Azalegi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azalegi Zuberoako Altzai herriko haitzuloa.

Zuberoako leienda baten arabera, herensuge bat bizi zen haitzuloan. Ahuzkiko iturriaren azpiko mendi mazelak izena du Azalegi mazela[1] eta abereen bazkaleku ona da. Delako herensugeak hurbiltzen ziren abereak harrapatzen eta irensten zituen. Artzainak kexu ziren. Altzai Athagiko baroiaren semea, Xibali, armadan egona zen eta polbora erabiltzen bazekien. Txahal bat hil zuen, larrua kendu, polboraz bete eta josi. Azalegiko haitzuloaren gaineko Eltzegaine tontorrera heldu eta txahala bota zuen maldan behera. Ondoren "munstroak irentsi zuen, su hartu eta lotsagarriko zalaparta bat eginda, hegalez airean partitu zen, buztanez Itheko oihaneko pago puntak mozten zituelarik. Baionako itsasoan sartu zen eta ez gehiago agertu." Athagiko Xibali zalapartak izitu zuen, odola ur bilakatu zeion eta gutxira hil zen.

Dominique Ebrard[2] arkeologoak haitzulo horren aztertzeetan parte hartu du. Haitzuloaren azken partean, zolan, bada arteka bat nondik haize laster azkar bat ateratzen den. Ebrardek pentsatzen du Neolitiko garaian atekaren ondoan eskaintzak egiten zirela zeramikazko platera txikietan. Gainera atekaren gaineko harrietan margo eta zizelkadura batzu aurkitu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arana, Anuntxi. (2000). Mito hurbilak. Baiona: Gatuzain, 33 or. ISBN 2-913842-04-6..
  2. Ebrard, Dominique. (2013). 50 ans d'archéologie en Soule. Ikerzaleak, 145 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]