Edukira joan

99942 Apophis

Wikipedia, Entziklopedia askea
99942 Apophis 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)21,69
Magnitude absolutua19,7 eta 19,09
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaDavid J. Tholen (en) Itzuli, Fabrizio Bernardi eta Roy A. Tucker (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2004ko ekainaren 19a
Aurkikuntza-lekuaKitt Peak Behatoki Nazionala
Planeta txikien taldeaAton asteroideak
Honen izena daramaApophis (en) Itzuli
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis164.349.000 km
Periapsis111.611.000 km
Ardatzerdi handia137.980.000 km
Eszentrikotasuna0,1906904
Orbita-periodoa323,545 egun
Batezbesteko anomalia202,495 ° eta 142,85714210603 °
Makurdura orbitala3,332 °
Goranzko nodoaren luzera204,432 °
Periapsiaren argumentua126,418 °
126,60398832747 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa325 m eta 0,34 km
Masa61.000.000.000 kg
Albedoa0,23
0,35
Mota espektralaS motako asteroide
Izendapenak
Behin-behineko izendapenak2004 MN4
Nabigazioa
« 99941 Lonniewege • (99943) 2005 AS2 »

99942 Apophis (aurretik 2004 MN4 behin-behineko izenarekin ezaguna) Aton asteroide bat da, bere orbita Lurretik gertu pasatzen delako. 2004ko abenduan, behaketa batzuetatik ondorioztatu zen, 2029. urtean Lurraren kontra talka egiteko aukera handiak zituela (%2,7koak). Beranduago egin ziren behaketa batzuek aurretik egin ziren kalkuluak hobetu eta 2029an gure planetaren aurka talka egiteko aukera ia ezinezkoa zela frogatu zuten. Ilargiarekin talka egiteko aukera oso gutxi dituela ere esan behar da. Egin ziren kalkuluek ordea ez zituzten talka egiteko aukerak zerokoak bihurtu eta beraz, 2029an asteroidea gure planetatik hurbil igarotzen denean, aukerak oso txikiak badira ere, "itxitura grabitazionala" pasatzeko aukerak badaude (espazioko eremu hau oso txikia da, 400 metro inguruko diametroa du), hau gertatzen bada, asteroidearen norabidea aldatuko da eta 2036ko apirilaren 13an gure aurka talka egingo du. Aukera hauen ondorioz, 2006ko abuztura arte asteroidea Turinen eskalako 1 mailan mantendu zen. Hurrengo urteetan egin ziren behaketei esker, lehen aipatutako aukerak are gehiago murriztu ziren eta beraz, 2006ko abuztuaren 5ean Apophis berriz ere Turinen eskalako 0 mailara jatsi izan zen. 2006ko urriaren 19an egin ziren kalkuluen arabera, asteroide honek 2036ko apirilaren 13an gure aurka talka egiteko aukerak 45 000tik 1ekoak dira. 2037an talka egiteko aukerak dituen beste egun bat identifikatu den arren, ez dirudi gertatuko denik, izan ere, aukerak 12,3 milioitik 1ekoak dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]