Hizkuntza familia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
tNo edit summary
t Xabier Armendaritz wikilariak «Munduko hizkuntza familiak» orria «Hizkuntza familia» izenera aldatu du: artikuluaren gaiari dagokion izenburua
(Ez dago alderik)

12:58, 3 urtarrila 2018ko berrikusketa

Munduko hizkuntza familiak.

Hizkuntza familia jatorritzat aitzin-hizkuntza bera duten hizkuntzek osatutako taldea da. Hizkuntza askotan, ezaguna da zein hizkuntza familia dagokion. Euskararen kasuan, ezezaguna da zein duen jatorriko hizkuntza; beraz, hizkuntza familiarik ez duela esan ohi da, eta hizkuntza isolatutzat jotzen da.

Familia nagusiak

Jatorri bera dutelako ahaide diren hizkuntzen familia horiez gainera, badira hainbat jatorritakoak baina eremu berekoak diren hizkuntzak bilduz eratutako familiak ere:

Hiztun taldeak

Munduko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.

Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:

  1. Bost hizkuntza nagusi: txinerak 800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerak); hindiak, 350; ingelesak, 320; frantsesak, 270; eta gaztelaniak, 210. Orotara, munduko giza biztanleen % 43.
  2. Hizkuntza handiak: errusierak 150 milioi ditu (ukrainera eta bielorrusiera aparte); arabierak eta bengalerak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiddisha barne nahi balitz). Denera, munduko biztanleen % 20 pasatxo.
  3. Hamabi hizkuntza erdi-mailako: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: javera, italiera, telugu, koreera, marathera, tamilera, vietnamera, turkiera, ukrainera, poloniera, gujaratera eta thailandiera. Orotara, munduko biztanleen % 14.
  4. Beste 2.900 etno-hizkuntza: 30-20 milioi hiztunekoak dira Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, nederlandera, birmaniera eta beste; 15-6 milioi bitartekoak persiera, serbokroaziera, amharera, hungariera, txekiera, suediera, katalana eta kitxua; 5-3 milioikoak daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa, guaraniera; 2 milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara, azteken nahuatla eta abar. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek munduko biztanleen % 23 eskas biltzen dituzte orotara.

Ikus, gainera