Arabiako itsasoa

Koordenatuak: 16°N 64°E / 16°N 64°E / 16; 64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Omango itsasoa» orritik birbideratua)
Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa is located in Asia
Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa (Asia)
OzeanoaIndiako Ozeanoa
EskualdeaIndia, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen
KontinenteaAsia
Koordenatuak16°N 64°E / 16°N 64°E / 16; 64
Azalera3.862.000 km²
Zabalera2.400 km
Sakonerahandiena: 4.652 m

Arabiako itsasoa[1] edo Omango itsasoa (arabieraz: بحر العرب, Bahr al-'Arab, latinez: Mare Erythraeum) Indiako ozeanoko itsasoa da, Asiako hegoaldean dagoena, Arabiar penintsula eta India artean.[2] Zabalera handiena 2.400 kilometro inguru da, eta sakonera handiena 4.652 metro, Arabiatik hurbil. Ur guztiz epelak eta gazitasun handikoak dira.

Bi adar nagusi ditu: Adengo golkoa hego-mendebaldean, Bab al-Mandab itsasartearen bidez Itsaso Gorriarekin lotzen dena; eta Omango golkoa iparraldean, Ormuzko itsasartearen bitartez Persiar golkoarekin lotzen dena. Honako estatu hauekin du itsasertza: Arabiar Emirerri Batuak, India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia eta Yemen. Indus da bertara isurtzen den ibai handiena.

Itsasbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza itsasbideek antzinatik zeharkatu dute Arabiako itsasoa, Ekialde Hurbileko herrialdeak Afrika ekialdea, India, Asia hego-ekialdea eta Txinarekin lotuz. Historian zehar, marinelek dhow izeneko ontzietan urak igarotzen zituzten montzoi haizeez baliatuz. Gaur egun merkataritza itsasbide nagusietakoa da, Europa eta India lotuz Suezko kanalean barna, Mediterraneoa eta Itsaso Gorria konektatzen baititu.

Itsasertzeko hiri nagusiak honakoak dira: Bombay, Surat, Goa, Mangalore eta Kochi (India), Karatxi eta Gwadar (Pakistan) eta Aden (Yemen).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]