Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
betelana, mamirik gabeko diskurtsoa ezabatu
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Donostia2016 0003.jpg|250px|thumb|right|Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua.]]
[[Fitxategi:Donostia2016 0003.jpg|250px|thumb|right|Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua.]]


'''Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua''', [[Donostia]] [[Europako kultura-hiriburu|Europako Kultura Hiriburu]] izan zedin [[Donostiako Udala]]k lehiaketara aurkeztu zuen proiektua da. Bere lelo ofiziala ''"Herritarren energia-olatua. Elkarbizitzarako kultura"'' da. Kultur Hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da, 1985 urtean sortua. [[Melina Mercouri]] [[Greziar]] kultur diputatuaren ideia, Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzeko.
'''Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua''', [[Donostia]] [[Europako kultura-hiriburu|Europako Kultura Hiriburu]] izan zedin [[Donostiako Udala]]k lehiaketara aurkeztu zuen proiektua da. Bere lelo ofiziala ''"Herritarren energia-olatua. Elkarbizitzarako kultura"'' da. Kultur Hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da, 1985 urtean sortua. [[Melina Mercouri]] [[Greziar]] kultur diputatuaren ideia, Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzeko.<ref>{{Cite web|url=https://ec.europa.eu/programmes/creative-europe/actions/capitals-culture_en|izenburua=European Capitals of Culture|sartze-data=2016-11-15|egunkaria=Europako Batzordea|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>

Hauek dira ekimenaren helburu orokorrak:<ref>{{Cite web|url=https://ec.europa.eu/programmes/creative-europe/actions/capitals-culture_en|izenburua=European Capitals of Culture|sartze-data=2016-11-15|egunkaria=Europako Batzordea|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>

* Europako kulturen aberastasun, aniztasun eta ezaugarri komunak nabarmentzea.
* Europako herritarren arteko ezagutza areagotzea.
* Europako komunitate berberaren parte izatearen inguruko kontzientzia handitzea


Urtero bi hirik jasotzen dute Kultur Hiriburutza izendapena. 2016an, Poloniako [[Wroclaw]] hiria eta Donostia dira Europako Kultur Hiriburu.
Urtero bi hirik jasotzen dute Kultur Hiriburutza izendapena. 2016an, Poloniako [[Wroclaw]] hiria eta Donostia dira Europako Kultur Hiriburu.

14:52, 15 azaroa 2016ko berrikusketa

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua.

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Donostia Europako Kultura Hiriburu izan zedin Donostiako Udalak lehiaketara aurkeztu zuen proiektua da. Bere lelo ofiziala "Herritarren energia-olatua. Elkarbizitzarako kultura" da. Kultur Hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da, 1985 urtean sortua. Melina Mercouri Greziar kultur diputatuaren ideia, Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzeko.[1]

Urtero bi hirik jasotzen dute Kultur Hiriburutza izendapena. 2016an, Poloniako Wroclaw hiria eta Donostia dira Europako Kultur Hiriburu.

Historia

2011ko ekainaren 29ko 17:25ean Madrilen burututako ekitaldian Manfred Gaulhofer epaimahaiko buruak Donostia hiri aukeratua zela adierazi zuen. Honela, Donostiaren hautagaitza Espainiako bost hiriei gailendu zitzaien: tartean Cordoba, Zaragoza, Segovia, Burgos eta Las Palmas Kanaria Handikoa zeuden.[2][3] Hiriburutza proiektua onartu ostean, Donostia/San Sebastian 2016 Fundazioa sortu zen bertan txertatuko ziren proiektu guztien kudeaketaz arduratzeko. Hiriburutza eta Fundazioa izendatzeko DSS2016EU laburdura erabili ohi da ere.

Prestakuntza

Olatu Talka

Olatu Talka: Urgarden ekimena 2012ko maiatzan

Olatu Talka Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren baitan, 2010etik maiatzeko azken asteburuan egin den jaialdi herrikoia da. Herritarren parte hartzea bultzatzea izan helburu nagusia, guztiz amateurra da eta artista edo talde profesionalen partehartzerik gabe.

Proiektuaren ardatz nagusiak

Donostiako proiektuaren ideia nagusiak ondokoak dira:

  • Elkarbizitzarako kultura da lema nagusia. Ez da gainerako hiriburutzen antzekoa horretan, baloreekin egin nahi da lan. Kultura eta praktika artistikoek elkarbizitza hobetzen lagun dezaketela da ideia nagusia.[4]
  • Ondarea, hau da, hiriburutza pasa eta ondoren hirian geratuko den kultura legatua. Proiektu guztietan presente dagoen ideia da.[5]
  • Programa parte hartzailea, ez bakarrik kultur ekintzen kontsumitzaile gisa, baita edukiak sortzen ere.

2016ko urtarrilaren 20an eman zitzaion hasiera Hiriburutzari, Donostia Egunarekin bat eginez.[6]

Kultur programa

Kultur programaren barruan, ondoko jarduera hauek nabarmentzen dira:

  • Emusik: Europako Musika Eskolen Jaialdia dela bide, 2016an, 120.000 ikusle baino gehiago izan ziren Donostian, 10.500 musikari, 26 herrialdetatik etorritako 420 talde, eta mila ekitaldi baino gehiago.
  • 2016 bidea: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko zituen ibilbidea izan zen 2016 bidea. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko dira. Bidea egiteko antolatuko ziren irteeretan, natura eta kultura uztartu nahi ziren.
  • Europa bat-batean: Europako inprobisatzaileen topaketa.
  • Gabon Txirrita: 1982an, Xabier Letek antzezlan bat taularatu zuen: Gabon, Txirrita. Pertsonaia nagusia Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” bertsolari famatua izan zen. Historiaren Auzitegiak pertsonaiaren ibilerak epaitzen ditu, “gizon izugarri” gisa deskribatuta. 2016an 80 urte bete dira Txirrita hil zenetik eta, urtemuga hori dela eta berriro taularatu da obra.

DSS2016EU programa, zenbakitan

  • 102 proiektu
  • 458 jarduera
  • 500 kultura-eragile eta artista
  • 132 jarduera, zuzenean herritarrek aukeratuak
  • 48.772.012 €-ko aurrekontua

Proiektuaren inguruko eztabaidak eta kritikak

Kristinaenea parkean Shakespeareren Udako gau baten ametsa antzezlanaren bertsioa egin zen. Atzean Tabakalera eraikuntza.

Donostiaren kultura hiriburutzak eztabaida politiko ugari, proiektuaren barruko desadostasun eta gorabehera ugari eta sektore zenbaiten aldetik kritika gogorrak izan ditu. 2016 desokupatu taldearen esanetan, kultura hiriburutza proiektu merkantilista eta kapitalista besterik ez da, turismo masiboa erakarri eta hiriko desberdintasun ekonomikoak areagotu dituena.

Sektore politiko instituzionalen aldetik ere kritikak izan dira. Ezker abertzaletik proiektuaren aurkako jarrera zegoen 2011 urtean Bilduk Donostiako alkatetza eskuratu aurretik. Gero, ordea, kultura hiriburutza bultzada osoa eman zion, haien esanetan hastapenetan zeuden alderdi desegokiak ezabatuta (hala nola, Odon Elortza aurreko alkatearekin proiektuak zuen identifikazioa). Beste alderdi politikoek Bilduk proiektuaren baitan izandako jarreraren aurka azaldu dira, pasibotasuna eta erabilera politikoa salatuz.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «European Capitals of Culture» Europako Batzordea (Noiz kontsultatua: 2016-11-15).
  2. Lortu dugu! Eskerrik asko!. Donostia 2016 webgunea
  3. Donostia, 2016ko Europako kultur hiriburu. Berria.info
  4. Elkarrekin bizi = X. (Noiz kontsultatua: 2016-11-15).
  5. DSS2016 Helburuak. (Noiz kontsultatua: 2016-11-15).
  6. Hiriak ateak irekiko dizkio kulturari Donostia 2016ren inauguraziorako. (Noiz kontsultatua: 2016-11-15).

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua Aldatu lotura Wikidatan