Blanka I.a Nafarroakoa
| Blanka I.a Nafarroakoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1429 – 1441 | |
| Aurrekoa | Karlos III.a Nafarroakoa |
| Ondorengoa | Joanes II.a Aragoikoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1387ko uztailaren 6a Iruñea |
| Heriotza | 1441eko apirilaren 1a (53 urte) Santa María la Real de Nieva |
| Ezkontidea | Martin I.a Siziliakoa (1402-1409) Joanes II.a Aragoikoa (1420-1441) |
| Senideak | Aita: Karlos III.a Nafarroakoa Ama: Leonor Gaztelakoa |
| Seme-alabak | Karlos Blanka Leonor |
| Egoitza | Iruñea |
| Erlijioa | Katolizismoa |
Blanka I.a (Iruñea, 1387ko uztailaren 6a[1] – Santa María la Real de Nieva, 1441ko apirilaren 1a). 1429tik 1441ra Nafarroako erregina izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Gaztaroa
1387ko uztailaren 6an jaio zen, Karlos III.a Noblea eta Leonor Gaztelakoa gurasoak zituela.
1402an Siziliako erregina da Martin I.a erregearekin ezkonduz. 1409an Martin senarra hil zen. Haurrik ez zutenez, Sizilia utzi zuen Nafarroara itzultzeko.
1413an Nafarroako erresumako oinordekoa da, Joana ahizpa hil eta gero. 1420an berriz ezkondu zen Aragoiko erregearen semea zen Joanes Trastamarakoarekin. Senarraren Gaztelako lurraldeetan bizi izan zen ordutik.
1425eko irailaren 8an Karlos III.a Nafarroakoa bere aita hil zen. Ondorioz, Blanka Nafarroako erregina tituluaz jabetu zen[2].
[aldatu] Erregina
1429ko maiatzaren 18an koroapen ekitaldia egin zen Iruñeko katedralean.
1441ko apirilaren 1ean hil zen Santa María la Real de Nievan.
[aldatu] Familia
| Aitona Nafarroako errege |
Amona Frantziakoa |
Aitona Gaztelako errege |
Amona Joana Manuel Gaztelakoa Bizkaiko anderea |
| Aita Nafarroako errege |
Ama Gaztelakoa |
||
Nafarroako erregina |
|||
[aldatu] Ezkontza eta haurrak
Bi aldiz ezkondu zen. Lehenik 1402ko abenduaren 26an, Sardiniako Cagliari hirian, Siziliako errege zen Martin II.arekin. Alargundu zuen 1409an, haurrik utzi gabe.
Bigarrenik 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Joanes Trastamarakoarekin. Hiru seme-alabak izan zituzten:
- Karlos IV.a (1421-1461), Bianako printzea, aitak poteretik kendua
- Blanka II.a (1424-1464), Gaztelako Henrike IV.a erregearekin ezkondua (1440) eta baztertua (1453)
- Leonor I.a (1425-1479), Nafarroako erregina
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Anthony, Raoul (1931), Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar, Paris: Masson, 11. or.
- ↑ Lo Forte Scirpo, Maria Rita (2003), C'era una volta una regina ... : due donne per un regno: Maria d'Aragona e Bianca di Navarra, Napoli: Liguori, ISBN 88-207-3527-X
| Aurrekoa: |
Blanka I.a Nafarroako erregina (1425-1441) eta Joanes II.a Nafarroako errege (1425-1479) |
Ondorengoa: |
|
||||||||||||||||