Anselm Kiefer
Anselm Kiefer (Donaueschingen, Alemania, 1945eko martxoaren 8a -) alemaniar margolaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pintura-ikasketak egin zituen Friburgon (1966-1968), Peter Dreherrekin, eta Karlsruhen (1969), Horstekin. Bere argazki-sailetan faxisten agur-keinua egiten agertu zenetik —bere herrialdearen iragan naziaz lotsaturik—, XIX. mendeko nazionalismo teutonikoarekin lotutako keinu, ikur, mito eta gaiak azaldu ditu batez ere bere lanetan. Hori, baina, zuzenez bestera ulertu izan da sarritan, XIX. mendeko chauvinismoaren eta XX. mendeko faxismoarengatik alemaniar kulturak pairatu duen estigmaren ondorioz.
Kieferrek, Alemaniako historiaren auzi jakin batzuetara mugatu gabe, argazkilaritzaren eta pinturaren arteko harremana aztertzen duen pintura-molde independentea landu du. Bere koadroetako askok argazkiak dituzte abiapuntu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anselm Kiefer ![]() |