Nikab

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nikaba[1] (arabieraz: نقاب‎ ) belo integrala da, aurpegia estaltzen duena, begiak izan ezik.[2] Emakume musulman batzuek janzten dute, eta, tradizio islamiar jakin batzuetan soilik. Nikabaren funtzioa da emakumeei arrotz zaizkien gizonen aurrean beren pudorea gordetzea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikaba jantzia duen emakume bat, Arabiar Emirerri Batuetan.

Tertulianok, Mahoma eta Islama agertu baino bost mende lehenago Tunisian jaio eta Arabiara inoiz joan ez zenak, hauxe idatzi zuen birjinen beloaren gainean: "Arabiako emakumeak, denak ere emakume pagano, epaile-lanak egingo dizkizute; haiek, burua estaltzeaz pozik ez eta, aurpegi osoa ere estaltzen dute, begi bakarrarentzako irekigunetxo bat utzita, nahiago baitute argiaren erdiari uko egin aurpegi osoa prostituitu baino".[3]

Muhammad Hamidullah-en arabera, Arabiako emakume ezkongabeak babestu egiten ei zirela garai aurreislamiarrean. Bestalde, gizarteko klase batzuetan, emakumeek atzerritarren aurrean aurpegia estaltzen ei zuten, filologiak iradokitzen duen bezala.

Emakumeen ilea estaltzen duen beloa Ekialde Hurbileko tradizioari dagokio (K. a. lehen milurtekotik aipatua), eta emakume askeak eta esklaboak bereizteko balio zuen. Teglath-Phalasar I.a erregearen lege asiriarren A 40 tabletan, K. a. 1.000 inguruan, nikaba nahitaezko bilakatu zuten gizon askeen emakumeentzat eta neskentzat, eta esklaboei eta prostitutei debekatu zieten.

Batzuek Hebrear Bibliaren garaira eramaten dute aurpegia estaltzen duen beloa, non, Hasiera 24-65 atalean, irakurtzen baita Rebeccak “beloa hartu eta estali egin zela”. Biblian, beloak aurpegia estaltzen duena esan nahi du espezialista batzuen arabera.

Historialariak, ordea, beloak izan duen funtzioan bat datoz, geroago, Islama zabaltzeko unean: ileak estaltzeko jantzitako oihal horren helburua beti izan da emakume esklaboak eta emakume askeak bereiztea. Islamaren lehen garaietan, Medina hirian, emakumeei gomendatu zitzaien gauez kalean beren beharrak egiteko -ohitura zenez- etxetik ateratzen zirenean jantzita eramateko, gizonek esklaboekin nahas ez zitzaten, zeinez libreki abusa baitzezaketen.

Koranaren 6.236 bertsoetatik, hiruk baizik ez dute beloa aipatzen, eta horietako bat, 33. Surahren 59. bertsoa, gizarte-errealitate horien ingurukoa da:

« Ô Prophète ! Dis à tes épouses, à tes filles, et aux femmes des croyants, de ramener leurs capes sur elles. Ce sera pour elles le moyen le plus commode de se faire connaître et de ne pas être offensées. »
Coran, sourate « Les Coalisés » 33:59

Jatorri hori, antzinako gizarteetako esklabotasunari hertsiki lotua, ez dute aipatzen gizarte garaikideetako beloaren aldekoek, eta izate historikoaren arrazoi hori, esklabotzarekin batera, desagertu egin da.

Hiru emakume nikaba jantzita Adanan, Turkian, paseoan.

Kastitateari buruzko beste bertso batean (zeinak barne hartzen baititu gizonak nahiz emakumeak) aipatzen da beloa bularraldea estaltzeko dela, eta ez ilea. Hau zehazten da :

« Et dis aux croyantes de baisser leur regard, de garder leur chasteté, et de ne montrer de leurs atours que ce qui en paraît et qu'elles rabattent leur voile sur leur poitrine ; et qu'elles ne montrent leurs atours qu'à leurs maris, ou à leurs pères, ou aux pères de leurs maris, ou à leurs fils, ou aux fils de leurs maris, ou à leurs frères, ou aux fils de leurs frères, ou aux fils de leurs sœurs, ou aux femmes musulmanes, ou aux esclaves qu'elles possèdent, ou aux domestiques mâles impuissants, ou aux garçons impubères qui ignorent tout des parties cachées des femmes. Et qu'elles ne frappent pas avec leurs pieds de façon que l'on sache ce qu'elles cachent de leurs parures. Et repentez-vous tous devant Allah, ô croyants, afin que vous récoltiez le succès. »
Coran 24:31

Erabilitako arabiar hitza khimâr da, "zapi" esan nahi du, eta "fular" hitza "modernoegia" da garai hartarako. Ohitura beduinoen arabera, mugitzen diren ehun korapilatuak zeramatzaten emakumeei zuzentzen zitzaien ordena.

Hijâb hitza, “beloa” esan nahi duena, hirugarren bertso nahiko enigmatikoan ageri da:

« Et si vous leur demandez [à ses femmes] quelque objet, faites-le à travers un rideau : c'est plus pur pour vos cœurs et leurs cœurs. »
Coran 33:53

“À travers un rideau" (gortinaren atzetik) esapideak emakumeei gortina baten atzetik hitz egin behar zaiela ala emakumeek belo batekin estali behar direla esan nahi al du? Edo, sufiek (islamaren mistikoek) pentsatzen duten bezala, "pudorearen beloa" da, bihotzetik datorrena eta ez da oihal berezi bat? Ez dago ebatzita, baina Koranak ere ez du gehiago esaten. Bertso horien interpretazio oso desberdinak egin dira leku, sentsibilitate eta garaien arabera.

Beloa, dituen forma ezberdinetan, nikaba barne, eskualde musulman batzuetan presente dago ordutik, baita populazio ez-musulmanek haiek kolonizatu zituzten bitartean ere. Bestalde, 1880tik 1930era bitartean, ez da arraroa aurpegia estalita zuten emakume musulmanen irudiak ikustea, herrialdeen araberako aldaerekin (Aljeriako haik, etab.). Beloa erabiltzearen aurkako lehen politika publikoak, nesken eta mutilen arteko hezkuntza-berdintasunaren izenean, buruzagi arabiarrek eman zituzten, eta 1950. hamarkadan zabaldu ziren, deskolonizazioaren garaian eta ondoren. Batez ere Michel Aflak jatorri siriarreko intelektualaren eraginez gertatu zen hori: Aflak nazionalista arabiarra panarabismoaren teorikoa eta Baath Alderdi Arabiar Sozialistaren sortzailea izan zen. Siria izan zen beloa eskoletan erabiltzea debekatu zuen lehen herrialdea, 1950eko hamarkadan (debeku hori geroago kendu zuen Baxar al-Assad-ek).[3]

1950etik 1960ra bitarteko aldi horretan, Ekialde Hurbilean nazionalismo arabiarraren ideia modernoen zabalkundeak markatutako aldian, ideia horien kontra agertu ziren erlijio-buruzagi tradizionalistak, eta, Sayyid Qutb buru zutela (salafismoaren inspiratzailea), emakumeek beloa nahitaez janztearen alde egin zuten.[4]

Gaur egun, salafismo jihadista aurrez aurre duten herrialde batzuetan, nikabak segurtasun nazionala ahultzen duela uste dute. Agintari batzuek nahi dute inork ez aurpegia ezkutatzea, pertsonak errazago identifikatu ahal izateko.[5] Sri Lankan, erlijioso musulmanek herrialde horretako emakume musulmanei beren aurpegia ez estaltzeko eskatu zieten, Estatu Islamikoa erakundeak aldarrikatutako erasoen ondoren (253 hildako eragin zituen).[5]

Posizionatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urrian, Mohammed Sayed Tantaouik, Kairoko al-Azhar meskitako imanak (Islamean erreferentziazko erakundeetako bat), debekatu egin zuen nikaba erabiltzea bere erakundeko neskentzako lizeoetan. Horrela, ikasle bati eskatu zion belo integrala kentzeko, eta azaldu zuen “nikaba tradizio bat baino ez dela, ez duela erlaziorik erlijioarekin, ez hurbiletik, ez urrundik”.[12]

Beloa janztea herrialde musulmanetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aljeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Nouria Benghabea-Remaoun Hezkuntza ministroaren dekretu baten bidez, Aljeriako eskoletan nikaba edo belo integrala (aurpegia ezkutatzen duena) debekatu ziren. Erabaki horren helburua zen azterketetan tranparik ez egitea.[6] 2018an, gobernuak debekatu egin zuen nikaba erabiltzea zerbitzu publikoetarako esleitutako lantokietan, segurtasun- eta profesionaltasun-arrazoiengatik.[7]

Saudi Arabia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Une femme d'Arabie saoudite portant le niqab.

Inongo legek ez du eskatzen Saudi Arabian nikaba janztea, baina kultura-elementu garrantzitsua da herrialdean, eta, Riad, Meka, Medina, Abha gisako hirietan, emakume gehienek nikaba janzten dute.

Saudi Arabiako Xaria Legearen arabera, emakumeen arropak baldintza hauek bete behar ditu:

  • Emakumeek gorputz osoa estali behar dute, aurpegia barne, baina begiak agerian uzten zaizkie.
  • Emakumeek abaia eta gorputza ezkutatzeko belo aski lodia jantzi behar dituzte.
  • Emakumeek ez dute gizonen arreta erakar lezakeen arroparik jantzi behar.
Fellah emakumeak Egipton (1860tik 1920ra)

Egipto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipton, nikabak historia luze eta konplexua du. Gizartearen % 95 sunita da, eta emakumeen % 90ek nolabaiteko beloa janzten du. Egiptoko emakume gehienek gutxienez ilea estaltzen dute hijabarekin. Nikaba ez da hain arrunta, baina gero eta gehiago erabiltzeko joera dago. Horregatik, kezka agertu dute bertako agintariek, aurpegi osoa estaltzea segurtasun-arazoa da eta, baina baita gehiago erabiltzea lege islamiarraren berrespena delako ere, herrialdeko legearen aurka eginda.[8]

2009ko urriaren 8an, al-Azhar Unibertsitateak, Islam sunita eskola ezagunenetako batek, nikaba erabiltzea debekatu zuen neskatoen gela eta logela guztietan.[9]

Iran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irango Shah familiako kidea (1875 eta 1933 artean)

Nikaba, tradizioz, Iran hegoaldean jantzi izan dute gutxiengo etniko arabiarrek, islama iritsi zenetik Qajar dinastiaren amaierara arte. Aldaketa asko eta handiak izan ziren eskualdeen arabera. Tradizioz, erlijio berria baino askoz lehenago janzten zuten emakumeek txadorra.

Une Iranienne vêtue d'un niqab à Bandar Abbas.
Une Iranienne vêtue d'un niqab à Bandar Abbas.

Reza Shah Pahlavik belo forma oro debekatu egin zuen 1936an, eta bateraezintzat jo zuen herrialde moderno izatearen nahiekin. Poliziak nikaba zeramaten emakumeak atxilotu behar zituen, eta, beharrezkoa izanez gero, indarrez kenarazi. Kleroa matxinatu egin zen, eta esan zuen nahitaezkoa zela emakumeek aurpegia estaltzea. Emakume asko Goharshadeko meskitan bildu ziren aurpegi estaliarekin protesta-seinale gisa.

Legearen aplikazioa 1941 eta 1979 bitartean leundu zen. Aurpegia beloarekin estaltzea bakan bihurtu zen, eta emakumeak fular batez bakarrik estaltzen ziren. Modako jatetxeek eta hotelek uko egin zioten nikaba jantzita zuten emakumeak zerbitzatzeari. Lizeoek eta unibertsitateek fularra onartzen zuten, baina nikaba ez erabiltzea bultzatzen zuten.

Errepublika Islamiarreko Gobernua ezarri ondoren, ordena-indarrek ez zuten jada nikabaren debekua zigortzen.

Iran modernoan, nikabaren erabilera bakana da, eta gutxiengo etnikoek eta musulman arabiar gutxi batzuek baino ez dute erabiltzen, Bandar Abbas, Minab edo Bushehr bezalako hegoaldeko kostaldeko hirietan. Khuzestango emakume batzuek, arabiarragoak eurak, beti janzten dute nikaba.

Marokoko nikaba daraman Marokoko emakumea

Maroko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Marokok debekatu egin zuen burka (nikab afganiarra) fabrikatzea eta saltzea, segurtasun-arrazoiak argudiatuz.[10][11]

Bestalde, Marokoko nikaba ez da inoiz debekatu.

Siria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirian, nikaba janzten zuten ikasleei debekatu zitzaien unibertsitatean matrikulatzea 2010ean. Gobernuak giro laiko tradizionala berretsi nahi zuen.[12] 2011n debekua leundu egin zen.[13]

Emakume bat nikaba jantzita, Damaskoko merkatuan (2020).

Tunisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko uztailaren 5ean, Youssef Chahed Tunisiako gobernuburuak debekatu egin zuen nikaba janztea Tunisiako[14] erakunde publikoetan.

Nikaba jantzita daraman emakume bat, Bizerteko kaleetan (2012)

Yemen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yéménite habillée d'un niqab.
Yéménite habillée d'un niqab.

Antzinarotik, nikaba janztearen tradizio arabiarra praktikatzen da Yemenen[15]. Tradizioz, neskek nerabezarotik eramaten dute beloa.[16][17] Baina nikabaren onarpena ez da erabatekoa: Tawakel Karmanek, erreformarako Yemengo Kongresua oposizioko alderdi politiko nagusiko kideak, bere nikaba erantzi zuen 2004an giza eskubideei buruzko hitzaldi batean, eta, harrezkero, gauza bera egiteko eskatzen die gainerako emakumeei.[18]

Alderdi politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aljeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume bat Bejaian (2015)

Nikaba eta burka ofizialki debekatuta daude funtzionarioentzat 2006ko agindu baten ondotik.

2018an, Ahmed Ouyahia lehen ministroak agindua gogorarazi zuen: “Funtzionarioek eta eragile publikoek lege- eta estatutu-betebehar partikularrak dituzte. Esparru horretan, funtzionarioek eta eragile publikoek, beren lanbide-betebeharrez gain, beren zerbitzuaren barruko segurtasun- eta komunikazio-arauak eta -baldintzak ere errespetatu behar dituzte, eta horiek identifikazio fisiko sistematikoa eta etengabea ezartzen dute, bereziki lantokian».

Aurrerago, lehen ministroak hau gehitu zuen: «Funtzionarioek eta eragile publikoek ezin dute zerbitzu publikoko eginkizunak betetzea eragozten dien arroparik eraman, batez ere, lantokietan erabat debekatuta dagoen nikaba».[19]

Alemania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko apirilaren 27an, Alemaniako diputatuek belo integralaren erabilera partzialki debekatzen duen lege bat onartu zuten, bereziki funtzionarioentzat (funtzionario publikoek aurpegia agerian eduki behar dute beren eginkizunen esparruan).[20]

Belgika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku publikoetan burka eta nikaba erabiltzea debekatuta dago, teorian behintzat, Belgikako udalerri askotan, udaltzaingoaren araudien bidez (eskualdekoa). Ildo horretan, 2005eko otsailaren 21ean François Xavier de Donneak (Mugimendu Erreformatzaileko diputatua, eskuinekoa) Ordezkarien Ganberari aurkeztutako lege-proposamena ez zuen onartu batzar horrek.[21]

Udaltzaingoko bi eremutako kontseiluek, gutxienez, hau da, Brusela Mendebaldekoak (Berchem-Sainte-Agathe, Ganshoren, Koekelberg, Jette, Molenbeek) eta Maaseikekoak, polizia-araudi orokorrak onartu dituzte, eta, horien arabera, edonori debekatzen ahal diote "eremu publiko ezkutatuta edo mozorrotuta agertzea", bourgmestreak ("alkatea") berariaz baimendu ezean. Erregelamendu hau Brusela Mendebaldean arau hau urratzen duenari “150 euroko administrazio-isuna ezarriko zaio”.[22][23] 2008ko maiatzean, unibertsitate-azterketa batek jakinarazi zuen 33 akta egin zirela Bruselako polizia-eremuetan arau-hauste horrengatik, 21 Molenbeek-en, 3 Koekelbergen, 2 Saint-Gillesen eta 1 Bruselan.[24]

Beste polizia-eremu batzuetan, araudi orokorrek indarrean dituzte zenbait artikulu, hala nola, "inauterietatik kanpo, inor ezin da maskaratuta edo trabestiturik ibili kaleetan" edo "agintari eskudunen baimenik gabe, herri-jabarian debekatuta dago aurpegia ezkutatzea mozorro, maskara edo beste edozein baliabide erabilita, "inauteri-garaian" izan ezik; nikaba edo burka janzteagatik isuna jartzeko aukera uzten du horrek teorikoki.

2010eko apirilaren 29an, Ordezkarien Ganberak (diputatuak) ia aho batez onartu zuen (bi abstentzio) Mugimendu Erreformatzaileko Daniel Bacquelaineren lege-proposamena (eskuin liberala), aurpegia osorik edo ia osorik ezkutatzen duen jantzi oro erabiltzea debekatzea xede duena.[25] Hala ere, Legebiltzarra aldez aurretik desegitearen ondorioz, proposamen horrek legegintzako prozesu osoa gauzatu behar izan zuen berriro.

2011ko urtarrilaren 26an, Bruselako Polizia Auzitegiak arrazoia eman zion Etterbeek udalerriko Poliziaren Erregelamendu Orokorraren esparruan bi aldiz isuna jarri zioten emakume bati, eta, 8 orrialdeko txostenean, udalerriak adierazi zuen “ez duela frogatzen horrelako murrizketa bat beharrezkoa zenik segurtasuna bermatzeko… Hainbat egoera gertatzen dira non pertsonek euren aurpegia estali behar duten... Pentsatu azkenaldiko hotz handiei: herritarrek sudur puntaraino estali beharra izan dute aurpegi-estalkiekin edo lepoko altuekin, inongo kezkarik gabe." Etterbeekeko alkate Vincent De Wolf[26]ek iragarri zuen epai horren auka kasazio-epaitegira jotzea aztertzen ari zela.

2011ko apirilaren 28an, lege-proposamena berriz aurkeztu zuten, eta Legebiltzarrak berriz bozkatu zuen bestelako gai arrunten artean.[27] Lege-proposamen horrek erreakzioak eragiten ditu etengabe.[28]

2017ko uztailaren 11n, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean berretsi egin zuen Belgikan nikaba janzteko debekua.[29]

Danimarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko maiatzaren 31n, Danimarkako Parlamentuak lege bat atera zuen, belo integralaren erabilera partzialki debekatzen duena.[30][31]

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako lurraldean belo integrala janzteari buruzko informazioa eman ondoren, Batzar Nazionalak, 2010eko maiatzaren 11n hartutako ebazpenean, “uste du gizonen eta emakumeen duintasunaren eta berdintasunaren aurka egiten duten praktika erradikalak, belo integrala erabiltzea barne, Errepublikaren balioen kontrakoak direla.»[32][43]

2010eko maiatzaren 19an, Frantziako Gobernuak lege-proiektu[33] bat aurkeztu zuen Parlamentuko Mahaian, aurpegia eremu publikoan estaltzea debekatzen zuena.[34]

Parlamentuak 2010eko urriaren 11ko 2010-1192 Legea onartu zuen, eremu publikoan aurpegia ezkutatzea debekatzen duena.[35] Hau dio 1. artikuluak:

« Nul ne peut, dans l'espace public, porter une tenue destinée à dissimuler son visage. »

Urtebete geroago, France 24k lehen balantze arindua argitaratu zuen.[36]

Quebec (Kanada)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urriaren 28an, Quebeceko Batzar Nazionalak 62. Legea onartu zuen, eta zerbitzu publikoak eman eta jasotzean aurpegia ezkutatzen duen arropa erabiltzea debekatzen die funtzionarioei eta erabiltzaileei.

Sri Lanka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an, 2019ko apirilaren 21ean Sri Lankan egindako atentatuen ondoren, aurpegia ezkutatzen zuten jantzi guztiak debekatuta egon ziren aldi baterako.[37] Nikaba eta burka debekatzeko neurria berretsi zuen gobernuak 2021eko martxoaren 13an, eta zenbait musulmanen protestak eragin zituen horrek.[38]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nikab» Elhuyar hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  2. Prononciation de l'arabe standard retranscrite selon la norme API.
  3. Voir sur tel.archives-ouvertes.fr.
  4. École doctorale, université Lyon 2, sciences politique. 2004..
  5. a b Voir sur msn.com.
  6. Safia Mjid, « Vidéo. L'Algérie interdit le voile intégral et le niqab dans les établissements scolaires », h24info.ma, 21 septembre 2017.
  7. Dans la presse - L'Algérie interdit le niqab dans les lieux de travail. 2018-10-19.
  8. Michael Slackman. (2007). In Egypt, A new Battle Begins over the veil. The New York Times..
  9. Ahmed al-Sayyed. (8 octobre 2009). Al-Azhar bans "niqab" in classrooms, dormitories. Al Arabiya..
  10. «Le Maroc interdit la fabrication et la vente de burqas» Le Monde.fr 2017-01-10 ISSN 1950-6244...
  11. «Le Maroc bannit la burqa» Le Figaro 2017-01-10..
  12. Kareem Fahim. (3 septembre 2010). Syria's Solidarity With Islamists Ends at Home. The New York Times..
  13. Syria reverses ban on Islamic face veil in schools. 6 Avril 2011..
  14. Tunisie: le niqab sera interdit dans les institutions publiques. 2019-07-05..
  15. Ridhwan Al-Saqqaf; Mariam Saleh Aden Bureau. (3 Octobre 2008). Saudi cleric favours one-eye veil. ..
  16. Ridhwan Al-Saqqaf; Mariam Saleh Aden Bureau. (3 Octobre 2008). Girls' niqab. ..
  17. Ridhwan Al-Saqqaf; Mariam Saleh Aden Bureau. (3 Octobre 2008). The niqab through a foreigner's eyes. ..
  18. Nadia Al-Sakkaf. (17 juin 2010). Renowned activist and press freedom advocate Tawakul Karman to the Yemen Times: "A day will come when all human rights violators pay for what they did to Yemen". ..
  19. Algérie : niqab et burqa formellement interdits pour les fonctionnaires. 2018-10-19.
  20. « L’Allemagne interdit partiellement le port du voile intégral », lemonde.fr, 28 avril 2017.
  21. Chambre des représentants de Belgique, Proposition de loi insérant un article 563bis dans le Code pénal en vue d’interdire à toute personne de circuler sur la voie publique et/ou dans les lieux publics le visage masqué, déguisé ou dissimulé, déposée par François-Xavier de Donnea, 21 février 2005, DOC 51 1625/001.
  22. Karim Fadoul, « Le port de la burqa interdit », La Dernière Heure, 24 janvier 2004.
  23. Mehmet Koksal, « Carnaval avec ou sans burqa ? », La Libre Belgique, 8 février 2005.
  24. Mathieu Ladevèze, « 33 P.-V. pour port de la burqa », La Dernière Heure, 19 mai 2008 ; Karen Meerschaut, Paul De Hert, Serge Gutwirth et Ann Vander Steene, « L'utilisation des sanctions administratives communales par les communes bruxelloises. La Région de Bruxelles-Capitale doit-elle jouer un rôle régulateur ? », Brussels Studies, n° 18, 19 mai 2008.
  25. La burqa interdite en Belgique, première européenne, Politique, revue de débats, Bruxelles, n°65, juin 2010.
  26. Ricardo Gutiérrez, « Un tribunal autorise la burqa en rue », Le Soir, 28 janvier 2011.
  27. L’interdiction de la burqa est votée, sur le site lesoir.be du 28 avril 2011
  28. « La loi anti-burqa ? Expéditive et abusive », sur lesoir.be du 30 avril 2011.
  29. « La CEDH valide l’interdiction du voile intégral en Belgique » sur la-croix.com.
  30. «Denmark passes ban on full-face veils» BBC News 2018-05-31..
  31. Fra i dag kan Ayesha få en bøde for at gå på gaden: 'Jeg tager aldrig min niqab af'. ..
  32. Mission d'information sur la pratique du port du voile intégral sur le territoire national, sur assemblee-nationale.fr du 27 janvier 2010.
  33. Société : interdiction de la dissimulation du visage dans l'espace public, sur assemblee-nationale.fr du 24 juin 2010.
  34. « Le port de la “burqa” (niqab) sera totalement interdit en France », Le Figaro, 21 avril 2010.
  35. Loi n°2010-1192 du 11 octobre 2010 interdisant la dissimulation du visage dans l'espace public.
  36. Le niqab comme revendication d'un féminisme islamique. France 24 11 avril 2012..
  37. Sri Lanka Bans Face Coverings After Easter Sunday Attacks. ..
  38. magazine, Le Point. (2021-03-17). Le Sri Lanka interdit burqa et niqab, les musulmans dénoncent une mesure de discrimination. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maria Giuseppina Muzzarelli (trad. de l'italien), Histoire du voile : Des origines au foulard islamique, Montrouge, Bayard, avril 2017, 350 p., 14,5 x 2 x 19 cm (ISBN 978-2-227-49069-7, 2-227-49069-1 et 2-227-49069-1)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]