EuskarAbentura

Wikipedia, Entziklopedia askea
EuskarAbentura
Irudia
LeloaJzioqui dugu
Motagertaera errepikakor
Indarraldi2018 - 
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara

Webguneeuskarabentura.eus
Twitter: EuskarAbentura Edit the value on Wikidata

EuskarAbentura Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 15-17 urte bitarteko 120 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramaten dituen oinezko espedizioa da.

2018an antolatu zen lehengo aldiz eta harrezkero urtero antolatu da arrakasta handiz. 31 egun inguru behar izaten du Euskal Herria zeharkatzeko. Urtero ibilbidea apur bat aldatzen da. 2023ko saioan uztailaren 1ean abiatu ziren hilaren 31ra bitarte, etapak 31 izan ziren, orotara 783 kilometro osatzeko, eta horietatik 400 oinez.[1]

2020ko abentura bertan behera geratu behar izan zen koronobirusak eragindako pandemiaren eraginez.

Jzioquitarrak (parte hartzaileak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarabentura 2018

Izioqui dugu! da Euskarabentura elkartearen leloa, eta Jzioquitarrak da EuskarAbentura espedizioko parte-hartzaileek jasotzen duten izena.

Espedizioan parte-hartzeko gazteek hautaketa prozesu bat gainditu beharko dute eta, horretarako, proiektu pertsonal batez eta aurkezpen bideo batez osaturiko hautagaitza bat bidali beharko dute (izen-emate epea abendu eta martxoa bitartean izan ohi da). Hautagaitza proiektua garatzeko gazteek EuskarAbenturak urtero proposatzen dituen hiru gaietako bat aukeratu beharko dute eta aukeran dauden sei formatuetako batean garatu beharko dute haien lana (historikoa, literarioa, plastikoa, ikus-entzunezkoa, musikala edo digitala).[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakue bide ezberdinak jarraituz, Euskal Herria luze-zabal zeharkatzen dute, Maulen hasi eta Getxo helmuga hartuta. Hiriburu guztiak ez ezik, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako guneak bisitatzen dituzte; bai eta basoak, hondartzak, museoak, gari-soroak, leizeak, portuak, gazteluak, belazeak, monumentu nahiz eraikin enblematikoak, herriak, gatzagak, baserriak… Hauek izaten dira bisitatutako herriak:

Beste herri batzuk: Urruña - Bidania-Goiatz - Aulesti[3] - Duzunaritze - Zizur Nagusia - Lesaka - Zugarramurdi - Amaiur - Urruña - Kortezubi - Getaria - Lekaroz

Euskarabenturaren edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen edizio bakoitzeko ibilbidea taula batean laburbilduta:

Urtea Ibilbidearen aldaketak
2018
2019
2021
2022
2023 Zazpi herri hauek lehen aldiz bisitatzea: Larzabale (Nafarroa Beherea); Irunberri, Urdazubi eta Urrotz (Nafarroa); Ataun (Gipuzkoa); eta Lekeitio eta Nabarniz (Bizkaia)[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Insausti Barandiaran, Ane. (2023-06-29). «Beste 125 'jzioquitar' sarera» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).
  2. «Jzioquitarrak» EuskarAbentura 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).
  3. Irekia. «Irekia - Artolazabalek EuskarAbentura gazte espedizioa bisitatu du Aulestin eta euskararen erabilera sustatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donejakue bidea (Nafarroako bidea, Barnealdeko bidea eta Kostaldeko bidea Euskal Herrian)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]