Xorroxin ur-jauzia
Xorroxin ur-jauzia Nafarroako Baztan eskualdean dagoen Erratzu udalerriko Gorostapalo auzoan dagoen ur-jauzia da. Ur-jauzi hau Iñarbegi errekaren ibilbidean aurkitzen da, erreka hau Baztan edo Bidaso ibaiaren iturburuetako bat da. 125 metroko desnibela du.
Bertara nola iritsi [aldatu]
Ibilbidearen hasiera Erratzu herrian bertan hasten da. Handik Gorostapalo auzora daraman herri-bide estua hartzen delarik. Justu Gorostapalo auzoaren sarreran dagoen baselizan beheruntz doan bidea hartu behar da, honek Iñarbegi erreka gurutzatzen du. Handik pixkanaka-pixkanaka ehunka urte dituzten gaztainondoz beteriko haitzarte batean barneratuko gaitu.
Behin erreka berriz ere zeharkatu ondoren, ezkerretara bide batek erreka zeharkatu behar dugun pasartera emango gaitu (adi ibili:harri bustietan labaindu gabe), honela goroldio, liken eta iratzeen artean hezetasun iraunkorrak eta ur-jauziaren soinuak berak bertaratzen ari garela ohartaraziko gaitu.
Itzulera Iñarbilgo zubira arte bide berberatik burutuko da. Iñarbil auzotik Erratzura itzuliko gara.
Bitxikeriak [aldatu]
- Xorroxin Irratiak bere izena urjauzi honetatik hartzen du.