Jens Christian Skou

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jens Christian Skou
Skou2008.jpg
Bizitza
Jaiotza Lemvig1918ko urriaren 8a (98 urte)
Herrialdea  Danimarka
Hezkuntza
Heziketa Kopenhageko Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea kimikaria, autobiografialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Aarhusko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
European Molecular Biology Organization

Jens Christian Skou (ˈjɛns kʁæsdjæn ˈsɡʌʊ̯ˀ ahoskatua; Lemvig, Danimarka, 1918ko urriaren 8a -) daniar kimikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza-ikasketak egin zituen Kopenhageko Unibertsitatean, eta 1944an lizentziatu zen. 1947an, Aarhus Unibertsitateko Fisiologia Institutuan sartu zen, eta 1954an eskuratu zuen doktoregoa.

1963an, Aarhusko fisiologia-irakasle izendatu zuten, eta biofisikako irakasle gisa lan egin zuen 1977tik 1988ra.

1997an, Kimikako Nobel saria jaso zuen, Paul Boyer eta John Walker zientzialariekin batera, zelularen sodio-ioiak eta potasio-ioiak orekan iraunarazten dituen ATPasa entzimaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.

1950ean, karramarro baten zelularen mintzekin egindako lanen ondorioz, entzima bat aurkitu zuen Skouk sodioa zelulatik kanpora eta potasioa zelula barnera igaroarazten dituena. Mekanismo horrek, zeinak ATPtik eskuratzen baitu energia, garrantzi handiko zeregina du nerbioen kitzikaduran, punpa moduko zeregin horrengatik ez balitz zelulen funtzioak eten egingo liratekeelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jens Christian Skou Aldatu lotura Wikidatan