U-2ren istripua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lockheed U-2 hegazkina, suntsiturikoaren antzekoa

1960ko maiatzaren 1ean U-2 hegazkinaren istripua gertatu zen Gerra Hotzaren testuinguruan. Sobietar armadak hegazkin espioi estatubatuarra suntsitu zuen. Hasiera batean, gobernu estatubatuarrak hegazkin horren misioa eta xedea ukatu zuen, baina Nikita Khrustxevek hegazkinaren hondakinak erakutsi zituenean Washingtonek onartu behar izan zuen bere tarte-sartzea lurralde sobietarrean. Pilotua salbu atera zen istriputik jausgailua eragin baitzuen eta geroago bere izena plazaratu zen, Francis Gary Powers. Istripua Parisen ospatuko zen Ekialde-Mendebalde goi-bilerarako hamabost egunen faltan gertatu zen eta Estatu Batuentzat gertaera deserosoa izan zen eta Sobiet Batasunarekiko harremanen narriatzeari hasiera eman zion.

Koordenatuak: 56°41′45.96″N 60°5′53.16″E / 56.6961000°N 60.0981000°E / 56.6961000; 60.0981000

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: U-2ren istripua Aldatu lotura Wikidatan
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.