Francis William Aston
| Francis William Aston | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Harborne (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Cambridge, 1945eko azaroaren 20a (68 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | ezkongabea |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Londresko Unibertsitatea Malvern College (en) Trinity College Birminghamgo Unibertsitatea (1893 - |
| Hezkuntza-maila | Zientziatan graduatua Zientzietako doktorea |
| Tesi zuzendaria | Joseph John Thomson |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | John Henry Poynting William A. Tilden (en) Joseph John Thomson |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | fisikaria eta kimikaria |
| Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea Birminghamgo Unibertsitatea (1903 - |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Linzeen Akademia |
Francis William Aston (Birmingham, 1877ko irailaren 1ean - Londres, 1945eko azaroaren 20a ) fisikari, kimikari eta unibertsitate irakasle ingelesa izan zen, Kimikako Nobel saria jaso zuen isotopo erradioaktibo ugari aurkitu zituelako. masa espektrografoaren bidez.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1903an, Birminghamgo Unibertsitatean ikasteko beka bat lortu zuen. 1909an, Cambridge-eko Cavendish Laborategira joan zen, Joseph John Thomsonek gonbidatuta, non neon isotopoak identifikatu eta presio baxuko hodietan deskarga elektrikoak ikertu zituen. Gero, Cambridge-ko Trinity College-ko irakaslea izan zen eta 1921ean Royal Society-n sartu zen eta 1935ean Nazioarteko Batzorde Atomikoaren presidentea hautatu zuten.
Ikerketa zientifikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1919an, Mundu Gerraren ondoren ikasketa hauetara itzuli zen eta masa espektrografo bat asmatu zuen, masa desberdintasunak direla eta, hainbat isotopo identifikatu zituen elementu ez-erradioaktiboetan (212 baino gehiago, 287 isotopo naturaletatik).
1922an, Kimikako Nobel saria jaso zuen isotopo ez-erradioaktibo ugari aurkitzeagatik masa espektrografo baten bidez.
Bere lanen artean daude Isotopes (1922) eta Mass-Spectra and Isotopes (1933).
Eskertzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1922. urtean lortu zuen Hughes domina, Royal Society-k emandakoa "elementu ugarien isotopoak aurkitu zituelako izpi positiboen metodoaren bidez".
- Bere omenez Aston ilargiaren kraterra bataiatu zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
