Edukira joan

Michelangelo Pistoletto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michelangelo Pistoletto

(2012)
Bizitza
JaiotzaBiella1933ko ekainaren 25a (91 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakartista, margolaria, eskultorea, grabatzailea, installation artist (en) Itzuli, artista grafikoa eta artista bisuala
Jasotako sariak
KidetzaAccademia di San Luca
MugimenduaArte Povera (en) Itzuli

pistoletto.it
IMDB: nm0685579 Discogs: 2941199 Edit the value on Wikidata

Michelangelo Pistoletto (Biella, Vercelli, Italia, 1933ko ekainaren 25a -) italiar margolaria da.

Aitaren lantegian hasi zen margolaritzarekin harremanetan, koadro zaharrak konpontzen eta eraberritzen. Lehenengo lanak olio-pinturan egindako autoerretratuak izan ziren.

1962an jarri zituen erakusgai lehenengo Quadri specchiantiak: arte dinamikoa sortu zuen hala, koadroen gainaldean irudiak islatuz eta ikuslea unean-unean obran parte hartzera bultzatuz.

1966an, Oggetti in meno izenburuko instalazioa aurkeztu zuen: objektuak ez ziren garai batean edo jatorrian izan zirenaren parte edo hondarrak besterik. 1968an, Arte Povera delako mugimenduaren lehenengo erakusketan parte hartu zuen, baina beti nabarmendu da artista independente gisa. Arte garaikidearen hizkuntza-berrikuntzaren protagonista nagusietako bat da. 2009an, Michelangelo Pistoletto eta Salvatore Garau elkarrekin aritu ziren "Di tanto mare. Salvatore Garau - Michelangelo Pistoletto"[1].

Erakusketa ugari prestatu ditu, erakusteko sorkuntza artistikoa ez dela irudi mugiezin batera murrizten eta azpimarratzeko arte-lanak elkarreragina izan behar duela inguruko ezaugarriekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michelangelo Pistoletto Aldatu lotura Wikidatan