Tigre-marrazo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tigre-marrazo
Fosilaren garaia: 50 Ma-0 Ma[1]

Eozeno goiztiar - gaur egun
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Chondrichthyes
Ordena: Carcharhiniformes
Familia: Carcharhinidae
Generoa: Galeocerdo
J. P. Müller & Henle, 1837
Espeziea: Galeocerdo cuvier
Péron & Lesueur, 1822
Hedapen mapa
Sinonimoak

Squalus cuvier Peron and Lessueur, 1822
Galeocerdo tigrinus Müller and Henle, 1837

Tigre-marrazoa (Galeocerdo cuvieri) Carcharhinidae familiako elasmobrankio-espezie bat da. Ozeano guztietako ur epel eta beroetan bizi da. Bera da Galeocerdo generoko espezie bakarra, hau da, monotipikoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigre-marrazo deritzo, bizkarraldean eta alboetan tigrearenen antzeko zerrenda ilunak dituelako. Zerrendok, zahartu ahala, desagertzera jotzen dute. Gorputza, gainerakoan, grisa edo urdin-berdexka da, baina aurpegia eta azpialdea zurixkak dira. Muturra laburra da, eta burua aski zapala eta ia lauki-formakoa, ezpain-tolestura oso markatuekin. Begi handiak ditu, zirkularrak, eta sudur-zuloak luzeak dira, oso aurrean kokatuak. Hortz handiak, zorrotzak eta gakotuak ditu, eta hortzen ertzak zerra-formakoak dira. Horri esker, gai dira animalia handien hezurrak eta dortoken oskolak hausteko. Hortzak erori edo galduz gero, berriro hazten dira.

Bizkar-hegala handia da, luzea eta puntaduna. Aurreko hegalak zabalak dira, igitai-formakoak, eta isats-hegalak goiko lobulua handiagoa du behekoa baino. Beste lau hegal txikiago ditu atzealdean, bat bizkarrean eta hiru sabelaldean: albo bakoitzean bat eta uzki-hegala, gila-formakoa, erdialdean.

Australian 1954an harrapatutako ale batek 1.524 kg-ko pisua zuen, eta 5,5 m luze zen.

Harrapakari bakartia da, gehienbat gautarra, eta era guztietako harrapakinei erasotzen die: arrainak, txipiroiak, arraiak, beste marrazo batzuk, itsas sugeak, dortokak, itsas ugaztunak... Gizakiari ere eraso izan dio.

Espezie obobibiparoa da. Erditze bakoitzean 30-50 kume jaiotzen dira, 60-75 cm-koak. Poliki hazten dira, eta 4-6 urte bete arte ez dira heldutasunera iristen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tigre-marrazo Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Galeocerdo_cuvier