Olivier Messiaen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Olivier Messiaen
Olivier Messiaen 1930.jpg
Bizitza
Izen osoa Olivier Eugène Charles Prosper Messiaen
Jaiotza Avignon1908ko abenduaren 10a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Clichy1992ko apirilaren 27a (83 urte)
Hobiratze lekua Saint-Théoffrey
Familia
Aita Pierre Messiaen
Ama Cécile Sauvage
Ezkontidea(k) Claire Delbos  (1932 -  1959ko apirilak 22)
Yvonne Loriod  (1961 -
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire national supérieur de musique et de danse
(1919 -
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Noël Gallon
Jean Gallon
Maurice Emmanuel
Marcel Dupré
Paul Dukas
Charles-Marie Widor
Ikaslea(k) Yvonne Loriod
André Hodeir
Marius Constant
Michaël Levinas
Odette Gartenlaub
Jean-Claude Henry
Pierrette Mari
Lourival Silvestre
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, organista, ornitologoa, musika-irakaslea, musikologoa, musikaren teorikoa, piano-jotzailea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Parisko Schola Cantorum
École Normale de Musique de Paris  (1936 -  1939)
Conservatoire national supérieur de musique et de danse  (1942 -
Lan nabarmenak Saint François d'Assise
Éclairs sur l'au-delà...
Thème et variations
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Jeune France
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Mugimendua musika klasikoa
20th-century classical musica
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua Organoa
Diskoetxea Deutsche Grammophon
Zerbitzu militarra
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0582093

Olivier Messiaen (Avignon, Frantzia, 1908ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1992ko apirilaren 27a) frantses musikagilea, organista eta irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen egin zituen musikako ikasketak. Gaztetan, greziar eta indiar musikaren erritmoak, kantu laua, herri-musika, eta mikrotonuzko musika (semitonoa baino txikiagoak diren bitarteak erabiltzen dituena) ikasi eta aztertu zituen. Txorien kantuak ere aztertu zituen, eta eskualdeka sailkatu zituen, gero musika-lanetan erabiltzeko. Offrandes oubliées (1931, "Eskaintza ahantziak") eta Nativité du Seigneur (1938, "Jainkoaren jaiotza") obrekin egin zen ezagun.

1936. urtetik eta Bigarren Mundu Gerra hasi arte, Schola Cantorum eta École Normale de Musique-ko irakasle izan zen. Soldadu zela, preso egon zen Görlitzeko kontzentrazio-esparruan; han, Quatour pour la fin du temps ("Denboraren amaierarako kuartetoa") idatzi zuen, eta 1941. urtean kontzentrazio-esparruan bertan estreinatu zen.

Messiaenen lan aipagarriak dira, besteak beste: orkestrarako L´Ascension (1933), Turangalila-Symphonie (1946-1948), Oiseaux exotiques (1955-1956) eta Et exspecto resurrectionem mortuorum (1964); ahots eta korurako Poèmes pour moi (1936), Harawi, chant d´amour et de mort (1945), Cinq rechants (1940) eta La transfiguration de Notre Seigneur Jésus Christ (1965-1969); pianorako Visions de l´Amen (1943), Regards sur l´enfant Jésus (1944) eta Catalogue d´oiseaux (1956-1958); organorako Variations écossaises (1928), L´ Ascension (1933) eta Le Corps glorieux (1930); 6 Martenot uhinetarako Fêtes des belles eaux (1937).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olivier Messiaen Aldatu lotura Wikidatan