Richard Laurence Millington Synge
Itxura
| Richard Laurence Millington Synge | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Liverpool, 1914ko urriaren 28a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Norwich, 1994ko abuztuaren 18a (79 urte) |
| Familia | |
| Aita | Laurence Millington Synge |
| Ama | Katherine Charlotte Swan |
| Ezkontidea(k) | Ann Stephen (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Winchester College (en) Trinity College Cambridgeko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Ekialdeko Angliako Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Influentziak | John H. Humphrey (en) |
| Kidetza | Royal Society |
Richard Laurence Millington Synge (Liverpool, 1914ko urriaren 28a - Norwich, 1994ko abuztuaren 18a) britainiar kimikaria izan zen. Cambridgen egin zituen ikasketak. Unibertsitate horretako laborategian hasi zen lanean, eta gero Leedsko artile-industriako laborategietan jardun zen. 1944an paper gaineko kromatografia-azterketa sortu zuen, Archer Martinekin batera. Kromatografia-azterketari esker aminoazidoak gai bizidunen proteinetatik bereiz daitezke. Teknika horren bidez, gramizidinaren egitura zehaztu zuen. Kromatografiaren aurkikuntzagatik Kimikako Nobel Saria jaso zuten bi zientzialariek 1952an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.