Bilboko aldirien sarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko aldiriko trenbideen sarearen planoa, eraikitzen ari diren tarteak barne.

Bilboko aldiriko trenbideen sarea lau eragile ezberdinek ustiatzen dituzten 13 lineaz osatzen da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen duen Eusko Trenbideak erakundeak 5 linea ditu, Euskotren Trena eta Euskotren Tranbia zerbitzuak batuta. Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Renfe Operadora eragileak beste 5 linea ustiatzen ditu, Renfe Aldiriak eta Renfe Feve marka komertzialen bidez. Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Metro Bilbao sozietatearen bidez, 2 linea eta horien barruan bi anezka ustiatzen ditu. Azkenik, Bilboko Udalak Funicular de Artxanda, S.A. sozietatearen bitartez Artxandako funikularra kudeatzen du.

Eragileen arteko koordinaketa kudeatzeaz Bizkaiko Garraio Partzuergoak arduratzen da. Gainera, eragile guztietan erabiltzeko tituluak jaulkitzen ditu.

Marka komertzial bakoitzak geltoki-buru nagusia du Bilbon, izanik Eusko Trenbideak sozietatearena Atxuriko geltokia, Renfeko Aldirien zerbitzuarena Abandoko Indalecio Prieto geltokia, eta Renfe Feverena Bilbao-Concordia geltokia. Bere aldetik, Metro Bilbaok ez du geltoki-buru nagusirik, eta Euskotren Trena marka komertzialaren 4. eta 5. lineek ez dute geltoki-burutzat Atxuri.

Lineok Bizkaiko Lurralde Historikoak dituen zazpi eskualdetik hurrengo seiak lotzen ditu, Bilboko gune metropolitarra Bilbo hiriarekin lotuz: Arratia-Nerbioi, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri eta Uribe.

Eragileak eta lineak

Bilboko metroaren sarearen mapa.
Eusko Trenbideak S.A.k ustiatzen duen sarearen mapa.
Bilboko Renfeko Aldirien sarearen mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

2. linearekin amankomunean Etxebarri eta Bilbo udalerriak zeharkatu ondoren, 1. linea Eskuinaldea igaro eta Uribe Kostara heltzen da, Plentzian linearen geltoki-burua dagoela. Hala ere, C tarifa-gunera (Uribe Kosta) heltzen diren trenen maiztasuna gainontzeko metro sarearena baino baxuagoa da, tren batzuren geltoki-burua Bidezabal izanik.

Zazpi Kaleetako geltokian igogailu anezka dago Begoña auzora.

Basauri eta Etxebarri udalerrien arteko tartea linea honek baino ez du egiten. Etxebarri eta Bilbo udalerrietako geltokiak 1. linearekin amankomunean ustiatzen dira, eta ondoren 2. lineak Ezkerraldea zeharkatzen du, Kabiezes santurtziar auzoraino.

Zazpi Kaleetako geltokian igogailu anezka dago Begoña auzora. Bestalde, Mamarigako funikularrak Mamariga auzoa eta 2. linearen parte den Santurtziko geltokia lotzen ditu.

4. linearen ibilbide osoa Bilboko udalerritik igaroko da, hegoaldea eta iparraldea lotuz.

5. lineak egungo metro sarea ekialdearekin lotuko du, Galdakaoko Ospitalean geltoki-burua egongo dela.


Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Trena»
  • 1D Durangaldea (Bilbo-Atxuri - Ermua)

Urdaibaiko linearekin amankomunean Bilbo, Basauri, Galdakao, Bedia eta Lemoa udalerriak zeharkatu ondoren, 1D linea Durangaldea igaro eta Ermura heltzen da. Tren batzuk Durangoko geltokia dute helmuga. Eusko Trenbideen 1. linea, Bilbo eta Donostia lotzen dituena, trenbide beretik igarotzen da. Hortik datorkio linea honi 1D zenbakitzea.

  • 3 Urdaibai (Bilbo-Atxuri - Bermeo)

Durangaldeko linearekin amankomunean Bilbo, Basauri, Galdakao, Bedia eta Lemoa udalerriak zeharkatu ondoren, 3. linea Urdaibai igarotzen du, Bermeoko geltokira arte. Goizeko zenbait trenek Gernikako geltokiak zuzenean lotzen dituzte Bilborekin.

  • 4 Txorierri (Bilbo-Zazpi Kaleak - Lezama)

Linea hau Euskotrenen sare orokorretik kanpo dago, loturarik ez dagoela. Bilbo iparraldetik igaro ondoren Txorierria gurutzatzen du, Lezamako geltokia arte. Sondikan trenbide triangelu bat sortzen da, trenek martxa aldaketa egiten dutela. 2016rako linea hau Euskal Trenbide Sarearekin lotuta gelditzea espero da. Horrekin batera metroaren 3. linea irekiko da eta linearen etorkizuna ez du argi utzi Eusko Jaurlaritzak.

Bestalde, Erandioko Lutxana eta Sondikako geltokiaren arteko trenbide tartea, 1996an itxitakoa, berrirekitzeko lanak hasiko dira 2015ean, metroaren 3. linearen lanak direla eta Sondika eta Zazpi Kaleen arteko trenbidea itxi beharko baita.[1]

Larreinetako funikularra Trapaga udalerrian kokatzen da, Zugaztieta auzoa lotzeko asmoz. Jatorriz erabilera industriala izan zuen, meategiekin lotuta eta zamak garraiatzeko. Europan plataforma horizontaldun funikular bakarrenetariko bat da.[2]

Metroaren 3. linea Euskotrenek ustiatuko du, Euskotrenen 1. eta 3. lineetako trenek Bilbora sarbide berria izango dutela. Linea berriak Bilbo udalerriko iparreko auzoak lotuko ditu gaur egungo metro sarearekin Zazpi Kaleetako geltokian, eta etorkizunean bideari jarraituko dio aireporturaino.


Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Tranbia»


Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Renfe Aldiriak»


Sakontzeko, irakurri: «Renfe Feve»
  • B-1 (Bilbo-Concordia - La Calzada)
  • R-3b (Bilbo-Concordia - Karrantza)


Sakontzeko, irakurri: «Artxandako funikularra»

Bidaiariak lineaka 2013an[3]

Zerbitzua Linea Bidaiariak
Bilboko metroa 33.017.680
Bilboko metroa 28.565.707
Renfe Aldiriak 3.960.000
Euskotren Trena + 3.510.505
Euskotren Tranbia 3.119.949
Renfe Aldiriak 2.689.000
Renfe Aldiriak 2.396.000
Euskotren Trena 1.662.895
Renfe Feve B-1 + R-3b 1.147.254
Artxandako funikularra 565.349
Euskotren Trena 155.640

Erreferentziak

Ikus, gainera