikziozko gidoirik onena: (M)uchenik (The student) - Kirill Serebrennikov eta Marius von Mayenburg
  • Zuzendaritzarik onena: Los objetos amorosos - Adrian Silvestre
  • Fikziozko Film Labur Onena publikoaren saria: Oh-Be-Joyful - Susan Jacobson
  • Film Esperimentalik Onena saria (luzea): Disco Limbo - Fredo Landaveri eta Mario Toledo
  • Film Esperimentalik Onena saria (laburra): Two snakes - Kristin Lire
  • Lesbianismoa eta Generoa saria (Ex Equo): Arreta - Maria Zafra eta Raquel Marques / Moms on Fire - Joanna Rytel
  • Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria: Ustav Republike Hrvatske (The Constitution) - Rajko Grlic

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fikziozko film luzerik onena: SOLDAŢII. Poveste din ferentari - Ivana Mladenovic
  • Film dokumental luzerik onena: Au-delà de l'ombre - Nada Mezni Hafaiedh
  • Fikziozko Film Luzearen Zuzendaritza Onena: Corpo Elétrico - Marcelo Caetano
  • Fikziozko Film Luzearen Gidoi Onena: Hoy partido a las tres - Clarisa Navas
  • Fikziozko edo Dokumentalezko Film Labur Onena publikoaren saria: Marguerite - Marianne Farley
  • Film Esperimental Onenaren Saria (luzea): Vem ska knulla pappa? / Who will fuck daddy? - Lasse Långström
  • Film Labur Esperimental Onenaren Saria: I like girls - Diane Obomsawin
  • Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria: Mr Gay Syria - AyşeToprak
  • Lesbianismoa eta Generoa saria (Ex Equo): Min Homosister - Lia Hietala / Projection sur canapé - Violette Delvoye
  • Fikziozko Film Luzean Antzezpen Nagusi Onena: As boas maneiras - Isábel Zuaa
  • Fikziozko Film Luzean Antzezpen Sekundario Onena: As boas maneiras - Marjorie Estiano
  • Gazteen Saria Film Labur Onenari: Projection sur canapé - Violette Delvoye


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinegoak-en webgune ofiziala