Cyril Norman Hinshelwood
Sir Cyril Norman Hinshelwood (Londres, 1897ko ekainaren 19a - ibidem, 1967ko urriaren 9a) britainiar kimikari fisikoa izan zen. 1956ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Nikolai Semionovekin batera erreakzio fisikoen mekanismoari buruzko ikerketengatik.
Kanadan hezi zen 1905ean bere aita hil ondoren Britainia Handira itzuli zen arte. Oxfordeko Unibertsitateko Balliol Collegen ikasi zuen.
Lehen Mundu Gerran lehergailu fabrika batean lan egin zuen. Ondoren, Oxfordeko Unibertsitateko kimikako irakaslea izan zen. Oxigenoaren eta hidrogenoaren erreakzio leherkorra aztertu eta kate-erreakzioa deskribatu zuen. Bakterioen zeluletan izandako aldaketa kimikoei buruzko bere lanak oso garrantzitsuak izan ziren antibiotikoei buruzko ikerketarako.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|