Botniako golkoa: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
== Etimologia == |
== Etimologia == |
||
[[Antzinako eskandinaviera]]z ''Botn'' hitzak "badia" edo "golkoa" esan nahi du. Suediarrek ''Bottenviken'' deitu zuten eta honen latinizazioa da gaur egungo ''Bothnia'' izena. |
[[Antzinako eskandinaviera]]z ''Botn'' hitzak "badia" edo "golkoa" esan nahi du<ref>{{Erreferentzia|izenburua=58 (Svensk etymologisk ordbok)|hizkuntza=sv|data=1922|url=http://runeberg.org/svetym/0146.html|sartze-data=2017-11-29}}</ref>. Suediarrek ''Bottenviken'' deitu zuten eta honen latinizazioa da gaur egungo ''Bothnia'' izena. |
||
== Geografia == |
== Geografia == |
||
Botniako golkoak 725 kilometrotako luzera du eta zabalera 80 eta 240 kilometro artekoa da, guztira 117.000 km²-ko azalera hartzen duelarik. |
Botniako golkoak 725 kilometrotako luzera du eta zabalera 80 eta 240 kilometro artekoa da, guztira 117.000 km²-ko azalera hartzen duelarik. |
||
Ez da sakona, 60 metrotako batazbesteko sakonera baino ez baitu, sakonera maximoa ere 295 metrotakoa du. Honetaz gain kontutan hartu behar da isostasia prozesuaren eraginez lurralde guztia gorantz doala eta ondorioz sakonera urtetik urtera txikiagoa izaten ari da, azalera ere bai noski. Mende bakoitzeko 80 cm altxatzen da lurra batazbeste. |
Ez da sakona, 60 metrotako batazbesteko sakonera baino ez baitu, sakonera maximoa ere 295 metrotakoa du. Honetaz gain kontutan hartu behar da isostasia prozesuaren eraginez lurralde guztia gorantz doala eta ondorioz sakonera urtetik urtera txikiagoa izaten ari da, azalera ere bai noski. Mende bakoitzeko 80 cm altxatzen da lurra batazbeste<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bottenvikens skärgård|data=2013-10-05|url=https://web.archive.org/web/20131005023046/http://www.swedishlapland.com/en/Bottenvikens-skargard/info/Information/|sartze-data=2017-11-29}}</ref>. |
||
Gazitasunaren gradiente bat bada hegoaldetik iparraldera jeisten baitoa. Negu partean golkoa izoztu egiten da, bost hilabete inguru irauten ditu horrela. |
Gazitasunaren gradiente bat bada hegoaldetik iparraldera jeisten baitoa. Negu partean golkoa izoztu egiten da, bost hilabete inguru irauten ditu horrela. |
||
71. lerroa: | 71. lerroa: | ||
Botniako golkoa inguratzen duten lurraldea taiga basoz estalia dago eta beraz egurgintza jarduera ekonomiko garrantzitsua da. |
Botniako golkoa inguratzen duten lurraldea taiga basoz estalia dago eta beraz egurgintza jarduera ekonomiko garrantzitsua da. |
||
Itsasportu garrantzitsuak ere badaude; Finlandian [[Rauma (Finlandia)|Rauma]], [[Kokkola]] eta [[Tornio]] eta Suedian [[Gävle]], [[Luleå]], [[Skellefteå]], [[Sundsvall]] eta [[Umeå]]{{lur erref}}. Arrantza berriz ez da asko garatu bi arrazoi nagusirengatik: neguan golkoa izoztu egiten delako eta kutsadura arazoengatik. Arro nahiko itxia izanik Atlantiar Ozeanoko urekin ez da nahasten eta [[Merkurio (elementua)|merkurio]] eta PCB mailak nahiko altuak dira. |
Itsasportu garrantzitsuak ere badaude<ref>{{Cite web|url=https://julkaisut.liikennevirasto.fi/pdf8/lti_2015-05_ulkomaan_meriliikennetilasto_web.pdf|izenburua="Table 4. Statistics on international shipping 2014"|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>; Finlandian [[Rauma (Finlandia)|Rauma]], [[Kokkola]] eta [[Tornio]] eta Suedian [[Gävle]], [[Luleå]], [[Skellefteå]], [[Sundsvall]] eta [[Umeå]]{{lur erref}}. Arrantza berriz ez da asko garatu bi arrazoi nagusirengatik: neguan golkoa izoztu egiten delako eta kutsadura arazoengatik. Arro nahiko itxia izanik Atlantiar Ozeanoko urekin ez da nahasten eta [[Merkurio (elementua)|merkurio]] eta PCB mailak nahiko altuak dira. |
||
== Iruditegia == |
== Iruditegia == |
20:26, 29 azaroa 2017ko berrikusketa
Botniako golkoa[1] (finlandieraz: Pohjanlahti, suedieraz: Bottniska viken) Itsaso Baltikoko ipar-muturreko golkoa da, Åland uhartearen iparraldean, Finlandia eta Suediaren artean dagoena. Urak nahiko hotzak dira, eta ez oso sakonak.
Etimologia
Antzinako eskandinavieraz Botn hitzak "badia" edo "golkoa" esan nahi du[2]. Suediarrek Bottenviken deitu zuten eta honen latinizazioa da gaur egungo Bothnia izena.
Geografia
Botniako golkoak 725 kilometrotako luzera du eta zabalera 80 eta 240 kilometro artekoa da, guztira 117.000 km²-ko azalera hartzen duelarik.
Ez da sakona, 60 metrotako batazbesteko sakonera baino ez baitu, sakonera maximoa ere 295 metrotakoa du. Honetaz gain kontutan hartu behar da isostasia prozesuaren eraginez lurralde guztia gorantz doala eta ondorioz sakonera urtetik urtera txikiagoa izaten ari da, azalera ere bai noski. Mende bakoitzeko 80 cm altxatzen da lurra batazbeste[3].
Gazitasunaren gradiente bat bada hegoaldetik iparraldera jeisten baitoa. Negu partean golkoa izoztu egiten da, bost hilabete inguru irauten ditu horrela.
Ibaiak
Golkoaren ertz bietan hainbat ibai itsasoratzen dira.
Ibaia | Luzera | Itsasportua |
---|---|---|
Kemijoki | 552 km | Kemi |
Dalälven | 520 km | Gävle |
Torne | 510 km | Tornio |
Ume | 470 km | Umeå |
Ångerman | 460 km | Kramfors |
Lule | 450 km | Luleå |
Kalix | 450 km | Kalix |
Ljusnan | 430 km | Ljusne |
Indalsälven | 420 km | Klingerfjärden |
Skellefte | 410 km | Skellefteå |
... | ... | ... |
Kokemäenjoki | 121 km | Pori |
Oulujoki | 107 km | Oulu |
Hiri handienak
Hiria | Biztanleria (2016-17) | |
---|---|---|
1 | Oulu | 201.124 |
2 | Pori | 84.779 |
3 | Umeå | 84.761 |
4 | Luleå | 76.770 |
5 | Gävle | 75.451 |
6 | Vaasa | 66.876 |
7 | Sundsvall | 51.354 |
8 | Rauma | 39.612 |
Ekonomia
Botniako golkoa inguratzen duten lurraldea taiga basoz estalia dago eta beraz egurgintza jarduera ekonomiko garrantzitsua da.
Itsasportu garrantzitsuak ere badaude[4]; Finlandian Rauma, Kokkola eta Tornio eta Suedian Gävle, Luleå, Skellefteå, Sundsvall eta Umeå[5]. Arrantza berriz ez da asko garatu bi arrazoi nagusirengatik: neguan golkoa izoztu egiten delako eta kutsadura arazoengatik. Arro nahiko itxia izanik Atlantiar Ozeanoko urekin ez da nahasten eta merkurio eta PCB mailak nahiko altuak dira.
Iruditegia
-
Ilunabarra Finlandiako ertzean.
-
Izotz-hauslea Botniako golkoan.
-
Raumako itsasportua.
-
Oulu inguruko uharteak.
-
Ume ibaiaren estuarioa.
-
Åland uharteak, hegoaldeko muga.
Erreferentziak
- ↑ 159. araua. Europako toponimia fisikoa. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-02-13).
- ↑ (Suedieraz) 58 (Svensk etymologisk ordbok). 1922 (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
- ↑ Bottenvikens skärgård. 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
- ↑ "Table 4. Statistics on international shipping 2014". .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Botniako golkoa |