Osmio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Osmioa
76 RenioaOsmioaIridioa
Ru

Os

Hs
Os-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Osmioa, Os, 76
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 8, 6, d
Itxura zilarkara, distira urdina
Osmioa
Masa atomikoa 190,23(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Xe] 4f14 5d6 6s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 14, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
22,61 g/L
Urtze-puntua 3.306 K
(3.033 °C, 5.491 °F)
Irakite-puntua 5.285 K
(5.012 °C, 9.054 °F)
Urtze-entalpia 57,85 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 738 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 24,7 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 3.160 3.423 3.751 4.148 4.638 5.256
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, -1, -2
(oxido azido ahula)
Elektronegatibotasuna 2,2 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 840 kJ/mol
2.a: 1.600 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
130 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
185 pm
Erradio kobalentea 128 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 87,6 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 4.940 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: osmioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
184Os  %0,02 >5,6x1013 u α 2,966 180W
185Os Sintetikoa 93,6 e ε 1,013 185Re
186Os  %1,59 2,0x1015 u α 2,822 182W
187Os  %1,96 Os egonkorra da 111 neutroirekin
188Os  %13,24 Os egonkorra da 112 neutroirekin
189Os  %16,15 Os egonkorra da 113 neutroirekin
190Os  %26,26 Os egonkorra da 114 neutroirekin
191Os Sintetikoa 15,4 e β- 0,314 191Ir
192Os  %40,78 Os egonkorra da 116 neutroirekin
193Os Sintetikoa 30,11 e β- 1,141 193Ir
194Os Sintetikoa 6 u β- 0,097 194Ir
Erreferentziak

Osmioa elementu kimiko bat da, Os ikurra eta 76 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal zuri grisaxka da, hauskorra eta gogorra. Naturako elementurik astunena da. Platinoarekin eta iridioarekin batera erabiltzen da aleazioak eratzeko. Gehienetan platino-meetan edo oxido moduan (OsO4) dago.

Sintesi organikoetan erabiltzen da (oxidatzaile gisa) eta mikroskopio elektronikoz behatuko diren ehunen tindatze-prozesuan (koloreak finkatzeko). Osmioz egindako aleazioak kontaktu elektrikoetan, bolalumen muturretan eta gogortasuna eta iraunkortasuna behar duten beste hainbat aplikaziotan erabiltzen dira.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osmio metala

Forma metalikoan oso dentsoa da, hauskorra, gogora eta distiratsua. Haatik, zaila da forma horretan aurkitzea; normalean osmio-hauts moduan dago, nahiz eta airearekin kontaktuan osmio tetraoxidoa, OsO4, eratzen duen. Konposatu hori toxikoa da (begientzako arriskutsua), oso oxidatzailea, usain sarkorrekoa eta hegazkorra. Osmioak iridioaren antzeko dentsitatea dauka, oso altua.

Bere oxidazio-egoerei dagokienez, +8raino iristen da, rutenioa bezala. Taula periodikoko talde honetako buru den burdina ez da egoera horretara iristen. Oxidazio-egoera anitz eduki ditzake. Azidoen bidezko korrosioa ondo erresistitzen du, eta hobeto disolbatzen da fusio alkalino bidez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osmio Aldatu lotura Wikidatan