Edukira joan

Richard R. Ernst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard R. Ernst

(1980(e)ko hamarkada)
Bizitza
JaiotzaWinterthur1933ko abuztuaren 14a
Herrialdea Suitza
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaWinterthur2021eko ekainaren 4a (87 urte)
Hobiratze lekuaRosenberg cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Doktorego ikaslea(k)Christian Radloff (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)ETH Zürich
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Estonian Academy of Sciences (en) Itzuli
Ameriketako Fisika Elkartea
Royal Society

Richard Robert Ernst (Winterthur, 1933ko abuztuaren 14a - ibidem, 2021eko ekainaren 4a) suitzar kimikaria izan zen.

Zuricheko Institutu Politeknikoan lortu zituen Kimika Fisikoko lizentziatura eta doktoregoa (1962), baina Estatu Batuetan hasi zen lanean. 1963an joan zen Estatu Batuetara lanera, eta garrantzi handiko lanak egin zituen erresonantzia magnetiko nuklearrari buruz. Asiara bidaiatu zuen ondoren, eta sorterrira itzuli zen 1968an. Zuricheko Institutu Politeknikoan, kimika fisikoko irakasle gisa hasi zen lanean 1976an. AEBn landutako alor bereko ikerketekin jarraitu zuen. Ernstek erresonantzia magnetiko nuklearrari buruz egindako teoria-lanei esker, hobeto ulertu ahal izan da gertaera hori. Eta lan praktikoari dagokionez, berriz, azpimarratzekoa da berak asmaturiko erresonantzia magnetiko nuklearreko teknika edo sistema; izan ere, Ernstek alor praktikoan egindako berrikuntzei esker erresonantzia magnetiko nuklearra teknika bikaina eta baliagarritasun handikoa izan da fisikan eta kimikan, batez ere, molekulen egitura aztertzeko, baina orobat izan da garrantzitsua biologian eta medikuntzan ere, ehunak aztertzeko eta minbiziarekin loturiko eritasunak ikertzeko. Beste hainbat sariz gainera, Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1991n.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]