George Porter
Itxura
George Hornidge Porter (Stainforth, 1920ko abenduaren 6a - Canterbury, 2002ko abuztuaren 31a), Luddenhamgo Porterreko baroia, britainiar kimikaria izan zen.
Cambridgeko unibertsitatean ikasketak egin ondoren bertan lan egin zuen hurrengo urteetan. Kimikako Nobel saria eskuratu zuen 1967. urtean, bere lankide Ronald Norrishekin eta Manfred Eigen alemaniarrarekin batera, erreakzio kimiko bizkorren inguruan eginiko lanengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]