Melvin Calvin

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Melvin Calvin
Melvin Calvin.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint Paul1911ko apirilaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Berkeley (Kalifornia)1997ko urtarrilaren 8a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Minnesotako Unibertsitatea
Manchesterreko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Michael Polanyi
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea kimikaria, biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Melvin Calvin (Saint Paul, Minnesota, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko apirilaren 8a - Berkeley, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko urtarrilaren 8a) kimikaria izan zen. Kromatografiaz eta erradioaktibitateaz baliaturik, analisi kimikorako teknika guztiz zorrotzak asmatu eta fotosintesiaren mekanismoak ikertu zituen. 1961ean Kimikako Nobel saria jaso zuen.

Biologian, Calvin zikloa esaten zaio landareek protoplasmako gaiak sintetizatzeko premiazkoa duten CO2 airetik hartu eta bereganatzeko fotosintesi-prozesuan gertatzen diren zenbait erreakziori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melvin Calvin Aldatu lotura Wikidatan