Jessye Norman
Itxura
Jessye Mae Norman (Augusta, AEB, 1945eko irailaren 15a - New York, 2019ko irailaren 30a) Estatu Batuetako sopranoa izan zen.
Beka bati esker Washingtongo Howard unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta geroago Michigango unibertsitatean osatu zituen. 1969. urtean Berlingo Deutsche Opern egin zuen aurkezpena, Tannhaüser operarekin. Interpretazio aipagarriak izan ditu Verdiren Aida eta Berliozen Les Troyans operetan. Opera abesteaz gainera, 1970. ondorengo urteetan Wagner, Schubert, Mahler eta beste zenbait musikagileren liederren errezitalak eskaini ditu jaialdi eta kontzertuetan. Gaur egun munduko soprano dramatiko ospetsuenetako bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.