Adolf Windaus
Adolf Otto Reinhold Windaus (Berlin, Alemaniar Inperioa, 1876ko abenduaren 25a - Göttingen, Mendebaldeko Alemania, 1959ko ekainaren 9a) alemaniar kimikaria izan zen.
Friburgo, Innsbruck eta Göttingengo unibertsitateetan irakasle izan zen. Aneurina bitamina bakartu zuen eta haren egitura zehaztu. 1928. urtean Kimikako Nobel saria eskuratu zuen, eta handik hiru urtera D bitamina bakartu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|