Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Euskararen kale-erabilera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskararen kale-erabilera hizkuntza horrek kalean duen benetako presentzia da. 1989 arte, euskararen hedaduraren inguruko azterketak egin izan ziren arren, ez zen euskararen erabilerari buruzko neurketarik egin. Urte horretatik aurrera, baina, 7 azterketa egin dira.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarak atzerako joera izan du historian zehar gutxienez XI. mendetik. Atzerakada hori nabarmena izan da mugako eremu geografikoetan. XIX. mendean, baina, gaztelania eta frantsesa Euskal Herriko muinera sartzen hasi ziren, euskaldunen ohiko lurraldera, eta euskaldunak elebidun bilakatzen joan ziren, baita askok ama hizkuntza galdu ere zirkunstantzia politiko hertsagarrien erdian, hala nola, euskararen debekua 1936ko estatu-kolpearen ondoren eta Francoren diktaduraren pean.

XIX. mende erdialdera, Luis Lucien Bonapartek euskararen ezagutzari buruzko lehen inkesta sistematikoa egin zuen (1863) eta, gerora, gehiago egin ziren. Horiek, baina, ez zuten benetako kale-erabilera neurtzen. Euskaldunak elebidun bihurtzearekin batera, hizkuntzaren benetako erabilerari buruzko kezka handitu zen. 1970 eta batez ere 1980an euskara suspertzeko mugimendua handitu ahala, gibeleratze hori euskaldunberriek eta ikastolako umeek neurri handi batean eten zuten.

Neurketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989z geroztik (Euskal Kulturaren Batzarrak zuzendua), euskararen benetako kale-erabilera neurtzeko metodoa jarri zen martxan, eta horrelako azterketa gehiago egin dira 2016 arte. Azterketa horiek 1989tik euskararen kale-erabilera, oro har, handitu egin zela utzi zuten agerian 2006 arte; 2016ko azterketak (7. edizioa), berriz, besterik adierazten zuen.[1]

Euskal Herri osoan 2016an egindako azterketan, 187.635 elkarrizketa behatu ziren 250 profesionalek baino gehiagok eginda; bada, bertan azaleratu zenez, kaleko berriketak % 12,6tan egiten dira euskaraz batez beste, % 76,4tan gaztelaniaz, % 8,3tan frantsesez eta % 2,7tan gainerako hizkuntzetan. 27 urtean, % 1,8 igo da euskararen kale-erabilera herrialde osoan, baina 2006an gailurra jo ondoren, behera egin du: % 1,1. Gipuzkoa da lurralde euskaldunena, kaleko elkarrizketen % 31,1 egiten baitira euskaraz; erdaldunena erabilera aldetik, berriz, Araba da: % 4,6. Euskal Herriko hiriburu nagusiei dagokienez, Donostian hitz egiten da gehien, elkarrizketen % 15,2tan; kalean euskara gutxien erabiltzen duena, berriz, Baiona da, % 1,9tan.[1]

Euskal Herriko emaitzak urteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herri osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea 1989 1993 1997 2001 2006 2011
Euskal Herria[2] 10,8 11,8 13,0 13,3 13,7 13,3

Lurraldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldea[2] 1989 1993 1997 2001 2006 2011
Gipuzkoa 23,3 23,9 27,6 29,5 32,1 32,7
Bizkaia 8,1 9,6 10,5 10,7 10,7 9,7
Araba 3,9 4,2 4,0 4,2 4,7 4,0
Nafarroa 6,5 7,5 6,8 6,0 6,0 6,2
Iparraldea 6,5 8,3 7,6 6,0 6,2

Eskualdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea 1989 1993 1997 2001 2006 2011 2016
Sakana[3] 20,7 21,8 22,8 24,6
Gorbeialdeko Kuadrilla[4] 13,8
Urola Kosta[5] 71,5
Bidasoa Beherea[6] 12,8
Gernika-Bermeo[7] 42,6
Donostialdea[8] 20,6
Durangaldea[9] 19,9

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «Eta zuk?» Berria (Berria Taldea) 2017-09-05 http://www.berria.eus/albisteak/144894/eta_zuk.htm .
  2. a b   Klusterra, Soziolinguistika (2012) «Hizkuntzen kale-erabileraren VI. neurketa, 2011» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/VI%20Kale%20Neurketa-%20Emaitzen%20txostena.pdf .
  3.   Klusterra, Soziolinguistika (2017) «Sakana hizkuntza-erabileraren neurketa 2016. Laburpen txostena.» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/VI%20Kale%20Neurketa-%20Emaitzen%20txostena.pdf .
  4.   Klusterra, Soziolinguistika (2017) «Gorbeialdeko Kuadrilako hizkuntza-erabileraren neurketa 2016. Laburpen txostena.» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/gorbeialdeko_kuadrila_zuia-zigoitia-urkabustaiz_-_laburpen-txostena.pdf .
  5.   Klusterra, Soziolinguistika (2017) «Zumaiako hizkuntzen erabileraren kale-neurketa 2016. Laburpen txostena.» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/aurkezpena_zumaia_aurkezpena_kale_neurketa_2.pdf .
  6.   Klusterra, Soziolinguistika (2017) «Hondarribiako hizkuntzen erabileraren kale-neurketa 2016. Laburpen txostena.» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/aurkezpena_hondarribia_aurkezpena_kale_neurketa_0.pdf .
  7.   Klusterra, Soziolinguistika (2017) «Bermeoko hizkuntzen erabileraren kale-neurketa 2016. Laburpen txostena.» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/bermeo2016_laburpen-txostena1.pdf .
  8.   Klusterra, Soziolinguistika (2017) «Oiartzungo hizkuntzen erabileraren kale-neurketa 2016. Laburpen txostena.» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/oiartzun_laburpen-txostena.pdf .
  9.   Klusterra, Soziolinguistika (2017) «Zaldibarko hizkuntzen erabileraren kale-neurketa 2016. Laburpen txostena.» Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.eus/files/zaldibar2016_-_laburpen-txostena.pdf .