Louise Bourgeois
Louise Joséphine Bourgeois (lwiz buʁʒwa ahoskatua; Paris, 1911ko abenduaren 25a - New York, 2010eko maiatzaren 31) frantziar artista,eskultorea izan zen.[1]
1940ko hamarkadan, Robert Goldwater senarrarekin New Yorkera bizitzera joan ondoren, eskulturan zentratu zen. Arte Konfesionalaren sortzailetzat onartua da. Bere lanek giza irudiari egiten diote erreferentzia, baita bere zatiek ere, traizioa, antsietatea eta bakardadea bezalako gaiak adieraziz.[2] Bere lana autobiografiko hutsa izan zen, eta bere aitaren eta haurtzainaren arteko amodioak eragindako haurtzaroko trauman inspiratuta zegoen.[2]
1949an egin zuen lehenbiziko egurrezko eskultura monumentala Itsua itsua gidatzen. 1951n, estatubatuar herritartasuna eman zioten; urte berean erosi zion MOMAk Irudia lotan obra. 1966an, Eccentric Abstraction izeneko erakusketa ospetsuan parte hartu zuen. 60ko hamarraldian Italiara joan eta marmola landu zuen. 1982an antolatu zuen New Yorkeko MOMAk Bourgeoisen lehen atzera begirako erakusketa handia, eta haren ehun obratik gora erakutsi zituen. 1991n, Frantziako Kultura ministerioaren sari nagusia jaso zuen, eta, 1994an, Parisko Arte Moderno Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. 2008an, Ohorezko Legioaren domina eman zion Frantziako Gobernuak.
Bere armiarma-eskulturengatik ezaguna, "Emakume Armiarma" ezizena eman ziona, arte garaikideko artistarik garrantzitsuenetarikoa da.[3] Bere armiarma eskulturarik handiena Maman (euskaraz: ama) du izena eta munduko leku askotan erakutsi da, 9,27 metro baino gehiagoko altueraduna.[4]

Maman (ama), Bilboko armiarma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruetan, Bourgeoisen lan ezagun bat dago, Ama izenekoa (Maman, 1999) armiarma, hamar metro luze dituen eskultura ikusgarria.
Ama 2000. urtean Tate Modern museoaren Turbine Hall handiaren inauguraziorako eskatu zioten. Egindako lehenbiziko hura altzairuzko armiarma erraldoi itzela zen, ia 9 metro luze zuena. Bazuen zorro bat sabel azpian, eta marmolezko 10 arrautza era bai; sabelaldea eta bularraldea brontze zimurrez eginda zeuden. Bilbon dagoena, haren ondoren, Bourgeoisek sortu zuen armiarma-eskulturen serie bateko handienetakoa da.[5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haurtzaroa eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bourgeois 1911ko abenduaren 25ean jaio zen Parisen, Frantzian.[6] Josephine Fauriaux eta Louise Bourgeoisen lau seme-alabetatik hirugarrena izan zen.[7] Gurasoak antzinako tapizetan espezializatutako galeria baten jabeak ziren. Jaio eta urte batzuetara, familia Paristik kanpora joan zen bizitzera, eta tapizak konpontzeko tailer bat ezarri zuen bere sailaren azpian, Choisy-le-Roin, non denborak higatutako diseinuak zaharberritzen zituzten.[6][8]
1924an, bere aita tirano emakumezalea zen eta maitale ugari izan zituen, bere seme-alaben maistra eta umezaina barne.[9] Bourgeois-en esanetan, bere ama Josephine, “pertsona argia, pazientzia handikoa eta kalkulatzailea” zen eta bere senarraren desleialtasunaren berri bazuen ere, errazagoa izan zitzaion gaia alde batera utzi eta ezjakinarena egitea. Bourgeoisek, neskato ernea zen eta bere oroitzapenak egunerokoetan gorde zituen.[10]
Txikitan, Bourgeoisek ezin izan zituen bere aitaren itxaropenak bete, bere trebezia faltagatik. Azkenean, aitak bere talentu eta izpirituagatik gurtu zuen, baina maitasuna ez zen bion artekoa izan. Neskak aita gorrotatzen jarraitu zuen, aitaren izaera esplosiboarengatik, etxeko jarrera menderatzailearengatik eta isekengatik.[11]
1930ean, Bourgeois Sorbonan hasi zen Matematika eta Geometria ikasten.[12][13] Louisek zera esan zuen:
"Nire buru-bakea lortzeko modu bakarra inork alda ez zitzakeen legeak aztertzea zen".[13]
Ama 1932an hil zen, Bourgeoisek eskolan jarraitzen zuen bitartean. Josephinen heriotzak Matematika utzi eta Artea ikasten hastera bultzatu zuen. Aitak artista modernoak xahutzailetzat zituenez, ez zion lagundu nahi izan. Louisek ikasten jarraitu zuen, ingelesezko itzultzaileak behar ziren eskoletan izena eman zuen, horrela ez zuen matrikularik ordaintzen. Eskola horietako batean Fernand Léger margolariak ikusi zuen bere lana eta eskultorea zela esan zion, ez zela margolaria.[14]
Bourgeois Sorbonan graduatu zen 1935ean, eta Académie de la Grande Chaumière-n jarraitu zuen ikasten, 1937tik 1938ra, baita beste eskola batzuetan ere, hala nola Louvre Eskolan eta École des Beaux-Arts-en. École des Beaux-Arts-en izena emanda egon zen denboran, aitaren desleialtasunak erabili zituen inspirazio gisa. Bere sormen bulkada haurtzaroko traumen eta tentsioen barruan zegoela ohartu zen.[15]
Bourgeoisek lehen eskutik esperimentatzeko gogoa zuen, eta sarritan joaten zen Parisko estudioetara, non beste artista batzuen teknikak ikasten zituen eta erakustaldi desberdinekin laguntzen zuen.[16]
Bourgeoisek lan grafikoko denda bat ireki zuen une labur batez aitaren tapiz-tailerraren ondoan. Aitak lagundu egin zion, merkataritzan oinarritutako lanbide batean sartzea erabaki zuelako.[17]
Bourgeoisek bere lan grafikoko dendan ezagutu zuen, 1938an, gero bere senarra izan zena, Robert Goldwater historialari estatubatuarra, arte primitiboaren arloan aitzindaria izateagatik ezaguna. Goldwater dendara joan zen Pablo Picassoren irudi sorta bat erostera, eta "surrealismoari eta azken joerei buruzko berbeten erdian, ezkondu egin ziren". Urte berean New Yorkera joan ziren, non Goldwaterrek New York University Institute of Fine Arts-en arte irakasle lanean jarraitu zuen, Bourgeois New Yorkeko arte ikasleen Ligara joaten zen bitartean, Vaclav Vytlacil-en babespean pintura ikasten, non eskulturak eta estanpatuak ere ekoizten zituen.[18][19]
1939an, Bourgeois artean ez zen haurdun geratu, eta, beraz, senarrarekin batera, Frantzia bisitatu zuten Michel izeneko haur txiki bat adoptatzeko. Hala ere, 1940an Jean-Louis erditu zuen eta 1941ean Alain.[20]
1939an, Bourgeois artean ez zen haurdun geratu, eta, beraz, bere senarrarekin batera, Frantzia bisitatu zuten Michel izeneko haur txiki bat adoptatzeko. Hala ere, 1940an Jean-Louis erditu zuen eta 1941ean Alain.[21]
Helduaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bourgeoisentzat 1940ko hamarkadaren hasieran herrialde berri baterako trantsizioaren zailtasunak eta New Yorkeko erakustaldien munduan sartzeko arazoak izan zituen. Garai hartan, metalezko eta ozeanotik zetorren egurrez egiten zuen lan. Egurraren zikinkeriak pinturaz estaltzen zituen, gero iltzez zuloak eta marratxoak egiten zituen, bere asmoa emozioren bat adieraztea zen. Sleeping Figura bere lanaren adibide bat da une horretan, bere zaurgarritasuna zela eta, mundu errealari aurre egiteko gai ez den gerrako figura da obra. Bourgeoisen lana bere iragan problematikoaren berrikuspenetatik sortu zen, haurtzaroaren eta aitarengandik jasotzen zituen gehiegikerien inspirazioa eta aldi baterako katarsia aurkituz. Poliki-poliki, konfiantza artistiko handiagoa garatuz joan zen, nahiz eta batez besteko urteak opakoagoak izan, artearen munduan arreta gutxi jaso zuelako, nahiz eta bere lehen bakarkako erakusketa 1945ean egin.[22]
Parisen ezagutu zuen Joan Miró, 1938an, Bigarren Mundu Gerra baino lehen, baina haren eragina miretsi eta jaso arren, 1947ra arte New Yorken ez zen adiskidetasuna hasi. Nahiz eta berak bere pintura preziatzen zuen, naiftzat jotzen zuena, ez zuen bere eskultura estimatzen. Bera eta bere senarra gonbidatu bakanen artean egon ziren Pierre Matissek, Henri Matisseren seme gazte eta ibiltariak, Miróri 1965ean New Yorkera egindako bisita batean eskaini zion barne-koktel batean. 1966ko udan Bourgeoisek eta bere senarrak Espainian eta Grezian zehar bidaiatu zuten, Bartzelonako Antoni Gaudíren eraikinak bisitatuz.[23]
1954an, Bourgeois American Abstract Artists Group delakora batu zen hainbat garaikiderekin, horien artean Barnett Newman eta Ad Reinhardt. Garai horretan Willem de Kooning, Mark Rothko eta Jackson Pollock artisten lagun egin zen.[24]
American Abstract Artists Group taldeko kidea izan zen. Bourgeoisek egurra erabiltzeari utzi zion haitzurdin, plaster eta brontzezko egiturak erabiltzeko, beldurra, zaurgarritasuna eta kontrola galtzea bezalako gaiak ikertzen zituen bitartean. Trantsizio hori norabide erabakigarria izan zen. Bere artea elkarri lotutako egun eta zirkunstantzien segida edo sekuentzia gisa aipatzen zuen, bere lan goiztiarra erortzeko beldurra bezala deskribatuz, ondoren erortzeko arte bilakatuko zena, eta azken bilakaera "jasateko" artera. Bizitza errealean izan zituen gatazkek bere esperientziak arte modu paregabe baten bidez autentifikatzeko ahalmena eman zioten. 1958an (beste iturri batzuen arabera, 1961ean), Bourgeois eta bere senarra Chelsea (Manhattan) 22 Mendebaldeko kalean terraza zuen etxe batera joan ziren bizitzera, non bera bizi eta lan egin zuen hil arte.[25]
Bere arte feministatzat jotzen ez bazuen ere, feminitatea zuen gai nagusi. Femme Maison (1946-1947), Torso self-portrait (1963-1964) eta Arch of Hysteria (1993) bezalako lanak emakumeen gorputzari buruzkoak izan ziren.[26] Bourgeoisek hauxe esan zuen:
"Nire lana genero aurreko arazoekin dago lehian, adibidez inbidia ez da maskulinoa edo femeninoa".[27]
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973an, Bourgeois Pratt Institute, Cooper Union, Brooklyn College eta New York Studio School of Drawing, Painting and Sculpture erakundeetan irakasten hasi zen. Louisek Great Neck-eko (Long Island) eskola publikoetan ere irakatsi zuen urte askoan.
1970eko hasieran Bourgeois “Sunday, bloody Sundays” izeneko bileren anfitrioia zen Chelseako bere etxean. Bileretan artista eta ikasle gazteek kritikak jasotzen zituzten Bourgeoisen partetik. Louisek emakumezko izaeran oinarritutako artea inspiratu zien ikasle askori.[28]
Bourgeois aktibistez inguratu zen, Anita Steckelek sortutako The Fight Censorship Group talde feministaren parte bihurtuz. 1970eko hamarkadan artean irudi sexualen erabilera defendatu zuen taldeak.[29][30] Steckelek argudiatu zuen: "Zakila museo batean sartzeko behar bezain ona ez bada, ez litzateke behar bezain ona izan behar emakume batengan sartzeko".[31]
Robert Goldwater 1973ko martxoaren 26an hil zen, eta horrek aldaketa handia eragin zion bere bizitzan.
1980az geroztik, Jerry Gorovoy arte-komisarioaren laguntza izan zuen, eta managerra izan zen. Handik aurrera, artistak gero eta indar transgresore handiagoa zuten obrak sortu zituen, feminismoaren eta material berrien eragin handia zutenak. 1982an, New Yorkeko Arte Modernoko Museoan (MoMA), Deborah Wye komisario zuela, bere lehenengo atzera begirakoa ospatzean lortu zuen nazioarteko aintzatespena. Ordura arte, figura periferikoa izan zen artean, eta haren lana txalotua baino miretsiagoa zen. Atzera begirakoaren irekierarekin bat egiteko programatuta zegoen Artforumekin egindako elkarrizketa batean, berak adierazi zuen bere eskulturetan irudiak autobiografiko hutsak zirela. Bourgeoisek, artearen bidez, obsesiboki berpizten zuen munduarekin partekatu zuen haurtzaroko trauma, bere haurtzaina bere aitaren maitalea ere bazela ohartu zenean.[32][33]
Bourgeoisek beste atzera begirako bat izan zuen 1989an Documenta 9, Kasselen (Alemania).[34] AEBn ordezkaria izan zen Veneziako Bieurtekoan (1993). Bere azken lanak, New Yorkeko bere tailerrean eginak, muntaia monumentalaren aukera harrigarrienak arakatu zituzten, hala nola Spider (1992) eta Maman, brontzezko 10 metroko armiarma bat, 2004an Bilboko Guggenheim Museoan erakutsi zena. Hainbat sari lortu zituen: Frantziako Kultura Ministerioaren Eskulturako Gran Prix saria (1991), Veneziako Biurteko Urrezko Lehoia, Japoniako Arte Elkartearen saria (1999), Aragoi-Goya saria (2008). 1993an, Royal Academyk XX. mendeko arte estatubatuarrari buruzko inkesta egin zuenean, antolatzaileek ez zuten uste Bourgeoisen lanak garrantzi handirik zuenik inkestan sartzeko.[35] Hala ere, inkesta hori kritikatu egin zen hainbat artista alde batera utzi izanagatik, kritikari batek esan baitzuen "Estatu Batuetako arte onenaren sail osoak ezabatu egin zirela", oso emakume gutxi sartu zirela azpimarratuz.[36] 2000. urtean bere lana Londresko Tate Modern jaialdiaren irekieran erakusteko hautatua izan zen.[34] 2001ean, Guggenheim Hermitage Museum-en erakutsi zuen.[37] 2010ean, bere bizitzako azken urtean, Bourgeoisek bere artea erabili zuen lesbiana, gay, bisexual eta transgeneroen (LGBT) berdintasunaren alde hitz egiteko. I do lana sortu zuen, zurtoin bakarretik hazten diren bi lore erakusten dituena, ezkontza homosexuala babesten zuen Freedom to Marry irabazi asmorik gabeko erakundeari mesede egiteko. Bourgeoisek esan zuenez, "denek izan beharko lukete ezkontzeko eskubidea. Norbait betiko maitatzeko konpromisoa egitea gauza ederra da".[38] Bourgeoisek LGBT berdintasunaren aldeko aktibista gisa jardun zuen, ACT UP hiesaren aurkako erakunde aktibistarentzako piezak sortuz 1993an.[39]
2011n, Armiarma izeneko bere lanetako bat $10.7 milioi dolarretan saldu zen, enkantean zegoen obra baterako errekor berria eta emakume baten lanarengatik ordaindutako preziorik altuena.[40][41]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere senarra, Robert Goldwater, 1973an hil zen eta seme adoptatua, Michel, 1990ean hil zena bere aurretik hil ziren, beste bi seme naturalak Alain Bourgeoisek eta Jean-Louis Bourgeoisek, bizirik zeuden[42] Bourgeois miokardioko infartu akutuak jota hil zenean, 2010eko maiatzaren 31n, New York hiriko Beth Israel Medical Center-en.[43][44] Wendy Williamsek, Louise Bourgeois Estudioko zuzendariak eman zuen heriotzaren berri.[44] Louisek piezak sortzen jarraitu zuen hil arte; bere azken piezak hil baino astebete lehenago bukatu ziren.[45]
New York Times-ek esan zuenez, bere lanak "gai errepikakor batzuk partekatzen zituen, giza gorputzean eta mundu beldurgarri batetik elikatua eta babestua izateko beharrean oinarrituak".[46]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Femme Maison
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Femme Maison (1946-47) pintura sail bat da, non Bourgeois-ek emakume baten eta etxearen arteko harremana aztertzen duen. Emakumeen buruak etxeekin ordezkatzen dituzte, beren gorputzak kanpoko munduan eta buruak etxekoan utziz. Arte modernoaren deshumanizazioaren parte da gaia.[47]
Destruction of the Father
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren suntsipena (1974) aitak bere seme-alabengan zuen botere nagusiaren esplorazio biografiko eta psikologikoa da. Pieza azal koloreko instalazioa da, umetoki baten antzeko gela leun batean. Igeltsuz, latexez, egurrez, oihalez eta argi gorriz egina dago, eta artistak eskala handiko material leunak erabili zituen lehen pieza izan zen. Instalaziora sartzean, krimen-eszena baten eraginpean jartzen dute ikuslea. Jangela estilizatu batean jarririk (errekamara baten itxura bikoitzarekin), haurrak forma abstraktuak bailiran, aita larderiatsu baten seme-alabak, matxinatu egin dira eta hil eta irentsi egin dute.[48]
…entzuleei esaten zein handia den, egin zituen gauza zoragarri guztiak, gaur harrapatu dituen gaizto guztiak. Baina eszena hori egunero errepikatzen da. Tragedia dago airean. Gehiegitan esan du bere zatia. Jasanezina da menderatzailea, bera konturatzen ez bada ere. Handitzen doan erresumin mota bat eta halako batean nebak eta biok erabaki genuen 'iritsi zen ordua!' Hartu, mahai gainean etzan eta gure labanekin disekzionatuko dugu. Zatitu egin genuen, zakila moztu genion. Eta janari bihurtu zen. Osorik jan genuen, berak bere seme-alabak kitatu zituen modu kitatu genuen bera.
Cells
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laurogeiko hamarkadan, Bourgeoisek bi instalazio lan sail sortu zituen, berak 'Gelak' bezala aipatzen zituenak. Asko, kutxa txikiak dira, barruan objektu sinbolikoen moldaketak ikusten dira; beste batzuk gelatxo txikiak dira, ikuslea sartzera gonbidatzen dutenak. Pieza horietan, Bourgeoisek aurretik zizelkatutako formak erabiltzen ditu, aurkitu zituen objektuak eta artistarentzat karga emozional pertsonal handia zuten objektuak.
Zelda edo gelek egoera psikologiko eta intelektualak gordetzen dituzte, batez ere beldurra eta mina. Bourgeoisek esan zuenez, "min mota ezberdinak adierazten dituzte: fisikoa, emozionala eta psikologikoa, mentala eta intelektuala... Zelda bakoitzak beldurra maneiatzen du. Beldurra mina da... Gelaxka bakoitzak voyeur-aren plazerarekin tratatzen du, begiratzeko eta begiratua izateko emozioarekin”.[49]
Maman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Bourgeois armiarma erabiltzen hasi zen bere artearen irudi nagusi gisa. Maman, bederatzi metro baino gehiagoko altuera duena, altzairuzko eta marmolezko eskultura bat da, eta, ondoren, brontzezko sei erreplika egin ziren. Hasieran, Bourgeois-eko komisionatu gisa agertu zen Unilever telesailerako, Tate Modern-eko Turbine Hall-erako, 2000. urtean. Geroago, eskultura Dohako Konbentzioen Zentro Nazionalean (Qatar) jarri zen.[50] Bourgeois-ek eraikitako armadako eskulturarik handiena da.[51]
Eskulturak amaren indarra aipatzen du, ehunen, nutrizioaren eta babesaren metaforarekin.
«Armiarma amarenganako oda da. Nire lagunik onena zen. Armiarma bat bezala, ama ehulea zen. Nire familia tapizak zaharberritzeko negozioan zebilen, eta nire ama tailerraren arduraduna zen. Armiarmak bezala, ama ere oso maltzurra zen. Armiarmak presentzia atseginak dira, eltxoak jaten dituztenak. Badakigu eltxoek gaixotasunak zabaltzen dituztela eta beraz, ez direla ongi etorriak. Orduan, armiarmak proaktiboak eta oso lagungarriak dira, nire ama bezalaxe.» Louis Bourgeois[52]
Hautatutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994 Louise Bourgeois: The Locus of Memory Works 1982-1993. Harry N. Abrams. 144. or. ISBN 0-8109-3127-3
- 1996 Louise Bourgeois: Drawings and Observations. Bulfincha. 192. or.ISBN 0-8212-2299-6
- 1998 Louise Bourgeois Destruction of the Father / Construction of the Father. MIT Press, Violette Editions-ekin batera. 384. or.ISBN 0-262-52246-2
- 2000 Louise Bourgeois: Memory and Architecture. ISBN 84-8003-188-3
- 2001 Louise Bourgeois: The Insomnia Drawings. Scalo Publishers. 580. or. ISBN 3-908247-39-X
- 2001 Louise Bourgeois' Spider: The Architecture of Art-Writing. ISBN 0-226-03575-1
- 2008 Louise Bourgeois: The Secret of the Cells. Prestel USA. 168. or.ISBN 3-7913-4007-7
- 2011 To Whom it May Concern. Violette Editions. 76. or. ISBN 978-1-900828-36-9
- 2012 The Return of the RepressedISBN 978-1-900828-37-6
Erakustaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995 Louise Bourgeois. Sculptures, environments, dessins. 1938-1995, Parisko Arte Garaikideko Museoa, París
- 1996 Louise Bourgeois. Der Ort des Gedachtnisses Skulpturen, Environments und Zeichnungen. 1946-1995, Deichtorhallen, Hamburgo
- 1996 Red Room, en Galerie Hauser & Wirth, Zúrich
- 1998 Louise Bourgeois. Recent Work, Serpentine Gallery, Londres
- 1998 Past Tense. Louise Bourgeois, The Art Gallery of Ontario, Toronto
- 1998 Louise Bourgeois: Topiary, Museo Whitney de Arte Estadounidense, Nueva York
- 1999 Louise Bourgeois. Memoria y arquitectura, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madrid
- 1999 Louise Bourgeois, en Kunsthalle Bielefeld, Bielefeld
- 2000 Louise Bourgeois. Neue Arbeiten/Recent Works, Galerie Hauser & Wirth, Zúrich
- 2001 Louise Bourgeois, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao
- 2001 Louise Bourgeois, Hermitage Museoa, San Petersburgo
- 2002 Louise Bourgeois. Works in Marble, Hauser & Wirth Galerie, Zúrich
- 2003 Louise Bourgeois, Louisiana Museum of Modern Art, Humlebaek
- 2003 Louise Bourgeois. Installation at Inauguration of Dia:Beacon, Día Center for the Arts, Nueva York
- 2003 Louise Bourgeois. The Insomnia Drawings, Museo Whitney de Arte Estadounidense, Nueva York
- 2004 Louise Bourgeois, Daros Collection, Zúrich
- 2005 Louise Bourgeois. Repairs in the Sky. en FPJM (2005eko martxoaren 19tik ekainaren 12ra). Palma de Mallorca
- 2005 Sublimation, Hauser & Wirth London, Londres
- 2005 Stitches in Time, Museo de Arte Contemporáneo (Miami), Miami
- 2005 Wifredo Lam Gunea, La Habana
- 2006 Louise Bourgeois, Kunsthalle Bielefeld, Bielefeld
- 2007 Louise Bourgeois: Retrospective, Tate Modern, Londres
- 2011 Louise Bourgeois & Antoni Tàpies, Galerie Lelong, París.
- 2011 Louise Bourgeois and Alex Van Gelder: Armed Forces, Hauser & Wirth, Zúrich.
- 2011 Louise Bourgeois and Tracey Emin: Do Not Abandon Me, Hauser & Wirth, Londres.
- 2011 Louise Bourgeois: el retorno de lo reprimido, Fundación Proa, Buenos Aires. Itinerancia: Instituto Tomie Ohtake, São Paulo; Museu de Arte Moderna, Río de Janeiro[53]
- 2015 Louise Bourgeois. He estado en el infierno y he vuelto, Museo Picasso Málaga[54]
- 2016 Unfinished: Thoughts Left Visible, The Metropolitan Museum of Art, Nueva York.
- 2017 Dibujos, Galería Barbara Mathes, Nueva York.
- 2024 Louise Bourgeois: I have been to hell and back. And let me tell you, it was wonderful. Mori Art Museum, Tokio.
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 Bourgeois, Louise.
Sariak eta ohorezko aipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977: Yale Unibertsitateko Ohoreekin Doktoretza
- 1990: National Academy of Design-erako hautatua[55]
- 1991: Bizi-lorpenaren saria eskultura garaikidean (Hamilton, New Jersey)
- 1997: Arteen Domina Nazionala
- 1999: Praemium Imperiale, bere bizitzan izandako lorpenengatik
- 1999: Golden Lion en el Venice Biennale
- 2003: Wolf Foundation Prize Arteetan (Jerusalem)
- 2005: Austrian Decoration for Science and Art[56]
- 2008: Légion d'honneur
- 2009: Ordre de la Grande Gidouille patafisikoaren "Commandeur"*
- 2009: National Women's Hall of Fame-k ohoratua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Louise Bourgeois, 1911-2010. theartnewspaper 4 de junio de 2010.
- ↑ a b Dorment, Richard. (1 de junio de 2010). Louise Bourgeois invented confessional art. London: The Daily Telegraph.
- ↑ La escultora americana Louise Bourgeois muere a la edad de 98 años. BBC News 1 de junio de 2010.
- ↑ «Maman» Collections (The National Gallery of Canada).
- ↑ «Ama - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (kontsulta data: 2018-08-31).
- ↑ a b «Art Encyclopedia: Louise Bourgeois» Answers.com.
- ↑ «The Spider's Web» The New Yorker.
- ↑ Cotter, Holland. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois, Influential Sculptor, Dies at 98. The New York Times, 2 or..
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ Campbell-Johnston, Rachel. (9 de octubre de 2007). Louise Bourgeois: this art has legs. London: The Times.
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ a b Cotter, Holland. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois, Influential Sculptor, Dies at 98. The New York Times, 2 or..
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ Campbell-Johnston, Rachel. (9 de octubre de 2007). Louise Bourgeois: this art has legs. London: The Times.
- ↑ «BiographyTxantiloi:Spaced ndashLouise Bourgeois» Cybermuse.
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ Cotter, Holland. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois, Influential Sculptor, Dies at 98. The New York Times, 2 or..
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ http://fiches.lexpress.fr/personnalite/louise-bourgeois_268971/biographie
- ↑ Antonio Boix Pons. La formació i evolució de Bourgeois en paral·lel a Miró. Louise Bourgeois. Repairs in the Sky. Palma de Mallorca. FPJM (2005): 107-113
- ↑ «BiographyTxantiloi:Spaced ndashLouise Bourgeois» Cybermuse.
- ↑ McNay, Michael. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois obituary. London.
- ↑ Meyer, Richard. «Not Me:’ Joan Semmel’s Body of Painting» Joan Semmel.
- ↑ Meyer, Richard. «Not Me:’ Joan Semmel’s Body of Painting» Joan Semmel.
- ↑ (Ingelesez) «Louise Bourgeois: The shape of a child's torment» The Telegraph 2007-10-09 (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ Meyer, Richard. «Not Me:’ Joan Semmel’s Body of Painting» Joan Semmel.
- ↑ «ART / The bad and the beautiful: The Royal Academy is about to open a big show of American art in the 20th century. Three of the paintings here were rated good enough to be included. Three were not. If you can guess which is which, you're cleverer than us (answers overleaf). The choices are symptoms of a wider malaise - Arts & Entertainment - The Independent» web.archive.org 2014-02-25.
- ↑ The State Hermitage Museum: Hermitage News. Hermitagemuseum.org.
- ↑ Dorment, Richard. (1 de junio de 2010). Louise Bourgeois invented confessional art. London: The Daily Telegraph.
- ↑ Dorment, Richard. (9 de octubre de 2007). Louise Bourgeois: The shape of a child's torment. London: The Daily Telegraph.
- ↑ a b http://fiches.lexpress.fr/personnalite/louise-bourgeois_268971/biographie
- ↑ Dorment, Richard. (1 de junio de 2010). Louise Bourgeois invented confessional art. London: The Daily Telegraph.
- ↑ «ART / The bad and the beautiful: The Royal Academy is about to open a big show of American art in the 20th century. Three of the paintings here were rated good enough to be included. Three were not. If you can guess which is which, you're cleverer than us (answers overleaf). The choices are symptoms of a wider malaise - Arts & Entertainment - The Independent» web.archive.org 2014-02-25.
- ↑ The State Hermitage Museum: Hermitage News. Hermitagemuseum.org.
- ↑ Louise Bourgeois Edition. Freedom To Marry.
- ↑ Wagner, James. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois (1911-2010). .
- ↑ Louise Bourgeois, Spider (1996) Christie's Post-War Contemporary Evening Sale, 8 November 2011, New York.
- ↑ The price of being female: Post-war artists at auction. The Economist 25 de mayo de 2012.
- ↑ [Esteka hautsia]
- ↑ Kessler, Felix. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois, Sculptor of Freaky Giant Spiders, Dies at 98. Bloomberg.
- ↑ a b Cotter, Holland. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois, Artist and Sculptor, Is Dead. The New York Times.
- ↑ Peltz, Jennifer. (31 de mayo de 2010). Artist Louise Bourgeois dies in NYC at 98. Yahoo! News.
- ↑ Cotter, Holland. (31 de mayo de 2010). Louise Bourgeois, Artist and Sculptor, Is Dead. The New York Times.
- ↑ Conn, Cyndi. Delicate Strength. .
- ↑ Conn, Cyndi. Delicate Strength. .
- ↑ Centre Pompidou Louise Bourgeois Exhibition Itinerary. .
- ↑ Celebrated sculpture finds home at QNCC in the Gulf Times, 24 October 2011
- ↑ «Tate acquires Louise Bourgeois's giant spider, Maman» Tate.
- ↑ «Tate | Press Releases | Tate acquires Louise Bourgeois’s giant spider, Maman (Tate)» www.tate.org.uk (kontsulta data: 2025-07-11).
- ↑ MutualArt.com artxibatua 2011 ko uztailaren 7an Wayback Machinen. Louise Bourgeois. Línea de tiempo.
- ↑ Louise Bourgeois. He estado en el infierno y he vuelto. 1 de enero de 2016.
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ Reply to a parliamentary question. .