Krzysztof Penderecki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krzysztof Penderecki
Bizitza
Izen osoa Krzysztof Eugeniusz Penderecki
Jaiotza Dębica1933ko azaroaren 23a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Krakovia2020ko martxoaren 29a (86 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Elżbieta Penderecka (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Academy of Music in Kraków (en) Itzuli
Hizkuntzak poloniera
ingelesa
alemana
frantsesa
Irakaslea(k) Stanisław Wiechowicz (en) Itzuli
Artur Malawski (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria, pedagogoa, musikologoa, musika-irakaslea eta biolin-jotzailea
Lantokia(k) Krakovia eta Varsovia
Enplegatzailea(k) Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak Polish Requiem (en) Itzuli
Q1813637 Itzuli
Symphony No. 8 (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Berlingo Arteen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Polish Academy of Learning (en) Itzuli
Bavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Union of Polish Composers (en) Itzuli
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua biolina
pianoa
Diskoetxea EMI Classics

IMDB: nm0671678 Allocine: 49128 Allmovie: p181028
Spotify: 0qEO82Hj3SvjoNyEfKpRku iTunes: 621683 Last fm: Krzysztof+Penderecki Musicbrainz: c3395434-dfdd-4de8-a8c2-0a3b110ef3ef Songkick: 257236 Discogs: 227875 Allmusic: mn0000580964 Edit the value on Wikidata
Penderecki sign.svg

Krzysztof Eugeniusz Penderecki (Dębica, Polonia, 1933ko azaroaren 23a - Krakovia, 2020ko martxoaren 29a) poloniar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kasa hasi zituen musika-ikasketak, eta geroago Malawskiren ikaslea izan zen Krakoviako Goi Mailako Musika Eskolan. 1958. urtetik aurrera eskola hartako irakaslea izan zen, eta 1972. urtean zuzendari izendatu zuten. 1973. urtetik aurrera konposizio-irakaslea izan zen Yaleko unibertsitatean.

Lehen lanetan C. Debussyren eta K. Szymanowskiren eragina antzematen zaio. Geroago Boulezen eragina izan zuen. 1960. urtetik aurrera Boulezen estiloa utzi zuen, eta abangoardiako musikagile nagusietakoa bihurtu zen.

Pendereckik musikazkoak ez diren hotsak erabiltzen zituen, idazmakinarena eta zerrarena, adibidez, eta ohiko musika-tresnekin nahasten zituen. Ahotserako musikan aldiz, kantariek kontsonanteak ahoskatu behar izaten dituzte arrapaladan, txistu eta zarata eginez.

Lan aipagarriak dira: The Devils of Loudun (1968-1969) eta Paradise (1976-1978) operak; Anaklasis (1960), harizko eta perkusiozko tresnetarako; Threnody for The Victims of Hiroshime (1960), harizko 52 tresnetarako; Polymorphia (1961), harizko 48 tresnetarako; St. Luke Passion (1963-1966), idatzi duen lanik txalotuena, kontalari, bakarlari, abesbatza eta orkestrarako; Kosmogonia (1970), bakarlari, abesbatza eta orkestrarako; Ekintzak (1971), jazz-talderako; Intermezzo (1973); Agnus Dei (1980), korurako.

Soinu-bandak ere egin zituen, esate baterako, Wojciech Jerzyren Manuscrit trouvé à Saragosserako (1964) sortutako musika XX. mendeko soinu-banda berritzaileenetakotzat jotzen da.

Bestalde, Pendereckiren beste lan batzuk nahiz eta zinerako sortuak ez izan, film batzuetan erabiliak izan dira, hala nola, Txelo-kontzertuaren (1971) zati batzuk The Shining eta The Exorcist filmetan erabili zen.

Krzysztof Pendereckik sari ugari jaso zituen: Wolf saria (1987), Grawemeyer saria (1992), Asturiasko Printzea Saria (2001) eta Praemium Imperiale saria (2004), besteak beste.

2006. urtean, Münsterreko Unibertsitateko (Alemania) doctor honoris causa titulua jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krzysztof Penderecki Aldatu lotura Wikidatan