Aldo van Eyck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldo van Eyck

Bizitza
JaiotzaDriebergen (en) Itzuli eta Driebergen-Rijsenburg (en) Itzuli1918ko martxoaren 16a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaAmsterdam eta Loenen aan de Vecht (en) Itzuli1999ko urtarrilaren 14a (80 urte)
Familia
AitaPieter Nicolaas van Eyck
Ezkontidea(k)Hannie van Eyck
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Sidcot School (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta eszenografoa
Enplegatzailea(k)Delfteko Unibertsitate Teknikoa  (1966 -  1984)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm9667580 Edit the value on Wikidata

Aldo van Eyck (Driebergen, 1918ko martxoak 16Loenen aan de Vecht, 1999ko urtarrilak 14) nederlandar arkitektoa izan zen, Herbehereetako estrukturalismoaren aitzindaria. .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pieter Nicolaas van Eyck poeta eta filosofoaren semea zen. Britainia Handian igaro zuen haurtzaroa eta nerabezaroa, baina Hagan eta Zürichen egin zituen goi-mailako ikasketak 1935-1942 bitartean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Amsterdameko Herri Lanetako Sailarentzat egin zuen lan. Zenbait bidaia egin zituen Afrikara, eta arrazionalismoari buruzko bere ikuspegi kritikoa areagotuz joan zen haietan.

X. Arkitektura Modernoko Nazioarteko Biltzarra, 1956an, arkitekto gazte erradikalek antolatu zuten, Van Eyck tartean, eta Team X izena hartu zuten. Hurrengo urteak izan zituen emankorrenak; bere proiektuek, bere testu eztabaidatuek eta irakaskuntzak 1970 ondoko urteetako arkitektoen erreferentzia-puntu nagusietako bat bihurtu zuten.

Bere arkitekturak lekua eta abagunea ezarri nahi zituen espazioaren eta denboraren lekuan, Herbehereetako tradizio neoplastikoarekin bat eginez. Hortik sortu zen Herbehereetako estrukturalismoa, ordena geometrikoa mugimenduaren eta erkidegoko bizitza aldakorraren zerbitzura jartzen duena. Arkitektura-molde horretako eredu nagusia Amsterdameko umezurztegia izan zen, 1960an amaitua. Maisulan horren ondoren, Pastoor van Ars elizaren proiektua egin zuen, Hagan, eta eskulturen pabiloia, Arnhemen. Hurrengo hamarraldian, Amsterdameko ama eta haurren egoitza eraikiarazi zuen, geometria konplexu eta kolore biziko eraikuntza. Baina bere karrerako obrarik nagusia Noordwijkeko Espazioaren Europar Agentziaren egoitza izan zen, 1980 ondoko urteetan egina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aldo van Eyck Aldatu lotura Wikidatan